Toti Martinez de Lezea
Toti Martinez de Lezea (Gasteiz, Araba, 1949ko apirilaren 9a) gaztelaniaz zein euskaraz idazten duen arabar idazle eta itzultzailea da. Ingelesetiko, frantsesetiko eta alemanetiko itzulpengintzako ikasketak egin zituen. Telebistako gidoilaria eta aktorea ere bada, eta Kukubiltxo antzerki taldearen sortzaileetako bat. Larrabetzun (Bizkaia) bizi da.
Toti Martinez de Lezea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Esperanza Martínez de Lezea García |
Jaiotza | Gasteiz, 1949ko apirilaren 9a (75 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Bizilekua | Larrabetzu (860) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara frantsesa ingelesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea eta itzultzailea |
Kidetza | Vitor |
Izengoitia(k) | Toti Martínez de Lezea |
Eleberri historikoa landu du bereziki, eta arlo horretan arrakasta handia lortu du Euskal Herrian. Haur literatura ere egin izan du. ETBrentzat haur eta gazteentzako saioetarako gidoiak idatzi ditu, euskaraz, baita saioak zuzendu ere.
Bizitza eta lanak
aldatu1978an Kukubiltxo antzerki taldearen sortzaileetako bat izan zen, eta bost urtez egin zuen lan taldean. 1980ko hamarkadan haurrei zuzendutako bideoak eta telesailak idatzi eta errealizatu zituen. Aldi hartan bertan, Euskal Leiendak (1986) bildu eta idatzi zituen.
1992an, itzulpen lanetan murgildu zen.
1998an bere lehen eleberria idatzi zuen, arrakasta handikoa, La calle de la Judería, XV. mendeko Gasteizko familia judu baten bizitza kontatzen duena. Harrezkero, arrakasta handiko eleberri asko idatzi ditu, genero historikoaren barruan denak. Hona hemen horietako batzuk: Las torres de Sancho (1999), Nafarroako errege Antso Handiaren garaian kokatua; La Herbolera (2000), Durangoko sorgin-ehizari buruzkoa; Señor de la guerra (2001), Euskal Herriko Erdi Aroko Leinu gerrei buruzkoa; La abadesa (2002), Fernando Katolikoaren sasi alaba baten bizitza kontatzen duena; Los hijos de Ogaiz (2002), Lizarrako XIV. mendean kokatua, izurri beltzaren garaian; La voz de Lug (2003), K. a. I. mendean kokatua, asturiar eta kantabriarren arteko gerren garaian; eta La comunera (2003), XVI mendearen hasieran kokatua, Gaztelako Komunitateen aldekoen eta Espainiako koroaren arteko gerraren garaian; A la sombra del templo (2005); La cadena rota (2005); La brecha (2006), 1813ko Donostian kokatua; Placeres reales (2008); eta La flor de la argoma (Otalorea, 2008).
Gazte literatura ere landu du, genero historiko horren barruan: El mensajero del rey (2002), Antso Azkarra Nafarroako erregeak Marokora egindako bidaia kontatzen duena; La hija de la luna (2003), Zugarramurdiko sorginen epaiketari buruzkoa; Antso Nagusia: Baskoien errege handia (2003); Nur eta irlandar gnomoa (2008).
2024an ‘L’Arratien’ (Erein argitaletxea) nobela kaleratu zuen, mundakarren egunerokotasuna azaltzen duen lana. Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu zen batera. Miren Arratibel Garmendiak egin du euskarazko itzulpena.[1]
Idazlanen zerrenda
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-11-22). «Orainaldian idatzitako lehen nobela kaleratu du Toti Martinez de Lezeak: ‘L’Arratien’» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-11-24).
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia
aldatu- Zubeldia, Iñaki: Toti Martinez de Lezea. Haurrak, gazteak eta helduak bereganatu dituen idazlea. - Egan, 2016-3/4, 221-236.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Toti Martinez de Lezea idazlearen webgunea
- Sustrai COLINA: «Toti Martinez de Lezea: “Neuk egin nezakeena neuk egiten dut”», Argia, 2160. zenbakia, 2008-11-23.