Tenako ibarra (gaztelaniaz: Valle de Tena; aragoieraz: Bal de Tena) Huescako probintziaren iparraldean dago kokatuta, Gállego Garaia eskualdean.

Tenako ibarra
Motaharan
Geografia
Map
Koordenatuak42°40′N 0°19′W / 42.67°N 0.32°W / 42.67; -0.32
MendikateaPirinioak
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Huescako probintzia
Comarca of AragonGállego Garaia
Ur-gorputzaGállego ibaia

Sallent de Gallego udalerri nagusia da.

Udalerriak

aldatu

Sallent de Gallego

aldatu

Sallent herrigunez gain, Formigal, Lanuza, Escarrilla, Sandiniés eta Tramacastilla de Tena herriek ere osatzen dute udalerria.

Beste udalerriak

aldatu

Piedrafita, El Pueyo de Jaca, Panticosa, Hoz de Jaca eta Búbal.

Kultura

aldatu

Aragoiera da zonalde honetako jatorrizko hizkuntza zen, tensinera edo tensino eta panticuto dialektoekin, fablaren erdialdeko dialektoaren barruan kokatutakoak. Berezitasunen artean, "ll" hizkiaren ordez "ch" erabiltzea dago, bertako toponimian topatzen diren Espelunciecha, Castiecho, Cochata edo Vachato kasuetan bezala (Espelunciella, Castiello, Collata eta Vallatoren partez).

Bestela, uztailero Pirineos Sur izeneko musika jaialdia antolatzen dute 1992tik ondoko Lanuzako urtegian, Sallent de Gallego herriaren ondoan.

Inguru naturala

aldatu

Orografia dela-eta, Erdialdeko Pirinioen inguruan egonda, eskualdea Balaitus (3.151 m), Frondella (3.071 m), Arriel haitza (2.824 m), Pico de Pallás edo Palas (2.974 m), Gran Facha (3.005 m), Garmo Negro (3.051 m), Erdiko Infierno (3.082 m) edo Pondiellos Orratza (3.011 m) mendietarako sarbidea da. Aipatzekoa da Sallenten atzean gelditzen den Foratata haitza (2.295 m) halaber, haginaren forma duena.

Halaber, Gállego ibaiak zonaldea zeharkatzen du, Aguas Limpia, Caldarés eta Escarra ibaiadarrekin. Hidrografiari dagokionez, aipatzekoak dira Lanuza, Respomuso, Búbal, Escarra, La Sarra, Bachimaña eta Brazatoko urtegiak. Laku natural edo ibon ezagunak dira "Ibones Azules" eta Pondiellosekoak.

Irudi galeria

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu