Tutera
Tutera[4][a] (zaraitzueraz: Tutra) [b] Nafarroa Garaiko hegoaldeko udalerri bat da, probintzia osoko jendetsuenetan bigarrena (Iruñea da lehena), eta Erriberako hirigune nagusia.
Tutera | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Tuterako Alde Zaharraren ikuspegia. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Tutera | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Tudela | ||
Alkatea | Alejandro Toquero Gil (Navarra Suma) | ||
Posta kodea | 31500 | ||
INE kodea | 31232 | ||
Herritarra | tuterar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°03′55″N 1°36′24″W / 42.065277777778°N 1.6066666666667°W | ||
Azalera | 215,7 km² | ||
Garaiera | 264 metro | ||
Distantzia | 96 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 37.791 (2023: 544) | ||
Dentsitatea | 163,92 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 30,3 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 42,82 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 79,71 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 7,43 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 14,97 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 2,60 (2018: %1,43) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | XI. mendea ( hiri musulmana ) | ||
Webgunea | http://www.tudela.com |
Tuterako merindadeari izena eman dio, eta bertako hiririk handiena da, 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 35.358 biztanle zituen.
Mugakide udalerri hauek ditu: Iparraldean Castejón eta Arguedas; mendebaldean Cintruenigo; ekialdean Fustiñana eta Ribaforada; eta hegoaldean Ablitas, Murchante eta Cascante.
Izena
aldatuUdalerriaren euskal izen arautua Tutera da, nahiz eta batzuetan Muskaria izena ere erabili izan den. Bestetik, udalerriaren izen ofiziala gaztelaniazko forma (Tudela) da.
-
Tuteraren ikuspegia.
-
Alde Zaharreko eraikinen ikuspegia.
-
Foruen plaza, herriaren erdigunean.
Banaketa administratiboa
aldatuTuterak honako auzoak ditu: Lourdes, Azucarera, Virgen de la Cabeza, Griseras, Velilla, Elola, Zentroa, Gardachales, Queiles, Institutua, Musikarena.
- Lourdes: Auzoa 1950eko hamarkada eraiki zen Lasa aitaren ekimenaren bidez Tuterara bizitzera etorritako hainbat biztanleri etxebizitza duina emateko asmoarekin. Auzoari "etxe merkeak" ezizena jarri zitzaion.
- Azucarera: 1990eko hamarkadan eraiki zen Tuterako azukre lantegia eraitsi eta horren inguruko lurretan udalak hirigintza plan bat prestatzean. Auzoak txalet adosatuak eta etxebizitza blokeak batzen ditu.
- Virgen de la Cabeza: Alfarorako errepidea eta Virgen de la Cabeza kalearen artean dagoen auzunea da. Dentsitate txikiko eraikuntzak eta hirigintza desordenatua dira auzoko hirigintzaren ezaugarriak.
- Griseras: Muga zehatzik gabeko auzoa da, Zaragozarako errepidearen bi aldeetan eraikitako auzoa da. Bertan zezen plaza eta Otoño parkea daude. Iparraldean burdinbidearekin egiten du muga.
- Velilla: Alfarorako errepidearen hegoaldean eraikitako auzo berria da. Herriko udal industrialdearen iparraldean. Hirigintzari dagokionez, dentsitate txikiko auzoa da, txalet adosatuak nagusi direla.
- Elola: XX. mendearen erdialdetik aurrera eraikitako mendebaldeko zabalgunea da. Mugak Diaz Bravo, Almoceda eta Loretoko aldapa kaleak dira. Dentsitate ertain eta altuak nagusi dira bertan.
- Erdigunea: Erdigunea, Tuterako ekialdeko zabalgunea da. Kalerik garrantzitsuenak Zaragoza etorbidea, Kaputxinoen kalea eta Juan Antonio Fernandez kalea dira. Kaleak oro har estuak dira, eta hiriko gainontzeko tokietan baino eraikuntza altuagoak daude bertan.
- Gardachales: Griseras eta Puente de la Ribera merkatataritza-gunearen artean dagoen auzo berria da. Tuteran azken urteetan eraikitako auzo guztietan bezala, dentsitate txikiko eraikuntzak dira nagusi bertan.
- Queiles edo La Albea: Musikaren auzoa eta Santa Quiteriako basoaren artean dago. Auzoak ondoko Queiles ibaiaren izena hartzen du eta bertan kale luze eta zuzenak dira nagusi. Horrez gain, Queiles ibaiaren gainean zubi berriak eraikitzea aurreikusten da.
- Institutua: Gardachales auzoaren hegoaldean dago. Auzoko hirigintzan oinezkoentzako kale estuak nagusi dira. Auzoaren izena Benjamin de Tudela bigarren hezkuntzako institututik eratorria da. Auzoko gunerik garrantzitsuena Alfontso I.a Batailatzailearen plaza da.
- Musikaren auzoa: Virgen de la Cabeza auzoaren mendebaldean dagoen auzune txikia da, industrialdeetatik gertu. Paraleloki hedaturiko familia bakarreko etxeek osatzen dute. Auzoko gune berde bakarra Musikaren parkea den arren, udalak herriko parkerik handiena izango denaren proiektua prestatzen dabil.
Inguru naturala eta kokapena
aldatuEbrok ipar-ekialdean inguratzen du hiria eta Queiles eta Mediavilla ibaiek mendebaldetik ekialdera zeharkatzen dute.
Errege Bardea udalerriaren ekialdean dago.
Klima eta landaredia
aldatuTutera | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Klima-diagrama | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Tuterak klima mediterraneo-kontinentala dauka, estepako klima hotza (Bsk) Köppen klima sailkapenaren arabera, Ebroko depresioaren inguruko udalerriek bezala. Urteko batez besteko tenperatura 14,6 gradukoa eta batez besteko prezipitazioak 400mm ingurukoak izaten dira. Urteko euri egunak 90 inguru dira[5].
Herrigunearen kanpoaldean hiru estazio meteorologiko daude. Lehena, Tarazona eta Tutera bitarteko errepidearen ondoan dago, itsasoaren mailatik 300 metrora.[6] Estazioa Espainiako Meteorologi Agentziaren (AEMET) jabetzakoa da. Bigarrena, itsasoaren mailatik 258 metrora dagoen Nekazaritza ministerioaren estazio meteorologikoa da[7]. Eta hirugarrena, Montes del Cierzo industrialdearen ondoan dagoen Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren jabetzako estazioa, itsasoaren mailatik 314 metrora.[8].
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Datu klimatikoak (Tutera 1986-2009) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.0 | 26.6 | 30.0 | 30.5 | 36.0 | 40.0 | 40.5 | 41.0 | 39.0 | 30.0 | 24.9 | 21.0 | 41.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.8 | 12.5 | 16.6 | 18.4 | 23.3 | 27.9 | 30.8 | 30.6 | 25.8 | 20.1 | 13.8 | 10.1 | 20.0 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.9 | 7.7 | 11.0 | 12.9 | 17.3 | 21.3 | 23.9 | 23.9 | 20.0 | 15.3 | 9.8 | 6.4 | 14.6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.0 | 2.9 | 5.4 | 7.4 | 11.2 | 14.8 | 17.1 | 17.1 | 14.1 | 10.5 | 5.7 | 2.8 | 9.3 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -7.0 | -6.0 | -7.0 | -2.0 | 0.0 | 6.0 | 9.0 | 8.8 | 5.5 | 0.0 | -5.0 | -9.0 | -9.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 24.5 | 19.1 | 24.1 | 42.5 | 46.9 | 32.2 | 18.8 | 25.1 | 42.9 | 41.4 | 29.3 | 31.8 | 378.6 |
Iturria: meteo.navarra.es[5] |
Historia
aldatuUdalerriaren mugen barnean lur hau Behe Paleolitotik habitatua izan dela frogatzen duten zeramikak eta material litikoak aurkitu dira. Santa Barbara muinoan lehen eta bigarren burdin aroko ondare arkeologikoak topatu zituzten 1988 eta 1999. urteen artean. Badirudienez, zeltiberiar herrixka bat hemen kokatua zegoen. Izan ere zonalde hau aitzinaroan baskoien eta zeltiberiarren arteko gatazka eremua izan zen, lurrak herri baten edo bertzearen kontrolpean egonik garaiaren arabera.
Erromatarren garaian seguraski Tutera garrantzi handirik gabeko herrixka txiki bat izan zen, alde zaharrean eta Santa Barbara muinoan aurkitu diren arrastoak erreparatuz hori uste baitute historialariek. Klaudio Ptolomeok II. mendean aipaturiko Muskaria hiri baskoia urte luzez Tuteran kokatua zegoela uste izan zen arren, ez da hori frogatzen duen arrastorik aurkitu, bere kokaleku zehatza oraindik ere misterio bat izanik.
Erdi Aroa
aldatu802. urtean musulmanen eskuetara pasa eta hauek hiria harresitu zuten. VIII. mendetik XII. mendera Islamen menpe egon zen, bai eta Erribera guztia ere. Banu Qasi edo "Ebroko muladiak" sendi indartsua izan zen bertan nagusi. Garai hau Tuteraren urrezko garaia izan zen, bai ekonomikoki bai kulturalki. Herri ezberdin anitzen bizilekua izan zen (musulmanak, mozarabiarrak, juduak...), eta hau hiriko tenpluetan islatzen zen. Gaur egun katedrala dagoen lekuan Meskita Nagusia zegoen, eta horrez gain zenbait meskita txikiago, mozarabiarrendako elizak eta judutarrendako sinagogak aurki zitezkeen.
Taifen garaian Zaragozako taifaren eskuetan egon zen, bortz urtez taifa burujabe bat sortuz, seguraski 1046 eta 1051. urteen artean. Oparotasun ekonomikoaren ondorioz Iruñea baino hiri handiagoa izan zen 1119an Nafarroako Erresumak hiria bereganatu zuen arte.
Hala ere, XVI. mende arte kristauak, juduak eta musulmanak elkarrekin bizi izan ziren nahiko harreman baketsuan. Benjamin Tuterakoa hiria nafar eskuetan zegoelarik bizi izan zen bertan. Juduei dagokienez, XI. eta XII. mendeak izan ziren distiratsuenak zientzia, filosofia eta literatura arloetan izen handiko egileak sortu baitziren. 1170. urtera arte, "Judutegi Zaharra" gaur egungo katedralaren inguruan zegoen, baina urte hartan Antso VI.a "Jakintsua" erregeak lekuz aldatu zuen orduko hiriko harresien aldera eta "Judutegi Berria" sortu zuen.
Bere semea Antso VII.a, bere bizitza gehienbat Tuteran igaro zuena, arrano beltzaren armarria hautatu zuen 1194ean Nafarroako Erresumarako, bere amona Margarita l'Aiglekoaren omenez. 1196an, bilkura batean parte hartu zuen Aragoiko eta Gaztelako erregeekin, Egoitza Santuaren babesaz, almohadeen kontra borrokatzeko. Azkeneko urteetan, bere hankan gaixotasun bat pairatu zuen, bere biografoaren esanetan, Tuterako gazteluaren barnean geratzera behartuko zuena bere heriotza heldu arte.
XVI. mendean, Errege-erregina Katolikoek Nafarroako Erresuma menperatu zutenean, Tutera izan zen azken gotorlekua inbaditzaileei men egiten Pirinioez hegoaldera, 1512. urteko irailean.
Aro Garaikidea
aldatuXIX. mendea
aldatuBestalde, XIX. mendean, 1808ko urriaren 26an Fernando VIIa Nafarroako Diputazioak erregetzat izendatu zuten loialtasuna eta fideltasuna zin eginez.Azaroaren 23an Napoleonen armadak Tuterako Guduan izenekoa irabazi zuen, hori dela eta Tuterako izena Parisko Garaipen Arkuan idatzi zuten. 1813an frantziarrak derrigortuak erretiratu egin ziren espainiar lurraldeetatik, Tuteratik alde eginez. Hiriak kalte handiak pairatu zituen gudan parte hartu zuten bi aldeen ondorioz.
Honekin batera eta hurrengo urteetan emango diren koleraren agerraldien zein karlistaldekin, hiriaren populazioa 7000 biztanle ingurutan mantenduko da, gainbehera eta geldialdi ekonomikoak pairatuz.
Karlistaldiei dagokionez aipatutako kalteak ez ziren hala ere neurri handikoak izan, izan ere hiriaren ezaugarri geografikoak zirela medio (kokapenarengaitk hegoaldean eta lautadan kokaturik), gehienbat gudaroste liberaleek menderatuta zeukaten, lehengo guda zibiletik (1839-1839) milizia lokalaren laguntza jasoz.
Hiriaren fisionomia aldatzen hasiko da 30eko hamarkadatik aurrera eman ziren desamortizazioengatik. Komentu batzuk ezabatu egin ziren eta ongitzaztezko funtzio sozialak izatera edo eraikin pribatuak bilakatu ziren. Denarekin batera, antzerki bat (1833) eta zezen plaza bat (1841-1842) eraiki egin ziren.
XX. mendea
aldatuTutera gatazka sozial askorekin sartu zen XX.mendean lur jabeekin lurraren kontrolarengatik eta langileen mugimenduengatik. 1920an CNT sindikatu anarkistak agerrera egin zuen, greba garrantzitsu bat bultzatuz Azucarera-ko fabrikan aste batzuetan zehar, UGT-k bere partetik ez zen antolatatu 1926-ko urtea heldu arte. Erregimen errepublikanoaren iritsiera arte jabetasuna oso era desberdinean banatuta zegoen, 13 jabe nagusien artean udalerriaren katastroaren azaleraren a baino gehiago kontzentratuz 1930an, jabe ertain eta txikiak nekazaritzaren biztanleria aktiboaren &a suposatzen zuten bitartean, pa lur gabeko jornalariak izanik.
Espainiako Gerra Zibilean, berriz, Tutera eta Nafarroa Garai gehiena Francoren alde agertu zen. Hori dela eta, 3 hegazkin errusiarrek Tupolev SB2 bederatzi bonba jaurti egin zituzten hiria bonbardeatuz 1937ko abuztuaren 13an. Helburua telefono eta elektrizitate zentralak, Guardia Zibilaren kuartela eta Ebroko zubia ziren arren, lehenego bietara zindoazenak etxe familiarretan errori ziren eta horren ondorioz 13 hildako izan ziren[9]. Guda igarota, etorkin asko hartu zituen hiriak Aragoitik eta Gaztelatik (batez ere Soriatik) iritsitakoak nagusiki.
1981eko urtarrilaren 29an ETA-k ekimen bat burutu zuen hiriko subestazio elektrikoaren aurka Fuerzas Eléctricas de Navarra, SA (FENSA)-ren jabegoan zegoena. Antza zenez, José Ricardo Barro-k bonba bat ipintzen saiatu zen baina lehertu egin zitzaion prestatzen zuen bitartean bere heriotza eraginez.[10]
Azken urteotan, Latinoamerikatik eta herrialde arabiarretatik joandako jende ugari bizi da udalerrian.
