Thomas Tallis
Thomas Tallis (?, c. 1505 - Greenwich, Londres, Ingalaterra, 1585eko abenduaren 3a) ingeles musikagilea eta organista izan zen.
Thomas Tallis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kent, c. 1505 |
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma |
Heriotza | Greenwich (en) , 1585eko abenduaren 3a (79/80 urte) |
Hobiratze lekua | St Alfege Church, Greenwich (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa latina |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Genero artistikoa | musika korala |
Musika instrumentua | organoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
| |
Biografia
aldatu1540. urtetik aurrera errege-kaperako organista eta musikagile nagusi izan zen, Henrike VIII.a, Eduardo VI.a, Maria Tudor eta Elisabet I.aren erreinaldietan.
1575. urtean Elisabet I.ak musika argitaratzeko monopolioa eman zien Tallisi eta Byrdi, eta Cantiones sacrae 34 moteteko bilduma argitaratu zuten. Eliz musika idatzi zuen, kontrapuntuaren aldetik oso aberatsa.
Lan nagusia Spem in alium motetea da, 40 ahotsetarako idatzita.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Tallis |