Tsitsi Dangarembga
Tsitsi Dangarembga (Bulawayo, Zimbabue, 1959ko otsailaren 4a) idazle eta zine zuzendaria da. Afrikako feminismoaren erreferentea eta bere herrialdeko errealitate soziala mundu guztian zabaltzeagatik da ezaguna.
Tsitsi Dangarembga | |
---|---|
(2021) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mutoko (en) , 1959ko otsailaren 14a (65 urte) |
Herrialdea | Zimbabwe |
Lehen hizkuntza | Shonera |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Olaf Koschke (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cambridgeko Unibertsitatea Zimbabweko Unibertsitatea Arundel School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, film-zuzendaria, antzerkigilea eta gidoilaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Biografia
aldatuNahiz eta Zinbabuen jaio, haurtzaroaren zati bat Ingalaterran eman zuen. Zinbauen jaio zen arren, Ingalaterran pasa zuen haurtzaroa eta gaztaroa. Ikasketak ere han burutu zituen Cambridgeko Unibertsitatean, baina arrazakeriaren ondorioz Afrikara bueltatu zen.[1]
Psikologia ikasi zuen Zimbabweko Unibertsitatean, bi urtez marketin agentzia batean erredaktore lanetan aritu zen bitartean. Esperientzia horri esker, oinarri oso ona lortu zuen idazketan eta erredakzioan. The lost of the soil bezalako lan ugari idatzi zituen eta Zambuko antzerki taldean ere parte hartu zuen, non Katshaa eta Mavambo antzezlanen ekoizpenean parte hartu zuen.
1985ean Suitzan The Letter izeneko istorio txiki bat argitaratu zuen, baita She does not weep in Harare ere, baina 1987an jaso zuen Nervous Conditions eleberriagatik, Commonwealtheko Idazleen Sariaren Afrikako atala irabazi zuena.1989an Afrikako 12 idazlerik onenetakotzat hartzen zuten. Dangarembgak Berlinen jarraitu zituen ikasketak, Deutsche Film- und Fernsehakademie zine eskolan, non zinema zuzendari gisa trebatu zen eta film ugari ekoitzi zituen, baita Alemaniako telebistarako dokumental bat ere.
2002an, edertasun-lehiaketen ugaritzearen ondorioz, Filmen Irudien Jaialdia sortu zuen, emakumeen eta emakumeei buruzko aniztasun narratiboa sustatzeko. 2016ko maiatzean Rockefeller Fundazioaren Bellagio Zentroak hautatu zuen 2015eko Egoitzetako Artisten programagatik.
2021eko urrian, Tsitsi Dangarembgak Frankfurteko Liburu Azokako Bakearen Saria jaso zuen.
Kontzientzia sozial eta politikoa
aldatuTsitsi oso konprometitua dago borroka sozialekin, beraz, ezarritako ereduen aurrean jarrera kritikoa izan du beti. Hezkuntzari, politikari eta feminismoari buruzko eztabaidak nabarmendu ditzakegu, bereziki Zimbabwen . Hezkuntzaren esparruari erreparatzen badiogu, irakaskuntzaren birmoldaketa defendatzen du ikaskuntza sortzaileago eta bizigarriago baterantz, memorian eta errepikapenean oinarritzen zen antzinako sistematik ihes egiteko.[2]
Feminista eta bere herrialdeko emakumeen eskubideen borrokalari aktiboa da, Tsitsik argudiatzen du emakumeak ahaldundu behar direla sistema zapaltzailea ahuldu dadin. Beti azpimarratzen du Afrikako feminismoa mendebaldekoaren oso bestelakoa dela, etnia eta arraza ezberdinen kontzeptua eta zapalkuntza zapalkuntza zapalkuntza matxistarekin nahasten baitira.
Bere herrialdeko politikaz galdetzen zaionean, Tsitsik afrikarraren kontzientzia faltaz hitz egiten du. Horren ondorioz, identitate afrikarraren zapalkuntza-sistemek kultura bereganatzen dute. Bere argudioen arabera, Tsitsik uste du kontzientzia falta hori sistema zapaltzaileek gizabanakoaren autokontzientzia gaitasun oro ezabatzera eramaten duena dela, aldi berean borroka aktiborako gaitasun posible bat desagerraraziz.
Bibliografia
aldatu- The Letter, 1985.
- She no longer weeps, 1987.
- Nervous conditions, 1988; Ayebia, 2004.
- The Book of Not: A Sequel to Nervous Conditions, Ayebia 2006.
- This Mournable Body, 2018
Filmografia
aldatu- Everyone's Child, 1996 Kare Kare Zvako, (film laburra), 2004
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) GradeSaver. «Tsitsi Dangarembga Biography | List of Works, Study Guides & Essays | GradeSaver» www.gradesaver.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
- ↑ «Tsitsi Dangarembga» web.archive.org 2013-07-28 (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).