The Kelly Family (euskaraz Kelly Familia; ezizenez The Kellys, "Kellytarrak") irlandar-estatubatuar-europar folk-pop-rock musika talde bat izan zen, Kelly familiako anai-arrebek osatzen zutelarik. Europan nahiko arrakasta izan zuten, bereziki Alemania, Benelux, Eskandinavia, Ekialdeko Europa, Espainia eta Portugalen.

The Kelly Family
The Kelly Family musika taldeko kideak 1989an Alemaniako Wuppertal udalerrian.
Datuak
EzizenakThe Kellys
("Kellytarrak")
Jatorria AEB
Musika motaFolk, pop
Urteak1970ko hamarkada - 2008
Produkzioa
Diskoetxea(k)Kel-Life, EMI, BMG, Ariola, Polydor eta Universal
Taldekideak
Dan Kelly
Barbara-Ann Kelly
Caroline Kelly
Paul Kelly
Kathy Kelly
John Kelly
Patricia Kelly
Jimmy Kelly
Joey Kelly
Barby Kelly
Paddy Kelly
Maite Kelly
Angelo Kelly
Informazio gehigarria
kellyfamily.nl
Facebook: KellyFamilyOfficial Souncloud: the-kelly-family-official Spotify: 5KU4DdFlZy6aiI5u6nhywP iTunes: 13432278 Last fm: The Kelly Family Musicbrainz: 9ada6fba-df61-4849-9f39-eec9be772b22 Songkick: 335029 Discogs: 319276 Allmusic: mn0000768912 Deezer: 2308 Edit the value on Wikidata

Urte askotan zehar musika taldeak hippie edo bidazti familiaren irudia izan zuen, Europan zehar bi solairuko autobusean nahiz txalupa-etxebizitza batean bidaiatu eta biziz. Taldea hainbat herrialdeetan jaiotako bederatzi anai-arrebez osatua dago: Kathy (Kathleen Ann, 1963), Johnny (John Michael, 1967), Patricia (Maria Patricia, 1969), Jimmy (James Victor, 1971), Joey (Joseph Maria, 1972), Barby (Barbara Ann, 1975), Paddy (Michael Patrick, 1977), Maite (Maite Star, 1979) eta Angelo (Angelo Gabriele, 1981).

Euskal Herrian maiz egon eta Iruñean denboraldi batez bizitzen ere egon ziren (Barbara-Ann "Barby" Kelly kidea 1976an Beraskoain udalerrian jaio zen, Angelo Gabriele Kelly kidea 1981an Iruñean jaio zen eta Barbara Ann familiako ama 1982an Beraskoainen hil zen), horren ondorioz musika taldeak hainbat euskarazko abesti abestu izan zituen, tartean Agur jaunak abestia.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu