Txeliabinsk oblasta (errusieraz: Челя́бинская о́бластьtranslit.: Txeliabinskaia oblast) Errusiako subjektu federal bat da, oblast bat zehazki, Uraletako Barruti Federalean kokaturik dagoena. 87.900 km²ko eremua du, eta 2010ean 3.476.217 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa Txeliabinsk hiria da.

Txeliabinsk oblasta
Челя́бинская о́бласть
 Errusia
Administrazioa
Estatua Errusia
ISO 3166-2RU-CHE
HiriburuaTxeliabinsk
Governor of Chelyabinsk Oblast (en) ItzuliAlexei Texler (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak55°10′N 61°24′E / 55.16°N 61.4°E / 55.16; 61.4
Azalera87.900 km²
MugakideakOrenburg oblasta, Baxkortostan, Sverdlovsk oblasta, Kurgan oblasta, Kostanay probintzia eta Central Volga Krai (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria3.395.798 (2024)
−47.012 (2021)
Dentsitatea39,55 bizt/km²
Informazio gehigarria
Lurralde motaOblasta
Ordu eremuaJekaterinburgeko ordua eta Asia/Yekaterinburg (en) Itzuli
Matrikula74 eta 174
pravmin74.ru/

Geografia

aldatu

Txeliabinsk oblasta Errusiako erdi-mendebaldean dago, Europa eta Asiaren arteko mugan. Hego-ekialdean Kazakhstanekin du muga, Orenburg oblastarekin hegoaldean, Baxkortostanekin mendebaldean, Sverdlovsk oblastarekin iparraldean eta Kurgan oblastarekin ekialdean.

Uralen ekialdeko saihetsean kokaturik dago. Ekialdeko muturra Mendebaldeko Siberiako ordokian hedatzen da. Mendietan pinu, izei eta urki basoak daude. Ekialdeko ordokian estepa dago, eta urki basotxoak iparraldean[2].

Ekonomia

aldatu

Lur azpia mineraletan aberatsa da: burdin, titanio, nikel, urre, lignito, kobre, zink eta kromita[2]. Enpresa ugari aritzen dira mineralak erauzten eta prozesatzen. Garrantzitsuena Magnitogorskeko Metalurgia-gune Konbinatua edo MMK (errusieraz: Магнитогорский металлургический комбинатtranslit.: Magnitogorski metallourguitcheski kombinat) da.

Banaketa administratiboa

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu