Torre Luzea
Torre Luzea Gipuzkoako Urola Kosta eskualdeko Zarautz udalerrian dagoen dorretxe bat da. Gipuzkoako kultura ondasunen zerrendan sailkatua dago.
Torre Luzea | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Alde Zaharra (Zarautz) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Zarautz |
Koordenatuak | 43°17′09″N 2°10′30″W / 43.2859°N 2.17499°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001225 |
2 | |
Historia
aldatuXV. mendearen erdialdean, Henrike IV.a Gaztelakoak dorretxea babesteko elementuak ezabatzeko agindua eman zuen. Ziur asko, jauregi itxura izateari esker ez zuten bota Luzea dorrearen goiko aldea[1]. Goiko sarrerako ate gainean, Zarauz familiarena izan zitekeen armarria ikus daiteke. Gaur egun ez da ia ezer irakurtzen, baina 1923an Irizarrek zaharberritze-lanak egin zituen, eta gaztelu bat, lehoi bat, hiruki forman jarritako hiru panela (oraindik ikusgai daudenak) eta zuhaitz bat basurde batekin deskribatu zituen armarrian[1].
Gaur egun Banco Santanderren sukurtsal bat dago eta erakusketa gela bat.
Eraikina
aldatuBeheko solairuan, ukuiluak eta upategiak zeuden lekuan, dobelaz eginiko arku zorrozdun sarrera dago oraindik ere fatxada nagusian, eta ogiba-atexka bat atzeko fatxadan. Halere, jatorriz, itxitako planta omen zen; sarrera nagusia lehenengo solairukoa izanik, hormari itsatsitako eskailera batetik igotzen zen. Iparraldeko fatxadako lehen solairuan, jasotako atexka bat dago, eta bertara egurrezko eskailera batetik heltzen da. Solairu nagusian, sukaldea zegoen, eta sutondoaren hondarrak ikus daitezke bazter batean. Halaber, hormaren lodieran txertatuta, Erdi Aroko komun bitxi bat dago. Bigarren solairuan, ugazaben logela pribatuak egongo ziren, eta, azkeneko pisuan, zerbitzarienak. Solairu batetik bestera, barruko eskailera baten bidez igaroko ziren[1]. Luzea dorrea babeserako euskal arkitekturaren adibide garbia da, eta gotiko zibileko onenetariko bat. Lodiera handiko hormetan, zenbait gezileiho egin zituzten, eraikin barrura argia sartzeko. Goiko aldean, bi ezproi (alboko kontrahormak) ikus daitezke, kadalsoak (egurrezko bastioi edo gotorlekua) edo egurrezko egiturak eusteko izango zirenak. Mentsuloiek (hegalen pisua eusteko piezak) lau fatxadak errematatzen dituzte. Bigarren solairuan, bai fatxada nagusian, bai atzekoan, bi ogiba-atexka daude, gotorlekura dorre barrutik sartzeko. Zarautzek ez zuen harresirik izan, baina zenbait dorretxek babestuta egon zen. Esaterako, Luzea dorreak eta Laburra dorreak hiriaren ekialdeko sarrera defendatu zuten inguruan eraikinik ez zegoen une batean. Bi dorretxe horien artean zegoen Orioko eta Donostiako bideekin bat egiten zuen irteera. Halere, babeserako eginiko eraikina izan arren, haren funtzio estetikoa ez zen baztertu, eta leiho handi bikiak ireki ziren, arku trilobulatuez eta mainelez apaindurik.