Transatlantiko
- Artikulu hau ontzi motari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Transatlantiko (argipena)».
Itsasontzi transatlantiko bat, izenak esaten duenez, Ozeano Atlantikoa zeharkatzeko gai den ontzi bat da; hau bidaia ezaguna da Atlantikoaren itsas bidaia izenarekin. Lehen transatlantikoak belaz eta lurrunezko motorrekin bultzatzen ziren, hauek "baporeak" izenarekin ezagutzen ziren.
Transatlantikoek ez du zerikusirik kabotaje-ontziekin; hau da, transatlantikoak gurutzaontzi handiak dira, hainbat egun edo aste itsasertzera hurbildu gabe egon daitezkeenak. Itsasoak eta ozeanoak zeharkatzen dituzten erraldoiak dira, halaber, itsasontzi hauek hego-hedadura zabalak dituzte haien tripulatzaile kopuruarentzako. Normalean, bai aisialdirako bai objektu edo pertsonak garraiatzeko erabiltzen dira.
1960. hamarkadan, lineako lehen hegazkinak sortzen hasi zirenean, adibidez Boeing 707-a, ospe handia lortu zuten eta jendea garraiobide hau hobetsi zuen. Horren ondorioz, nabigazio transatlantikoak zuzentzen zituzten enpresek kolpe handia jasan zuten, gehienek porrot egin zuten eta beste ontzi asko gurutzaontzi- zein ferry-zerbitzutarako erabili ziren, edo deseginda bukatu zuten.
Gaur egun, ontzi transatlantiko gehienak turismo-gurutzaldietarako erabiltzen dira, baina beste erabilera batzuk ere badituzte, adibidez, janaria edo materialak garraiatzea.
Sarrera
aldatuXIX. mendearen erdialdetik 1960ko hamarkada arte, mende batean zehar kontinente arteko garraioa egiteko funtsezkoak ziren ontzi transatlantikoak. Hamarkada horretan hegazkinek ordezkatu zituzten bidaiari gehienen kasuan. Bidaiariak, posta eta kargak garraiatzen zituzten ontzi transatlantikoek, gainera urrea eta balio handiko beste merkantzia batzuk garraiatzeko biderik egokiena ziren. Ontzi batzuk Royal Mailren posta eramateaz arduratzen ziren eta hauek RMS akronimoa erabiltzen zuten izenpe moduan.
Transatlantikoek gehien erabiltzen zituzten bideak Ipar Atlantikoan zeuden. Ontzi europarrak eta ipar-amerikarrak ziren bertatik gehien igarotzen zirenak. Transatlantiko handi, arin eta aurreratuenak erabiltzen zituzten. Nahiz eta transatlantiko guztien tamaina oso handia, eta ontzi askoren artean antzekoa dirudien, mota askotakoak egon ziren. Historikoki gehienak neurri ertaina zuten eta jendea eta merkantziak nazio desberdinen edo metropoli eta kolonien artean garraiatzeko erabiltzen ziren.
Ontzi-enpresak bidaiarien eta kargen garraiora dedikatzen dira, normalean aurretik adostutako ibilbide eta ordutegietan. Ibilbide zehatz batean antolatutako bidaiak ibilbide erregularra izenarekin ezagutzen dira eta ibilbide berdinetik egutegi zehatz batekin ibiltzen diren merkataritza ontziak (bidaiariak edo kargak) ibilbide erregularreko itsasontziak edo transatlantiko izenarekin ezagutzen dira. Transatlantiko hitza sinonimo bezala erabili izan da “bidaiarien ontzia”-rekin, nahiz eta bi garraio desberdinetarako erabiltzen den, bai pertsonak garraiatzeko eta bai kargak garraiatzeko.
Hegazkina sortu zenean, itsasontzien erabilpenak behera egin zuen, eta iragate-ontziak gurutzaldi-ontziak bihurtu dira. Gaur egun horrela jarraitzen dute mota honetako ontzien gehiengoa. Transatlantikoak probetxuzkoak izaten jarraitzeko, gurutzaldi-enpresak haien ontzi batzuk aldatu zituzten hobeto funtzionatzeko gurutzaldi ibilbideetan, adibidez RMS Queen Elizabeth 2-a edo SS France-a. Transatlantiko batzuk ezin izan ziren bidaiak egiteko erabili, ontzien adina dela eta ezaugarri batzuk desegokiak zirelako, adibidez: erregai gehiegi kontsumitzen zutelako, sakoneragatik portu batzuetan ezin zirelako sartu edo bidaiarientzako gelek ez leihorik ez zutelako.
Itsasontzi italiarrak, SS Michelangelo eta SS Raffaello, Altlantikoko bidaietan erabiltzeko sortu ziren azken ontziak izan ziren , gainera ezin izan zuten gurutzaldi bidaietan erabili modu merke batean, beraz, bidai gutxi egiteko erabili ziren.
