The Legend of Zelda (japonieraz: ゼルダの伝説 Zeruda no Densetsu?) - euskaraz: «Zeldaren kondaira»- Shigeru Miyamoto eta Takashi Tezuka diseinatzaileek sortutako eta Nintendok garatutako akzio-abenturazko bideo-joko bat da, enpresa hau nazioarteko banaketaz ere arduratzen delarik. Bere tituluetan zehar Link gerlariaren abentura heroikoak kontatzen dira, arriskuei aurre egin behar diena eta asmakizunak asmatu behar dituena, Zelda printzesa askatzeko, Ganondorf garaitzeko eta bere bizilekua den Hyrule erresuma salbatzeko funtsezko helburuekin.

 The Legend of Zelda
Jatorria
Sortzailea(k)Shigeru Miyamoto eta Takashi Tezuka (en) Itzuli
Argitaratze-data1986
Izenburuaゼルダの伝説 eta The Legend of Zelda
Jatorrizko herrialdeaJaponia
ArgitaletxeaNintendo
Honen izena daramaPrincess Zelda (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoafantasy video game (en) Itzuli, action role-playing game (en) Itzuli, akzio eta abentura bideo-jokoa eta Japanese role-playing video game (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
EuskarriaGame Boy Advance, Nintendo 3DS, Nintendo Entertainment System, Super Nintendo Entertainment System, Nintendo 64, Nintendo GameCube, Wii, Wii U, Virtual Console, Nintendo Switch, Game Boy, Game Boy Color eta Nintendo DS
Ekoizpena
DiseinatzaileaShigeru Miyamoto
GaratzaileaNintendo
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaworld of The Legend of Zelda (en) Itzuli
Fikzio-unibertsoauniverse of The Legend of Zelda (en) Itzuli

zelda.com
Facebook: LegendofZeldaUK Twitter: ZeldaOfficialJP Edit the value on Wikidata

The Legend of Zelda izeneko lehen bideo-jokoa salgai jarri ondoren, sail honek ospe handia lortu du, bideo-jokoen industrian aldeko kritika ugari ere jasoz, nazioarte mailan arrakasta komertzial handia bihurtuz (2010era arte, sail honetako saldutako aleak 59 milioitan kalkulatzen dira). Saileko jokorik berriena The Legend of Zelda: Spirit Tracks da, 2009ko abenduak 7an salgai jarri zena Ameriketako Estatu Batuetan eta urte horretako abenduak 11n Europan. Urte horren erdialde inguruan, Miyamotok The Legend of Zeldaren joko berri bat (Wii kontsolarentzat) prestatzen ari zela adierazi zuen, eta iraultzailea izango dela, wiimotionplus erabiltzeko aukerarekin, prozesuan horri dagokion diseinu artistikoaren marrazki bat erakutsiz. 2010 erdialdean, E3 izeneko urteroko gertakarian zehar, saileko hurrengo jokoaren izena adierazi zen: The Legend of Zelda: Skyward Sword, 2011n estreinatuko dela baieztatuz. Gainera, gertakari horretan bertan, laster The Legend of Zelda: Ocarina of Time 3D salgai jarriko zela iragarri zen, Ocarina of Time izeneko jokoaren bertsio berri bat, hiru dimentsiotako grafikoekin, Nintendo 3DS kontsola eramangarriarentzat. Nintendoren arabera, joko hau 2011ko ekainean estreinatuko da.

Joko gehienen istorioen jarraipen kronologikoa biziki eztabaidatua izan da denboran zehar. The Legend of Zeldaren jarraitzaileetakoren batzuk jokoen kronologia zalantzan jarri dute, tituluren batzuen arteko loturarik topatzerik ez baitute lortu. 2003an, Miyamotok saga honen kronologia osoa xeheturik duen "dokumentu giltzarri" bat dagoela adierazi zuen. Dokumentu hori existitzen bada, Eiji Aonumaren ordenagailu pertsonalean egongo litzateke, frankiziaren arduradunetako bat dena, eta erabat konfidentzialtzat hartua izango litzatekeena.

Kanpo estekak

aldatu