Ekonomia
aldatuTuteraren ekonomiaren ardatza nekazaritza izan da historian zehar, dena den, XX. mendean, industria eta turismoa garatu zituen,eta hala finkatu zen Tuterak Erriberarentzat, eta oro har, Nafarroa Garaiko hegoaldearentzat duen garrantzi ekonomikoa.
Turismoari dagokionez, gero eta gehiago dira Tuteran dauden hotelak, besteak beste:
- AC Tudela **** [1]
- Aire de Bardenas Hotela **** [2] (Ejearako errepidean)
- Tudela Bardenas Hotela *** [3]
- Santa María Hotela *** [4]
- NH Delta Hotela **
- Remigio Ostatua ** [5]
- La Parrilla Ostatua *
Tutera Nafarroa Garaiko bigarren hiria da biztanleriari eta garrantzia ekonomikoari dagokienez. Horrek hainbat negozio sortzea ekarri du, merkataritza-guneak herriaren kanpoaldean eta hainbat denda herrigunean.
Enpresa garrantzitsuak
aldatuTuteran edo haren inguruan dauden enpresa garrantzitsuenak honakoak dira:
- Guardian Navarra: Kristala ekoizten duen enpresa.
- Dinamit Nobel: Autoetarako plastikozko atalak ekoizten dituen enpresa.
- UVESA: Nekazaritza eta abeltzaintzarako aritzen den enpresa, besteak beste, pentsuen ekoizpenean eta hegaztien hiltegi gisa.
- Nacesa: Osagai elektronikoak ekoizten dituen enpresa.
- SKF: Errodamenduak ekoizten dituen enpresa
Bardeako aprobetxamendua
aldatuErdi Aroan, Tuterak, Fustiñana, Cabanillas, Cortes, Buñuel, Zarrakaztelu, Melida, Kaparroso, Alesbes, Cadreita, Valtierra, Arguedas, Santakara, Martzilla, Faltzes, Azkoien, Funes, Milagro, Corella, Olibako monasterioa, eta Erronkariko ibarra eta Zaraitzu ibarrekin batera, Nafarroa Garaiko Bardeako elkartea osatu zuen, Bardeako lur komunak nekazaritzarako erabiltzeko asmoz.
Parke eolikoak
aldatuTuterako udalerriaren mugen barruan, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak eraikitako Montes del Cierzo I eta Montes del Cierzo II izeneko parke eolikoak daude. Lehenak 29,40 megawatteko potentzia du, eta bigarrenak 30,80 megawattekoa. Bi parkeen jabea Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua da gaur egun.
Demografia
aldatuTuterako biztanleria |
---|
Politika
aldatuUdaletxea
aldatuUdaletxea plaza zaharrean dago, katedralaren ondoan. XV. mendean eraikitako eraikin hau Tuterako udalaren eraikinik garrantzitsuena da oraindik ere, eta udalaren bulego nagusiak biltzen dira bertan. 1490ean eraiki zen. Udaletxe izan aurretik, eraikina Azkoiengo Mosen Pierresen jabetza izan zen.
Historian zehar hainbat eraberritze izan ditu, batez ere XVII., XIX. eta XX. mendeetakoak. Fatxada nagusia 1938an eginiko lanen ondorio da.
Eraikin honen aurretik udala katedralaren klaustroan hartu zen, baina 1550. urtearen hasieran gotzaindegiari eman zion udalak eraikin hori, bertan abade-etxea eraikitzeko.
- HELBIDEA: Plaza Zaharra, 1
Udal hauteskundeak
aldatuTuterako alkatea Navarra Suma alderdiko Alejandro Toquero da, 2019ko udal hauteskundeez geroztik.
Aurreko alkatea 4 urtez, Izquierda-Ezkerra alderdiko Eneko Larrarte izan zen, 2015eko udal hauteskundeen ondorioz.
2007an Udaleko 21 zinegotzietatik hamabi lortu zituen Nafarroako Herriaren Batasunak eta hortaz, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 272 izan ziren (emandako guztien %1,54) eta 256 boto zuri izan ziren (botoen %1,47). Abstentzioa ',00koa izan zen.
2011ko udal hauteskundeetan ere UPN (8 zinegotzi) izan zen bozkatuena, gehiengo absolutua galdu bazuen ere; jaitsiera horretan funtsezkoa izan zen PPk lortutako emaitza (4 hautetsi). PSNk (5) eta I-Ek (4) ere ordezkaritza lortu zuten, ez ordea NaBai 2011k, Bilduk eta DNEk. Boto kopuruetan 2007tik 2011ra izugarrizko gorabeherak egon ziren[11].
2015eko udal hauteskundeetan UPNk berriro boto gehien jaso zituen, baina beherakada handia izan zuen aurreko hauteskundeekin alderatuta, eta zinegotzi kopuruari dagokionez Izquierda-Ezkerra alderdiaren kopuru bera jaso zuen. Azken talde horretako Eneko Larrartek eskuratu zuen alkatetza, PSNren eta independenteen babesari esker.
2015eko udal hauteskundeak
aldatuTuterako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) | 6 / 21 |
8 / 21 |
|||
Izquierda-Ezkerra | 6 / 21 |
4 / 21 |
|||
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE) | 3 / 21 |
5 / 21 |
|||
Tudela Puede | 3 / 21 |
||||
Nafarroako Alderdi Popularra (PPN) | 2 / 21 |
4 / 21 |
|||
Candidatura de Unidad Popular | 1 / 21 |
||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak elecciones.mir.es webgunean |
Alkateak
aldatuHauek izan dira Tuterako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[12] | |
Francisco Alava Jimenez[13] | 1979 | 1980 a | Euskadiko Alderdi Sozialista | |
Alberto Tantos Bordonaba | 1980 | 1983 | Euskadiko Alderdi Sozialista | |
Jose Antonio Perez Sola[13] | 1983 | 1987 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Jose Antonio Perez Sola | 1987 | 1991 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Jose Antonio Perez Sola[13] | 1991 | 1995 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Luis Campoy Zueco[13] | 1995 | 1999 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Luis Campoy Zueco | 1999 | 2003 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Luis Casado Oliver | 2003 | 2007 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Luis Casado Oliver | 2007 | 2011 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Luis Casado Oliver | 2011 | 2015 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Eneko Larrarte Huguet[12] | 2015 | 2019 | Izquierda-Ezkerra | |
Alejandro Toquero Gil[12] | 2019 | Jardunean | Navarra Suma |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
Azpiegitura eta garraioak
aldatuAlberto Elcarte
aldatuAlberto Elcarte autobus konpainiak Tutera Cascante eta inguruko herriekin batzen ditu. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
Automoviles Rio Alhama
aldatuAutomoviles Rio Alhama konpainiak Errioxan dagoen Aguilar del Río Alhama udalerriaren eta Tuteraren arteko linea ustiatzen du honako ibilbidearekin:
- Aguilar del Río Alhama - Fitero - Cintruenigo - Corella eta Tutera
Condaren lineak
aldatuIruñea - Zaragoza
aldatuCondaren Iruñea eta Zaragoza bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Egunean bost zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Lineak honako ibilbidea dauka:
- Iruñea - Noain - Tebas-Muru Artederreta - Barasoain - Puiu - Tafalla - Erriberri - Caparroso - Valtierra - Arguedas - Tutera - Ribaforada - Buñuel - Cortes - Mallén eta Zaragoza.
Cortes - Iruñea / Tutera - Cortes
aldatuCondaren Cortes eta Iruñea bitarteko autobus linea zuzenak egunean zerbitzu bakarra dauka norabide bakoitzean. Ibilbidea honakoa da:
Tutera - Zaragoza
aldatuCondaren Tutera eta Zaragoza bitarteko autobus lineak lau zerbitzu dauzka egunean. Ibilbidea honakoa da:
- Tutera - Fontellas - Cabanillas - Fustiñana - Ribaforada - Buñuel - Cortes - Mallen eta Zaragoza
Tutera - Iruñea (zuzena)
aldatuAP-15 autobidetik zuzenean doan Condaren linea honek bost zerbitzu ditu Iruñerako norabidean eta beste bi Tuterarakoan.
Zerbitzuak
aldatuKultura
aldatu- Elizbarrutiko museoa, jauregi dekanalean kokatua.
- Muñoz Sola arte moderno museoa.
- Tuterako elizaren artxiboa, XI. mendetik aurrerako dokumentuak daude bertan.
- Castel Ruiz kultur aretoa, Musika eta jota eskolaren egoitza. Auditorioa ere bada.
- Miguel Sanchez Montes kultur aretoa.
- Gaztanbide Teatroa, berreraikitze prozesuan gaur egun.
- Moncayo Zinema.
Euskara
aldatuNafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Tutera eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan jasota dagoenez, herritarren % 1,17k daki euskaraz.
Euskal hiztun gehien dituen Erriberako herria da. Eskola publikoetan euskara ez da ofiziala, ematen den eredu bakarra A (gaztelania) da. Ikastola pribatua dago eta hara joan behar da euskaraz ikasi nahi bada.
Jaiak eta ospakizunak
aldatu- Santa Ana: Uztailaren 24an hasita.
- Aste Santua: XIV. mendean dauka jatorri historikoa. 2002an Espainiako "Interes Turistikoa duten Jaiak" izendatu zuten.
Larunbat Santuan, Foruen enparantzan "Volatín" izeneko panpina erakusten dute Erlojuaren Etxean, Juda Iskariote irudikatzen duena. Pazko Igandean, berriz, "Bajada del Ángel" edo "Aingeruaren jaitsiera" egiten dute plaza horretan bertan, 1851. urtera arte Enparantza Zaharrean egiten zuten. Ekitaldi horretan, ume bat jaisten dute soka batetik zintzilik, plazan dagoen Ama Birjinaren irudiarekin bat egin arte.
- San Juan:Tuterako Lourdes auzoan ospatzen dira 1977. urtetik, San Joan egunetik hurbilen dagoen asteburuan. Jaien hasiera iragartzen duen suziria ostiralean jaurtitzen da.
- "Barazkiak goresteko Jardunaldiak" ("Jornadas de Exaltación de las Verduras"): Udalak urtero antolatzen ditu maiatzean, Erriberako barazki ezagunak nabarmentzeko.
Erromeriak
aldatuKristorena:
- Maiatzaren 1a. 1734. urtetik ospatua, herritarrak Santa Barbara muinoaren magalean eta Ebro ibaiaren eskuinaldean dagoen Kristoren baselizara joaten dira erromerian. Bidean, "culeca" izenez ezaguna den ogiz eginiko opil gozoa jaten da.
Kentze Santuarena:
- Maiatzaren 22a. Izen bereko baselizara egina. Kristoren erromerian bezala, izen bereko opila jaten da, arratsaldean.
Ondasun nabarmenak
aldatuOndare erlijiosoa
aldatu- Foruen plaza edo "Plaza Berria": 1687. eta 1691. urteen artean eraiki zuten, Erdi Aroko harresien kanpoaldean. Haren azpian Queiles ibaia igarotzen da. Zezenketak ere egin izan dituzte bertan, inguruko etxeetako marrazki batzuek erakusten dutenez. Halaber, plazako etxeetan Erriberako herrien ezkutuak eta familia noble batzuenak ageri dira. Enparantzan, Erlojuaren Etxea delakoa dago kokatuta.
- Plaza Zaharra: Katedrala eta gaur egungo Tuterako udaletxea artean kokatutakoa.
- Santa Maria Katedrala: IX. mendean eraikitako meskitaren gainean egindakoa, osagai erromaniko, gotiko, errenazentista eta barrokoak nahasten ditu. Aipatzekoa da "Judizioaren Ate" erromanikoa, ate nagusia dena.
- Andre Maria Magdalenaren eliza: XII. mendekoa, erromanikoa, Ebro ibaiaren ondoan kokatua, zubi nagusitik oso gertu.
- Andre Mariaren Apaiztegi Kontziliarra
- Domingotarren eliza eta komentua
- Karmengo eliza eta komentua
- Kaputxinatarren eliza eta komentua
- San Joan Batailatzailearen eliza
- Santa Klara komentua
- Lordako Gure Amaren eliza
- Santa Kiteria baseliza
- Gurutze Santuaren baseliza
- Cabezako Ama Birjinaren baseliza
- San Joan Gregorioren baseliza
Bestelako monumentu zibilak
aldatu- Tuterako harresiak: IX. mendean musulmandarrek eraikitako harresien aztarnak.
- Tuterako museoa: Katedralaren ondoan dagoen "Dekano Jauregia"n kokatua, XV. mendekoa.
- Tuterako zubia: Hamazazpi arku dituen Ebro ibaiaren gaineko zubia.
- San Adriango markesaren jauregia: XVI. mendean eraikia, Distantziako unibertsitatearen Tuterako egoitza dago bertan.
- Uharteko markesaren jauregia: Udaleko artxibo nagusia eta liburutegiaren egoitza.
- Antso VII.a Indartsuaren jauregia: Antzinako gazteluaren arrastoak Santa Barbara muinoan daude.
- Muñoz Sola museoa: Artelan inpresionistak biltzen dituen museoa.
Tuterar ospetsuak
aldatu- Yehuda Halevi (1070-1141), poeta, mediku eta filosofo judua.
- Abraham Ben Meir Ibn Ezra (1092-1167), idazle eta zientzialari judua.
- Benjamin Tuterakoa (1130- 1173), idazle eta bidaiari judua.
- Miguel Servet (1511?-1553), medikua eta arlo askotako zientzialaria.
- Pedro Aranatz (1740 - 1820), musikagilea.
- Joaquin Gaztanbide (1822-1870), musikagilea.
- Jose Maria Iribarren (1906-1971), hizkuntzalaria, euskaltzain urgazle eta idazlea.
- Rafael Moneo (1937-), arkitektoa.
- Eduardo Gil Bera (1957-), euskal idazlea.
- Ana Diez (1957), zinema zuzendari, gidoigilea eta dokumentalgilea
- Ismael Urzaiz (1971-), futbolaria.
Herri eta hiri senidetuak
aldatuTutera ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia: 155. araua: Nafarroako udal izendegia.
- ↑ Nafarroako Foru Erkidegoko Meteorologia Agentziaren webgunea.
- ↑ Nafarroako Foru Erkidegoko Meteorologia Agentziaren webgunea.
- ↑ Nafarroako Foru Erkidegoko Meteorologia Agentziaren webgunea.
- ↑ (Gaztelaniaz) TUDELA, DN. (2008-12-23). «Una plaza recordará a los 13 muertos en el bombardeo de 1937 | Últimas noticias de Tudela en Diario de Navarra» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Goñi, Fermin. (1981-01-30). «Supuesto "etarra" muerto al accionar una bomba en Tudela» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
- ↑ Emaitzak[Betiko hautsitako esteka] Berrian.
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- ↑ a b c d «TUDELA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Tuterako Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Tuterako jaiei buruzko webgunea
- (Gaztelaniaz) Tuterako orburuaz, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
- (Gaztelaniaz) Erlantz Urtasunen Noticia sobre la lengua de los navarros en Tudela (1535) izeneko artikulua euskaldunak.info webgunean
- Joseba Aurkenerena: Tuterako hiru judu handi. [6]
- Zaragoza etorbidearen ikuspegia Google Street View-n.