The Bridge on the River Kwai
The Bridge on the River Kwai 1957ko David Leanek zuzendutako gerra filma da, Pierre Boulleren Le Pont de la Rivière Kwaï eleberrian oinarrituta.
Fikziozko argumentua benetan 1943an izandako eraiketan oinarrituta dago, japoniarrek presoak erabili zituzten Mae Klong - 1960ko hamarkadatik aurrera Khwae Yai - ibaia zeharkatu zuen zubia eraikitzeko, Tha Makham herrian, Thailandiako Kanchanaburitik bost kilometrotara. Filmean presoen egoera zaila bazen ere, latzagoa zen benetan.
Argumentua
aldatuOharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Bigarren Mundu Gerran, japoniarrek britainiar presoak erabili zituzten oihannean zubi bat eraikitzeko, Thailandiako Kwai ibaia zeharkatu zuena. Nicholson koronela (Alec Guinness), eraiketa presoen morala igoko duelakoan, eraikitzeari ekin zion, soldaduen harrokeriaz. Shears komandantea (William Holden), estatubatuarrak, ostera, ihes egitea baino ez du nahi.
Ihes egitea lortu ondoren eta, bere nahien aurka, aste batzuk geroago itzuliko zuen komando britainiar bat gidatuz, lehenengo trena pasa bitartean zubia suntsitzeko.
Pertsonaiak
aldatu- William Holden: Shears komandantea
- Alec Guinness: Nicholson teniente koronela
- Jack Hawkins: Warden maiorra
- Sessue Hayakawa: Saito koronela
- James Donald: Clipton maiorra
- Geoffrey Horne: Joyce tenientea
- André Morell: Green koronela
- Peter Williams: Reeves kapitaina
- John Boxer: Hughes maiorra
- Percy Herbert: Grogan soldadua
- Harold Goodwin: Baker soldadua
Kanpo estekak
aldatu{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page