The Terminator
The Terminator (euskaraz Terminator) 1984ko James Cameron estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma da, Harlan Ellison idazlearen Soldier eleberrian oinarritua. Lau jarraipen izan zituen: Terminator 2: Judgment Day (1991), Terminator 3: Rise of the Machines (2003), Terminator Salvation (2009) eta Terminator Genisys (Terminator Genesia, 2015), bai eta telesail bat ere: Terminator: The Sarah Connor Chronicles (2008–2009). Filma estreinatu eta berehala, AEBetan nahiz nazioartean, arraskasta itzela izan zuen.
Argumentua
aldatu2029. urtean, Los Angeles, makinak munduan jaun eta jabe dira. Haien aurka, 1980ko hamarkadan jaiotako John Connor buruzagi dutela, gizaki matxinoek borrokan dihardute. Matxinada hori behin-betiko amaitzeko, makinek Terminator (Arnold Schwarzenegger) modeloko robot edo cyborg hiltzaile bat iraganera bidali dute, haren ama Sarah Connor (Linda Hamilton) hil dezan, John Connor jaio ez dadin. Sarah babesteko, Connorrek etorkizunetik Kyle Reese (Michael Biehn) soldadua bidali du.
Aktoreak
aldatu- Arnold Schwarzenegger: Terminator, cyborg hiltzailea.
- Michael Biehn: Kyle Reese, Sarah Connor babesteko, iraganera bidali den gizakia.
- Linda Hamilton: Sarah Connor, Terminatorren helburua.
- Earl Boen: Silberman doktorea, polizia psikologoa.
- Paul Winfield: Ed Traxler, Sarah galdekatzen duen polizia.
- Lance Henriksen: Hal Vukovich, detektibea.
Kanpo estekak
aldatu- Ther Terminator filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- The Terminator filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)