Artikulu hau dirurik gabe gaiak eta objektuak trukatzeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Truke (argipena)».

Trukea edo trukatzea, ekonomian, ondasunak eta zerbitzuak hartu eta haien ordez beste batzuk ematea da, tartean dirurik erabili gabe. Gehienetan bi alderen artean gertatzen da, baina bi alde baino gehiagok har dezakete parte. Diruan oinarritutako sistemekin batera existitzen da, nahiz eta bere tamaina ez den oso handia.

Bildumazaleak orri-markagailuak trukatzen.

Krisi ekonomikoetan, batzuetan trukeak dirua ordezkatzen du ekonomiaren bideratzaile nagusi modura, normalean dibisa ezegonkorra denean edo eskuragarri ez dagoenean.

Kanpo estekak

aldatu