Trastamara Gaztelan jatorria zuen Erdi Aroko errege-etxea izan zen, Gaztela (1369-1504), Aragoi (1412-1516), Nafarroa (1425-1479) eta Napoli (1458-1501) erresumetan nagusitutakoa. Leinua Borgoina etxearen adarra zen eta Trastamara konderritik hartzen du izena. Lehendabiziko erregea Henrike II.a Gaztelakoa (13691379) izan zen, Petri I.a Gaztelakoa sasi-anaia ordezkatu zuena.

Trastamara etxearen armarria.

Trastamarakoak Aragoiko errege bihurtu ziren, Caspeko Itunari (1412) esker, Martin I.a Aragoikoa 1410ean hil zenean adostua. Leinuaren azken erregea Fernando II.a Aragoikoa izan izan zen. Haren biloba Karlos V.ak, Habsburgo etxeak, ordezkatu zituen Trastamara leinukoak.

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu