Tindu edo tindagaia objektu bati (normalki arropa, oihal edo ileari) kolorea emateko erabiltzen den substantzia da. Askotan etxean egiten da, arropa zaharrari itxura berria emateko. Tindu natural asko esistitzen diren arren, gaur egun gehienek produktu kimikoak dituzte. Ilerako tinduak oxidatzaileak eta ez-oxidatzaileak izan daitezke.

Litografiatan hitza erabiltzen da tonu solido edo lau bat ematen denean, hau da, degradaturik gabekoa.

Egurgintzan tindua erabiltzen da egurraren kolorea aldatzeko erabiltzen denean. Egurraren tindaketak kolore aldaketa baimentzen du, jatorrian duen betak mantenduz. Normalki disolbgarri sintetikoak edo urtsuak erabiltzen dira.

Tinduetako batzuek propietate medizinalak dituzte, adibidez iodoa, gentziana-morea, mertiolata, merkurokromoa eta metileno urdina.

Tindura ere landare baten printzipio aktiboak ateratzeko sistema da, landarean alkohol etilikoak edo etanolean sartuz.

Kanpo estekak

aldatu