Traineruen Euskal Liga
Traineruen Euskal Liga gaur egun jokatzen den TKE Ligaren aintzindaria izan zen. Gipuzkoa, Bizkaia eta Kantabriako elkarteek hartu zuten parte. 1994ean Asturiasko Castropolek eta 2000 eta 2002 artean Lapurdiko Ur Jokok ere jokatu zuten Liga.
Traineruen Euskal Liga | |
---|---|
Sorrera | 1995 |
Parte-hartzaileak | Euskal Herria, Kantabria eta Asturiasko traineruak |
Garaipen gehien | Orio (3) |
Azken ekitaldia | 2002 |
Irabazlea(k) | Castro Urdiales |
Bilakaera
aldatu1993an erabaki zen Liga handi bat osatu beharra zegoela eta beraz urte hortako emaitzak 1994ko Traineruen Ligarako sailkatzeko erabili izan ziren. 1994an bost estropadatako liga osatu zen eta lau emaitza onenak hartu ziren kontutan sailkapena osatzeko.
Traineruen Euskal Liga izena 1995ean hasi zen erabiltzen, hau izan zen beraz lehenengo liga txapelketa ofiziala, eta zortzi edizio izan zituen, galiziarrek parte hartzeko posibilitatea ikusiz Liga sistema berria eratu behar izan zen arte, TKE Liga hain zuzen ere.
11 traineruk osatu izan zuten Euskal Liga, eta hamabigarrena estropada jokatuko zen etxeko traineruaren tokia izan ohi zen, eta etxekoa Ligako elkartea izatekotan traineru suplente batek hartzen zuen bere lekua. Bizkaitarrendako eta Gipuzkoarrendako hiruna leku gordetzen ziren. Hiru denboralditan Euskal B Liga bat ere eratu izan zen.
Azken bi ediziotan ez zen talde itxirik eratu eta guztiek hartu zuten parte Liga bakarrean. Hala ere denboraldi hasieran jokaturiko sailkapen probetan erabakitzen zen elkarte bakoitzak A kategoriako edo B kategoriako estropadak jokatuko zituzten, kategoria bakoitzak puntuazio desberdina baitzeukan.
Palmaresa
aldatuUrtea | Edizioa | Irabazlea | Pt. | Bigarrena | Pt. | Hirugarrena | Pt. | Patroi irabazlea/k |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1993 | San Pedro | 7,84 | Donibaneko Arr | 6,55 | Orio | 6,28 | Juan Carlos Fontan | |
1994 | San Pedro | 48 | Donibaneko Arr. | 44 | Orio | 38 | Juan Carlos Fontan | |
1995 | I | Donibaneko Arr. | 45 | San Pedro | 44 | Orio | 40 | Juan Mari Lujanbio |
1996 | II | Orio | 70 | San Pedro | 68 | Koxtape | 57 | Juan Mari Larrañaga "Txiki" |
1997 | III | Orio | 47 | Donibaneko Arr. | 43 | Koxtape | 41 | Juan Mari Larrañaga "Txiki" |
1998 | IV | Orio | 59 | San Pedro | 56 | Donibaneko Arr. | 49 | Juan Mari Larrañaga "Txiki" |
1999 | V | Koxtape | 10,00 | Orio | 9,66 | Castro Urdiales | 9,25 | Joseba Arbona |
2000 | VI | Koxtape | 8,72 | Astillero | 8,66 | Castro Urdiales | 8,33 | Joseba Arbona |
2001 | VII | Castro Urdiales | 21,00 | Orio | 20,91 | Koxtape | 19,36 | A. Zurinaga eta J.L. Korta |
2002 | VIII | Castro Urdiales | 21,00 | Koxtape | 20,10 | Urdaibai | 19,73 | Juan Mari Lujanbio |
Garaipenak
aldatuTaldeak
aldatuElkartea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Orio | 3 | 1996, 1997, 1998 |
Koxtape | 2 | 1999, 2000 |
Castro Urdiales | 2 | 2001, 2002 |
Donibaneko Arraunlariak | 1 | 1995 |
Patroiak
aldatuPatroiak | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Juan Mari Larrañaga "Txiki" | 3 | 1996, 1997, 1998 |
Joseba Arbona | 2 | 1999, 2000 |
Juan Mari Lujanbio | 2 | 1995, 2002 |
Asier Zurinaga | 1 | 2001 |
Jose Luis Korta | 1 | 2001 |
Euskal B Liga
aldatu1994, 1999 eta 2000 urteetan Euskal B Liga jokatu zuten Liga Nagusian sartzea lortu ez zuten elkarteek. Hona hemen emaitzak:
Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena | Patroi irabazlea/k |
---|---|---|---|---|
1994 | Raspas del Embarcadero | Hernani | Itxaspe (Koxtape B) | Oskar Mujika |
1999 | Hondarribia B | Zarautz | Santiagotarrak | Joseba Amunarriz |
2000 | Santurtzi | Santiagotarrak | Ur-Kirolak | Iker Agirresarobe |