Gidari
lanbide
(«Txofer» orritik birbideratua)
Gidari edo –automobilenak bakarrik– autozain ibilgailu motordun batean, bereziki automobil eta autobusetan, beste pertsona batzuk garraiatzen dituen langilea da.
Hegoaldean gidariei herri-mailan txofer esaten zaie,[1] eta Iparraldean lagunartean xofur.[2] Izenok frantsesezko chauffeur hitzetik datoz, antzinako autoak abian jartzeko aurrez berotu (frantsesez: chauffer) behar baitziren; egunaren hasieran motorraren beroketa lan hori egiten zutenetatik pilotu eta gidariengana hedatu zen izena.
Kamioi- eta taxi-gidariei, hurrenez hurren, kamioilari eta taxilari ere deitzen zaie.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «txofer» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
- ↑ «chauffeur | dictionnaire électronique français-basque | Nola Erran» nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |