Urdulizko geltokia
Urduliz Bilboko metroaren 1. lineari dagokion lurpeko geltokia da, izen bereko udalerriko Landa auzoan kokatuta dagoena. 1995ko azaroaren 11n ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 3. tarifa-gunean dago. Geltokia 1. linearen tren batzuen geltoki-buru da.
Urduliz | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Aita Gotzon kalea, 35; 48610 | |||||||
Udalerria | Urduliz, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Kodea | URD | |||||||
Gunea | 3. gunea | |||||||
Irekiera | 1995ko azaroaren 11 2017ko apirilaren 10[1] | |||||||
Itxiera | 2015eko apirilaren 2a[2] | |||||||
Bidaiariak | 215.496 (2017)[3] | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Aldageltokia | ||||||||
Nasak | 1 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea Bizkaiko Garraio Partzuergoa | |||||||
Eragilea | Metro Bilbao | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Metroa | Etxebarri ↔ Plentzia | |||||||
Bizkaibus | A2166 Uribe Kosta - EHU A3531 Sopela - Mungia - Gatika | |||||||
Bestelakoak | Taxi Bizimeta |
2015eko apirilaren 2an eta bi urtez zerbitzuz kanpo gelditu zen, geltoki parean zegoen pasonibela kendu eta geltokia lurperatzeko lanen ondorioz.[4] 2017ko apirilaren 10ean Urduliz - Plentzia tartea berrireki zen, Urdulizen egindako lanak amaitu ondoren.[1] Hala, Bilboko metro sareko azken pasonibela ezabatu zen.[5]
Sarbideak
aldatuLotuneak
aldatuGeltokiaren kanpoaldean Bizimeta bizikletak mailegatzeko zerbitzu publikoaren Landa izeneko mailegu puntua dago eta Bizkaibus zerbitzua hornitzen duten bi autobus geraleku daude. Hurrengo autobus lineak geralekuetatik pasatzen dira:
Bidaiariak
aldatuBizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopurua izan ditu:[6]
2015eko apirilaren 2an Sopela-Plentzia tartea zerbitzuz kanpo utzi zen, Urdulizko pasonibela kendu eta geltokia lurperatzeko lanen ondorioz.
2017ko apirilaren 10ean Sopela-Plentzia tartea berrireki zen, Urdulizen egindako lanak amaitu ondoren.
Argazki galeria
aldatu-
Tren unitate bat trazadura zaharretik Urdulizko geltokira sartzen, pasonibela gurutzatu aurretik.
-
Lurpeko geltoki berriko ataria.
-
Nasa zentrala.
-
Geltoki berriko teleindikadoreak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Metro Bilbao. «Bus Sopela-Plentzia. Ordutegien aldaketa» (Noiz kontsultatua: 2017-07-20).
- ↑ Metro Bilbao. «Metro Bilbaok Ostegun Santuan, apirilak 2, hasita, trenen ordezko autobus zerbitzua eskainiko du Sopela eta Plentzia artean» (Noiz kontsultatua: 2015-03-26).
- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2017ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).
- ↑ Metro Bilbao. «Metro Bilbaok Ostegun Santuan, apirilak 2, hasita, trenen ordezko autobus zerbitzua eskainiko du Sopela eta Plentzia artean» (Noiz kontsultatua: 2015-03-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Deia. «El soterramiento del metro en Urduliz será realidad en 2016» (Noiz kontsultatua: 2014-10-25).
- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Garraio publikoari buruzko txostenak» (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |