Terentzio
Publius Terentius Afer (c. K.a. 185 – K.a. 159), labur eta euskaraz Terentzio, Erromako Errepublika garaiko komedia idazle bai izan zen. Kartagon jaioa bide zen eta Terentius Lucanus erromatar senatariaren esklabo izan zen. Senatariak hezi eta bere bizkortasuna ikusirik, askapena eman zion. K.a. 160. urtean Greziara joan zen Erroman artean ezagunak ez ziren komediak jaso asmoz, lan hauek komedia berriko egileen antzerki lanetan zeuden oinarrituak, Menandro idazlearenetan batez ere. Askatasun handiz egokitu zituen obrak baina Plauto komediagile erromatarrak ez bezala, ez zen obrak erromatar giroan egokitzen saiatu eta Greziako kultura hartu zuen aintzat idazterakoan. Terentzioren lanak ikusle ikasiarentzat ziren eta agian horregatik ez zuten, bere garaian, arrakastarik lortu. Oinarritzat hartu zituen jatorrizko obretan bezala maitasunari buruzko arazo korapilotsuak erabili zituen gehienetan. Haatik, Erromara itzuli aurretik hil zen K.a. 159. urtean Greziako Estinfalo hirian.
Terentzio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kartago, K.a. 185 |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | Stymphalos (en) , K.a. 159 (25/26 urte) |
Heriotza modua | : itotzea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | komediagilea, poeta, idazlea eta antzerkigilea |
Lantokia(k) | Antzinako Erroma |
Lan nabarmenak | |
Genero artistikoa | komedia |
Idazlanak
aldatuIdatzi zituen sei lanak osorik heldu dira gaurdaino. Orden kronologikoan hauek dira:
- Andria, K.a. 166. urtean antzeztua.
- Eunuchus
- Hecyra
- Heauton Timoroumenos
- Phormio (satira)
- Adelphoe, K.a. 160. urtekoa
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.