Historia
aldatuLehenengo transatlantikoak
aldatuLehenengo transatlantikoak XVII. mende erdialdean sortu ziren. Itsasontzi hauek posta garraiatzen zuten Britainia Handia eta Amerikar kontinentearen artean eta batzuetan bidaiari batzuk eramaten zituzten itsasontzian. Garai horretan, britainiar armada munduko boteretsuena zen eta munduan zehar merkataritza ibilbide askotan lan egiten zuten material exotikoak inportatzen, horregatik, Ipar itsasoa eta itsaso Baltikoa merkataritza ibilbide garrantzitsuak bihurtu ziren. Hala ere, XIX. mendearen lehen erdialdean, posta itsasontzi transatlantikoen bidez garraiatzeko zerbitzua desagertu zen.
XIX. mendearen hasieran, industria-iraultza eta kontinentearteko merkataritza (nagusiki, kolonien hartekoa) metropolia eta kolonien arteko ibilbide seguruak aurkitzea ezinbestekoa egiten du. Britainia Handiak ibilbide egonkorrak behar zituen bere inperioaren leku desberdinak lotzeko, hala nola, India, urruneko ekialdea, Australia, etab. XVIII. mendetik itsasoko potentzia handiak orekan daude eta Hugo Grocio holandarraren ametsa egia bihurtzen da, ozeanoak guztienak izaten hasten baitira. “Nazioarteko urak” kontzeptua sortzen da eta geroko errebindikazio faltak nabigazioa soiltzen du. XIX.mendearen hasieran Kliper-aren garaia da, gaitasun handiko belaontziak, batzuetan 20 korapilo-ko abiaduratik gora har ditzakeenak. Distantzia luzeko itsasontzi hauek nagusiki Estatu Batuetatik datoz eta hainbat ibilbide lotzen dituzte; adibidez Macao eta Nueva York lotu ditzakete 70 egunetan.
1818. urtetik aurrera, Black Ball Line ontzi-enpresak lehen bidaiarien lan erregularra eman zuten, Erresuma Batutik Estatu Batuetara belaontziz eratutako flota batekin, nagusiki garrantzi handia ematen bidaiarien erotasunean. Jarraian, hainbat enpresak berdina egin zuten eta haien lanak mundu guztian zehar eskaini zituzten.
Lehenengo lurrunezko itsasontziak
aldatuXIX. mendearen hasieran, itsasontzietan lurrunezko makinak agertzen hasi ziren, baina lehen pauso hauek ez ziren oso eraginkorrak belaontziekin konparatuz. 1807. urtean, Robert Fulton-ek, Estatu Batuetako ingeniariak, teknologia berri honekin egindako lehen itsasontzia sortu zuen, Clemont izenekoa. New York eta Albany batzeko gai zena, bi hirien arteko zerbitzu ohiko bat sortu zen arte. Jarraian, beste itsasontzi batzuk teknologia hau inplementatu zuten. 1816an Elise izeneko lurrunezko itsasontzi bat, lehena izan zen Mantxako kanala zeharkatzen. 1819an garapen garrantzitsu bat gertatu zen: Savannah lurrunezko itsasontzia lehena izan zen Ozeano Atlantikoa lehen aldiz zeharkatzen, Savannah izeneko hiritik irtenda, Liverpooleko porturaino 27 egun behar izan zituen. Hala ere, itsasontziak zituen belekin egin zuten bidaiaren gehiengoa, lurrun-makina 72 orduz besterik ez zen erabilita.
Bidaiarien erantzuna ez zen ona izan, 32 bidaiarik gorde baitzuten lekua itsasontzian eta batek ere ez zuen Savannah itsasontzia hartu. Momentu hartan, lurrunezko nabigazioak ez zuen profesionalek espero zutena bete, kuriositate moduan hartzen baitzuten, eta 1820an Savannah itsasontziaren jabeak lurrunezko makina kendu zion bere itsasontziari.
Lehen eta Bigarren Mundu Gerrak
aldatuSoldaduen garraiorako erabili izan ohi ziren transatlantikoak. Herrialde batzuen barne-politika berak sustatzen zuen transatlantikoen eraikuntza, gerra garaian hauek erabili ahal izateko, soldaduen garraiorako eta transatlantikoak itsaspekoak eta gerraontziak baino azkarragoak zirelako.
Mauretania bezalako itsasontzirik handienak soldaduak eta zaurituak garraiatzen zituzten bitartean, ontzi txikiagoak armaturiko karga-itsasontziak bihurtu zituzten. Zaurituenerako itsasontzien artean ospitale-ontzi lanak esklusiboki bete zituztenak baziren ere, Mauretania Bera ospitale-ontzi bihurtu zen[1]. Hauen artean famatuena HMHS Britannic da, Olympic klasekoa eta beraz Titannic ontziaren bikia. Mediterraneoan mina batekin talka egin ostean urperatu zen.
Gaur egungo transatlantikoak
aldatuBisitatu daitezkeen transatlantiko gehienak museo edo hotel moduan funtzionatzen dute: Lehen Mundu Gerra baino lehen eraikitakoen artean: Queen Mary (Kalifornia, EE.BB.), Hikawa Maru (Yokohama, Japonia), eta SS Great Britain (Bristol, Erresuma Batua). Bigarren Mundu Gerraren ostean eraikitakoen artean: SS United States (Filadelfia, EE.BB.), Rotterdam (Rotterdam, Herbehereak) eta RMS Queen Elizabeth 2 (Rashid Portua, Dubai).
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «World War One role of luxury liner RMS Mauretania» BBC News 2014-11-13 (Noiz kontsultatua: 2024-11-23).