Uribarri (Bilboko barrutia)
- Artikulu hau Bilboko barrutiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Uribarri (argipena)».
Uribarri Bilboko 2. barrutia da. Ibaizabal ibaiaren ekialdean eta Artxandako mendiaren magalean kokatuta dago. Mendebaldean Deustuko barrutiarekin, ekialdean Otxarkoaga-Txurdinaga barrutiarekin eta hegoaldean Begoña, Ibaiondo eta Abandorekin egiten du muga. Barrutiak guztira 495,11 hektareako azalera dauka, eta 39.950 biztanle (2005).
Uribarri (Bilboko barrutia) | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Auzoak | Arabella, Castaños, Loruri, Matiko, Uribarri eta Zurbaran | ||||
Azalera | 49,511 km² | ||||
Garaiera | 1,17 m | ||||
Biztanleria | 39.950 (2006) | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43°16′04″N 2°55′23″W / 43.26778°N 2.92306°W |
Hainbat auzotan banatzen da, Arabella, Castaños, Loruri, Matiko, Uribarri eta Zurbaran. Elkarrengandik desberdintasun handiekin. Begoñaibarran eremu lauak nagusi diren bitartean, Uribarri eta Zurbaranen maldak dira jaun eta jabe.
Biztanleriaren egitura ekonomikoari dagokionez ere, desberdintasunak oso handiak dira. Castaños edo Campo Volantineko gunea, burgesiaren zabalgune bezala garatu zen XIX. mendearen erdialde eta amaieran. Beste auzoak, Uribarri eta Zurbaran esaterako, langileriaren auzo bezala garatu ziren, Industri Iraultzarekin batera.
Horrela, gaur egun ere, Castañoseko biztanleen batez besteko errenta beste auzoen biztanleen errentaren oso gainetik dago.
Biztanleriaren bilakaera
aldatuUribarriko biztanleria (1987-2005) |
---|
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |