The Field (filma)
The Field (euskaraz Larrea), 1990eko Jim Sheridam irlandar zinema zuzendariaren drama film bat da. Richard Harris, John Hurt, Sean Bean, Brenda Fricker, Frances Tomelty eta Tom Berenger aktoreek antzeztu zuten.
The Field (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1990 |
Izenburua | The Field |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Irlandako Errepublika |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 111 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Field |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jim Sheridan |
Gidoigilea(k) | Jim Sheridan |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Noel Pearson (en) |
Konpainia ekoizlea | ITV Granada (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Elmer Bernstein |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Irlandako Errepublika |
Historia | |
Nominazioak | |
John B. Keane idazle eta antzerkigilearen 1965eko izenburu berdineko antzezlanaren zinemarako egokitzapena da.
Sinopsia
aldatu1930eko hamarkada, Irlandako mendebaldeko baserri giroko herrixka txiki batean, "Bull" McCabe (Richar Harris)) baserritar zakarrak Maggie Butler (Frances Tomelty) alargunak alokatuta dion lursail harritsua urte luzez landu izan du, ondorioz larre berde eta emankor bat bihurtu da Horregatik, "Bull" McCabek larrea bere jabegotzat jo eta lursailarekin guztiz obsesionaturik bizi denez, behin betiko erostea amesten du, Tadhg (Sean Bean) semeari ondorengontzan emateko asmoz. Halere, herrixkara etorri berri den Peter (Tom Berenger) estatubatuar-irlandarrak enkantean diru eskeintza handiena burutu eta lursailaren jabe egingo da. Honela, Peter eta McCabetarren arteko gatazka jazoko da.
Aktoreak
aldatu- Richard Harris: 'Bull' McCabe
- Sean Bean: Tadgh McCabe
- Tom Berenger: Peter, The Yank, irlandar-estatubaturra
- Brenda Fricker: Maggie McCabe
- John Hurt: 'Bird' O'Donnell
- Ruth McCabe: Tinker neska gazte ilegorria
- Jer O'Leary: Tinker neska gaztearen aita
- Jenny Conroy: Katie, tinker neska gaztea
- Joan Sheehy: 2. tinker emakumea
- Sean McGinley: Aita Chris Doran
- Malachy McCourt: Sarjentua
- Frank McDonald: Langilea
- Brendan Gleeson: Langilea
Antzezlana
aldatuJaiotzez Kerry konderriko Listowel herrikoa den John B. Keane idazlea 1959an Kerryko konderrian dagoen Reamore udalerrian jasotako Moss Moore izeneko pertsona baten erailketan oinarritu zen kontakizun edo antzezlan hau sortzeko. Moorekin aspalditik liskarra izan zuen Dan Foley bere bizilaguna hilketaren susmagarria bilakatu zen, baina Foleyren familiak salaketa guztiei uko egin zien.[1].
Antzezlanak nahiz film honek "Bull" McCabe baserritar zakarra eta izenburuak aipatzen duen bere alokairupean dagoen lur edo larreari dion maitasunaz mintzo da.
Antzezlana 1965an Dublingo Olympia Theatre antzokian estreinatu zen, Ray McAnally eta Eamon Keane aktoreek "The Bull" McCabe eta "The Bird" O'Donnell pertsonaiak antzezten zituztelarik. 1967an antzezlan hau liburuxka moduan Mercier Press argitaletxeak argitaratu zuen. 1987an zenbait aldaketa zituen bertsio berri bat ekoiztu zen.
