Torne ibarra edo Torne ibaiaren ibarra (finlandieraz: Tornionlaakso, suedieraz: Tornedalen, meänkieliz: Meänmaa), Tornionjoki ibaiak zeharkatzen eta Finlandia eta Suedia artean dagoen ibarra da. Geografikoki Suediako Haparanda, Kiruna, Pajala eta Övertorneå udalerriek eta Finlandiako Enontekiö, Kolari, Muonio, Pello, Tornio eta Ylitornio udalerriek osatzen dute ibarra, baina kulturalki Gällivare udalerri suediarra sartzen da, bertan Torne ibarreko hizkuntza den meänkieli ere hitz egiten baita.

Torne ibarra
Motaharan
Geografia
Map
Koordenatuak67°03′29″N 23°40′34″E / 67.058°N 23.676°E / 67.058; 23.676
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaNorrbottengo konderria
Suediako udalerriaHaparanda udalerria

1809. urte arte, ibar osoa Mendebaldeko Bothnia probintzia barnean egon zen, baina urte hartan Errusia inperialak Finlandia bereganatu zuenean, bi herrialdeen arteko muga ibarraren erdian kokatua izen zen, Tornionjoki ibaian hain zuzen. Honela, alde bakoitzak, bere herrialdeko ohituren eragina jasan izan dute gaur egun arte. Hala ere, bi aldeek oraindik antzekotasun handiak dituzte euren bizimoduetan; hala nola meänkieli hizkuntza, eta "Rieska" patata-irinez eginiko ibarreko ogi zuri famatua. Banaketa eman zenean 1809. urtean, ibaiak banatzen zituen herrixka bera asko zatituta aurkitu ziren, eta gaur egun oraindik, bi aldeetan izen bereko herrixkak daude ibai batek zeharkatuta eta gobernu-mota ezberdinen agindupean.

Meänkieli hizkuntza

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Meänkieli»

Hizkuntza dela eta ezberdintzen da gehien bat bailara. Meänkielia, urteetan zehar, Suediako gobernu zein instituzioen aldetik gutxietsia izan da, bere hiztun kopuruak XX. mendearen bigarren erditik behera eginez. 2000ko apirilaren 1ean, hizkuntza onartu zuen Suediako gobernuak, hizkuntza gutxitu gisa; hots, hizkuntza beregain gisa eta ez finlandieraren aldaera gisa. Azken honek, bere aldetik, onarpen bera jaso zuen.

Tornetarrak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Tornetar»

Torne ibarreko biztanleei tornetar esaten zaie. Hauek, finlandiarren ondorengo zuzenak dira, denboraren poderioz ibarran egokitu zirenak. Häme eta Karelia probintzietatik iritsitako biztanleak dira, XIV. mende hasierakoak, novgorodarren eta suediarren arteko ika-mikak zirela medio. Hauek iristean, samitarrak, iparralderantz jo zuten eta Torne ibarra osoko samitar bakarrak iparraldean aurki daitezke, Enontekiö bezalako udalerritan.

 
Tornetarren bandera.

1809. urtean ibarra bitan zatitua izan zen. Nahiz eta Finlandiako Dukerri Handiak eta Errusiak ibarra osoa eskatu zuten, Suediak ez zuen atzera eman eta bi herrialdeen arteko muga Tornionjoki ibaiak ezarri zuten akordio baten bitartez. Gaur egun arte legez jarraitzen duen muga. Honela, modernizazioarekin bat, Suediar aldeak, "suedifikazio" bat jasan zuen 1850 eta 1950 urte bitartean.

Hala ere, XX. mendeko azkenengo hamarkadetan, tornetarrak, gogor borrokatu dute euren hizkuntzaren alde. Azkenean, 1999. urtean, hizkuntz gutxitu bezala onartua izan zen Suedian, eta gaur egun ikasleek meänkieli hizkuntzan ikasi dezakete. Honek, Finlandiako gobernuaren haserreak ekarri ditu. Izan ere, finlandiera ordez, aldaera batean ikasten dute ikasleek, Gipuzkoako ikasleek Euskara batuan ikasi beharrean, gipuzkeraz ikasiko balute bezala.

Bertako biztanle esanguratsuena Bengt Pohjanen idazlea da, meänkieli hizkuntzan idazten duena.

Kanpo estekak

aldatu