Ultzera peptiko
Ultzera peptikoa[1] urdailaren (urdaileko ultzera) edo duodenoaren (ultzera duodenala) mukosaren lesioa da, urdaila edo duodenoa babesten duten barne-geruzetan orbaitzen ez duten zauriak agertzen direnean sortzen dena.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Ultzera peptiko | |
---|---|
Ultzera gastrikoa endoskopioaren bidez ikusita | |
Deskribapena | |
Mota | gastrointestinal system disease (en) , duodenal disease (en) , eritasuna ultzera |
Espezialitatea | digestio aparatuaren medikuntza |
Arrazoia(k) | Helicobacter pylori infectious disease (en) Antiinflamatorio ez esteroideo |
Sintoma(k) | epigastric pain (en) , Bihotzerrea, Melena Hematemesia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | Magaldrato, Kaltzio karbonato, Omeprazol, Hiosziamina, calcium gluceptate (en) , pantoprazole (en) , propanthelinium (en) , glycopyrrolate (en) , glizina, clidinium (en) , Magnesio hidroxido, dihydroxyaluminum sodium carbonate (en) , aluminium carbonate (en) , carbonate ion (en) , esomeprazole (en) , lansoprazole (en) , hexocyclium (en) , glycopyrrolate (en) , diphemanil (en) eta propanthelinium (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | K27 |
GNS-9-MK | 533 |
DiseasesDB | 9819 |
MedlinePlus | 000206 |
eMedicine | 000206 |
MeSH | D010437 |
Disease Ontology ID | DOID:750 |
Herrialde garatuetan (Europan eta Ipar Amerikan) populazioaren inguruk ultzera peptikoa du edo inoiz izan du. Duodenoko ultzera urdailekoa baino ohikoagoa da (�a lehena, a bigarrena).
Hiru dira, batez ere, ultzera peptikoaren eragileak: urin gastrikoaren gehiegizko jariaketa (gogoratu urin horrek azido klorhidriko duela, urdailaren edo duodenoaren mukosak kaltetzen dituena), botika batzuen ohiko kontsumoa (antiinflamatorio ez esteroideoak -aspirina, ibuprofeno...-, mukosari ere eraso egiten diotena) eta Helicobacter pylori izeneko bakterioak eragindako infekzio kronikoa.
Sintomak
aldatuSintoma nagusia urdailaren ahoan agertzen den mina da, min epigastriko deritzona. Bihotzerrea ere ohikoa da. Errefluxu gastroesofagikoa, pirosia, goragaleak eta okadak, eta astuntasun gastrikoa ere ager daitezke.
Urdaileko mina otorduen ondoren agertzen da (2-3 ordu jan ondoren), eta baita gauerdian ere. Bihotzerreak eta pirosiak hobekuntza nabarmena dute bikarbonato edo botika antiazidoak hartuz.
Konplikazioen artean, gaizki tratatuz gero, digestioko hemorragia eta zulaketa eta peritonitisa daude.
Diagnostikoa
aldatuOhiko sintomek lehenengo susmoa piztuko dute medikuarengan. Diagnostikoa baieztatzeko, gehien erabiltzen den prozedura gastroskopia da, hots, aho bidetikeko endoskopia: gaixoari lasaigarri bat eman ondoren, sendagileak endoskopioa ahotik sartzen du, hestegorritik jaisten dena urdail eta duodenoraino. Modu horretan sendagileak hestegorri, urdail eta duodenoaren mukosak ikusten ditu, eta baita balizko zauriak edo ultzerak ere.
Urdaila eta duodenoa ere erradiologiaren bidez ikus daitezke, gaixoak barioa duen ahia hartu ondoren.
Ultzera peptiko gehienak Helicobacter pylorik sortzen dituenez, gaur egun bakterio hori antzemateko probak erabiltzen dira usu. Proba serologikoez gain (antigorputzak detektatzen dituenak) oso erabilia da arnasaren testa: Helicobacter pylorik ureasa izeneko entzima du, urea deskonposatzen duena, karbono dioxidoa (CO2) eta amoniakoa agertuz; gaixoak urea markatuta hartu ondoren, botatako arnasean CO2 markatuta agertzen bada ureasa (eta bakterioa) egotearen zantzu garbia izango da.
Helicobacter pylori
aldatu1990. urtearen aurretik inork gutxik uste zuen ultzera peptikoa infekzio baten ondorioa izan zitekeenik. 1981ean Robin Warren eta Barry Marshall ikerlari australiarrek Helicobacter pylori bakterioa isolatu zuten urdaileko mukosetatik, eta ohartarazi zuten gastritis eta ultzera peptiko askoren atzetik mikrobio hori egon zitekeela. 2005. urtean bi zientzialari australiarrek Medikuntzako Nobel Saria jaso zuten aurkikuntza horregatik.
Ultzera peptikoa jasaten duten gaixoen �ak Helicobacter pyloria dutela badakigu egun. Era berean, pertsona osasuntsuen artean ak ere bakterioaren eramaileak dira sintomarik izan gabe. Ez dakigu zergatik bakterio horrek ez du beti ultzera peptikoa eragiten pertsona guztiengan. Badirudi bakterio horretaz gain beste faktore batzuek ere parte hartu behar dutela ultzera peptikoa garatzeko.
Urdailaren ingurugiroa oso azidoa da (pH=2), eta ez du inongo mikrobioren hazkuntza errazten. Helicobacter pyloria salbuespena da. Bakterioak amoniakoa sortzen du urea erabiltzerakoan, eta substantzia horrek inguruko pH azidoa aldatzen du, aldeko ingurugiro bat sortuz.
Ziurtasun osoa ez egon arren, ematen du Helicobacter pyloria janari edo ur kutsatuaren bidez harrapatzen dela. Halaber, txistuaren bidez ere transmititu daitekeela; horrek esan nahi du pertsonen arteko kontaktuan kutsapena egon daitekeela [2].
Helicobacter pyloriak urdail edo duodenoaren mukosari atxikitzen zaio zelula epitelialen bidez. Bertan kalteak eragiten ditu, gastritis, ultzera peptikoa eta -kasu batzuetan- urdaileko minbizia sortuz.
Tratamendua
aldatuUltzera peptikoak sendatzeko tratamenduak bi lerrotan jardun behar ditu: azidotasunaren aurkako botiken erabileran, alde batetik, eta Helicobacter pyloria desagerrarazteko antibiotikoen hartzean, bestetik.
Antiazidoen artean (urin gastrikoaren jarduera neutralizatzen dutenak) protoien bonbaren inhibitzaileak erabiltzen dira: omeprazol, lansoprazol edo esomeprazol.
Helicobacter pyloriaren aurkako tratamenduan bi antibiotiko batera erabiltzen dira, eraginkorragoa delako (amoxizilina, metronidazol eta tetraziklina, adibidez; hiru horietatik bi).
Gaur egun, beraz, terapia hirukoitz deritzona ezartzen da ultzera peptikoari aurre egiteko: bi astetan bakterioak hiltzeko bi antibiotiko hartzen dira, eta horiekin batera botika antiazidoa.[3].
Tratamendu konbinatuak Helicobacter pyloriaren infekzioa deuseztatzen du eta ultzera gehienak sendatzen ditu.
Asko hitz egin da estresaren eraginaz ultzera peptikoaren sorreran. Sorreraren atzean infekzio mikrobiarrak pisu handia badu ere, egia da estresak ultzera peptikoaren sintomak oker ditzakeela, bi mekanismoen bidez: nerbio bagoren bidez, estresak urin gastrikoaren jariaketa areagotzen du, urdaileko azidotasuna handituz (hipotalamo-nerbio bago-urin gastriko zirkuitua aktibatzen denean). Bestalde, estresak giltzurrungaineko guruinen gain jarduten du, kortisolaren askapena eraginez; kortisolak, bere aldetik, jariaketa gastrikoa ere areagotzen du.
Kanpo estekak
aldatu
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Gaixotasunen Hiztegia] [2015]
- ↑ Michael T. Madigan, John Martinko, Jack Parker Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak itzulia:988 orr.
- ↑ https://web.archive.org/web/20141019110443/http://med.unne.edu.ar/revista/revista146/6_146.htm Última actualizacion en la terapia erradicadora anti-Helicobacter pylori, Nakamura, JM. Porfilio. GM, Schmidt, FC. Cardozo,Revista de Posgrado de la VIa Cátedra de Medicina