Filma
aldatuJim Sheridan zuzendariaren 1990eko filmak Richard Harris irlandar aktore ezaguna du "Bull" McCaben paperean, Bullen semea Tadgh bezala Sean Bean, Bullen emaztea Maggie bezala Brenda Fricker, eta John Hurt aktoreak "Bird" O'Donnell antzezten du. Filmaren egokipenak jatorrizko antzezlanaren pertsonaia batzuk aldatu zituen: herriko apezak Aita Chris Doran izena du eta Sean McGinley aktoreak antzezten du, Ingalaterratik itzulitako William Dee irlandar etorkina filman bere familiaren herrira itzultzen den Peter irlandar-estatu batuar aberatsaren pertsonaiarengatik aldatu zuten, pertsonaia hau Tom Berenger aktoreak antzezten duelarik. Filman enkantearen arduraduna den Flanaganen papera jatorrizko antzezlanean ez bezala oso laburra da, gainera filman Bull McCabek mespretxuz ikusten dituen Irlandar Ijituen familia bat ere ageri da, McCaben ustez hauek euren lurraren lotura guztiak galdu baidituzte. Antzezlanaren amaiera ere filman aldatu egin zen. The Field filmak bere estreinaldian orokorrean kritika onak jaso zituen[2] eta Richard Harrisek bere antzezlan gogoaingarri eta gartsuaren ondorioz Oscar Sarientzako aktoren onenaren izendapena lortu zuen. 1996an, An Post edo Irlandar Posta Zerbitzuak Irlandako Zinemagintzaren 100. urteurrenaren omenezko seiluak kaleratu zituen; 32 penikeko seiluak The Field filmeko Harris, Bean, eta Hurt aktoreak atzekaldean Killaryko badia zutelarik irudikatu zituen[3].
Filma honetan Irlandan beti oso ohikoak izan diren gaiak aipatzen dira: emigrazioa, irlandar nazionalismoa, lurrarekiko maitasuna eta lotura, kanpotar edo arrotzenganako mesfidantza, sentimendu antibritaniarra, irlandar ijitoen egoera txarra, irlanderaren gainbehera geldiezina...
Filma Galwayko konderrian dagoen Connemara eskualdeko filmatu zen. Bertan extra moduan Leenane udalerriko herritarrek parte hartu zutelarik.
Filmaren pasarte esanguratsuenetako batean "Bull" McCabe (Richard Harris) eta Flanaganek herriko tabernan eztabaida hau dute:
« | Flanagan: Ingelesak aspaldi joanak dituk, Bull. "Bull" McCabe: Joanak dituk! Nik bota nizkialako: nik eta nire kastakoek. Joanak dituk, baina inoiz ez ahaztuak, Flanagan. Inongo kanpotarrak ez dik nire lursailarengatik dirurik eskainiko. |
» |
Irlandar hizkuntzak XIX. bigarren erdialdean eta XX. mendearen hasieraldean gainbehera itzela eta konpondu ezina jasan zuen, guraso irlandar hiztunek beren seme-alabeei ingeleraz bakarrik hitzegiten hasi ziren, seme-alaba ingeles hiztunei beren gurasoen irlander hizkuntza arrotza bihurtu zitzaielarik, pasarte honek garbi erakusten digu: Bull McCabe (Richard Harris) eta Tadgh (Sean Bean) bere semeak bere herritik gertu dagoen uharte bateko irlandera hiztun batzuekin hondartzan salerosketan jardun ondoren baserrirako bidean doaz, uhartetarrak aldiz beren itsasontzietan itsasoratu eta uhartera zuzendu aurretik ahots ozenez zeozer esaten ari dira. Tadghek uhartetarrei begira eta erabat txunditurik honela galdetzen dio bere aitari:
« | Tadgh: Aita, zer diote uhartetar horiek?. "Bull" McCabe: Ixilik! Hire anaiaren arimarengatik errezatzen ari dituk. Arraioa! Ez al dizuete eskolan irlanderaz batere irakasten? |
» |
Filmaren bideoak ikusgai
aldatuKanpo estekak
aldatu
Erreferentziak
aldatu- ↑ Fuil agus Dúch, Broadcast on TG4, 22 Mar 2007 at 10 p.m. GMT.
- ↑ Rottentomatoes.com.
- ↑ Detail of the 32p stamp. From europeanstamps.net. Retrieved July 15, 2006.