Teófilo Stevenson Lawrence (Puerto Padre, Las Tunas, 1952ko martxoaren 29a - Habana, 2012ko ekainaren 11[1]) kubatar boxeolari amateurra izan zen. Olinpiar Jokoetan urrezko hiru domina lortu zituen boxeolari bakarra eta, adituen iritzian, historiako boxeolari amateur onena izan zen.

Teófilo Stevenson

Bizitza
JaiotzaPuerto Padre (en) Itzuli1952ko martxoaren 29a
Herrialdea Kuba
HeriotzaHabana2012ko ekainaren 11 (60 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria eta ingeniaria
Altuera196 zentimetro
Jasotako sariak

Olympic.org: teofilo-stevenson Find a Grave: 153829153 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Alcides Segarraren esanetara sortu zen Kubatar Eskolako boxeolari onena izan zen, Roberto Balado eta Félix Savónekin batera. Munich 72, Montréal 76 eta Mosku 80 Olinpiar Jokoetako urrezko hiru dominez gainera (Kubak boikota egin zuen 1984ko Olinpiar Jokoetan, eta ez zuen parte hartu), hiru aldiz irabazi zuen afizionatuen munduko txapelketa, hamar aldiz Kubako txapelketa, urrezko domina bat irabazi zuen Panamerikar Jokoetan, zortzi aldiz atera zen txapeldun Erdialdeko Amerikako Txapelketetan, eta 72 borroka irabazi zituen nazioarteko lehiaketetan.

Guztira, 321 aldiz borrokatu zen, eta borroka horietatik 309 irabazi zituen. 1988an erretiratu zen, eta Kubako boxeolari-hautatzaile gisa lan egin zuen handik aurrera.

Erreferentziak

aldatu
  1. Stevenson kubatarra hil da, 60 urterekin. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2015-09-11).[Betiko hautsitako esteka]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teófilo Stevenson