Tver (errusieraz: Тверь) Errusiako mendebaldeko hiri bat da, Tver oblasteko hiriburua. Volga eta Tvertsa ibaien elkargunean dago. Hiritik igarotzen da Mosku eta San Petersburgo lotzen dituen errepidea eta, horrenbestez, garraio eta industriagune garrantzitsua da.[1] 2010ean 403.606 biztanle zituen.[2]

Tver
Тверь
hiri/herria
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Tver oblasta
AlkateaAlexey Ogonkov (en) Itzuli
Izen ofizialaТверь
Jatorrizko izenaТверь
Posta kodea170000–179999
Geografia
Koordenatuak56°51′28″N 35°55′19″E / 56.857828°N 35.921928°E / 56.857828; 35.921928
Map
Azalera152 km²
Altuera135
Demografia
Biztanleria424.969 (2021eko urtarrilaren 1a)
−103 (2020)
Dentsitatea2.792 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1135
Telefono aurrizkia4822
Ordu eremuaUTC 03:00
Hiri senidetuakBergamo, Osnabrück, Besançon, Veliko Tarnovo, Khmelnytsky, Veliko Tarnovo (en) Itzuli, Kaposvár eta Buffalo
http://www.tver.ru/en/

Historia

aldatu

Tverri buruzko lehenbiziko aipamen idatzia 1164. urtekoa da. Novgorodeko Errepublikako merkatarien bizilekua izan zen hasiera batean, baina XIII. menderako Errusiako leku aberatsenetarikoa zen Tverko Printzerria, biztanlez ere handienetarikoa, eta Moskurekin lehian egiteko prest zegoen Errusiako nagusitasuna eskuratzeko. Hala ere, XIV. mendeko lehen erdian Ivan I.a Errusiakoak, moskutarrekin eta mongolekin batera, hirian sarraskia egin zuen, eta Tver hiriak indarra galdu zuen. Gainera, XIV. mendean Tverko printzeek euren artean izan zituzten borrokekin egoerak okerrera egin zuen, baina XV. menderako boterea berreskuratuta zuen. 1485. urtera arte estatu independentea izan zen Tverko Printzerria, eta Tver hiria izan zen hiriburua. Urte horretan, Ivan III.a Handia agintean zegoela, Moskuk bereganatu zuen.

1763. urtean sute batek hiriaren zati handi bat suntsitu ostean, eta Katalina Handiaren eskutik berreraiki zuten, estilo neoklasikoan. Enperatrizaren Bidaietako Jauregia eta Jasokunde eliza dira garai hartako eraikin ikusgarrienetako batzuk. 1941. urtean Alemania Naziaren armadak hiria okupatu eta suntsiturik utzi zuen.

1931-1990 bitartean hiriaren izena Kalinin izan zen, Mikhail Kalinin agintari sobietarraren omenez.

Ekonomia

aldatu

Industria-ekoizpen nagusiak: ehungintza, makineria, inprimatutako materiala eta trenbideetarako gaiak eta ekipamenduak dira.

Turismoak ere indarra dauka; besteak beste, Moskutik ibilbide turistikoak datoz hirira esklusa bidez lotutako ibaiak jarraituz.

Tver-en klima kontinentala dago: neguak luzeak eta nahikoa hotzak dira, eta udak laburrak eta leunak dira. Batezbeste, urtarrilean −7,4 °C-ko tenperatura izaten dute, eta uztailean 18.7 °C-koa.

      Datu klimatikoak (Tver)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 9.0 8.4 17.5 27.2 33.7 34.0 37.3 38.8 30.6 24.5 13.2 9.4 38.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −4.6 −4.2 2.1 10.8 18.0 21.5 24.1 21.5 15.2 8.3 0.7 −3.5 9.2
Batez besteko tenperatura (ºC) −7.4 −7.6 -1.8 5.8 12.4 16.3 18.7 16.4 10.7 4.9 −1.8 −6.0 5.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −10.3 −11.3 −5.7 1.0 6.5 11.0 13.2 11.5 6.6 1.9 −3.7 −8.6 1.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −38.9 −37.2 −33.9 −21.1 −7.0 −0.5 2.2 −2.2 −7.0 −15.0 −27.2 −44.0 −44.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 41 36 30 33 58 78 83 76 62 64 49 43 653
Iturria: [3]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu