Swahili (etnia)
Swahiliak Afrikako ekialdeko etnia eta kultura da. Gehien batean Kenya eta Tanzaniako kostaldean eta uharteetan eta Mozambikeko iparraldean bizi dira. Diaspora handia duela ere esan behar da, bereziki Saudi Arabian. JoshuaProjecten arabera 1.328.000 pertsona inguru dira; swahili hizkuntzaren hiztunak, aldiz, askoz gehiago dira: 90 milioi pertsona.[1] Swahili herriarekin beste etniak ere lotuta daude, besteak beste, kikuyuak, makondeak eta shiraziak.[2] Gehienak musulmanak dira baina badira kristauak ere.
Swahiliak | |
---|---|
Swahili emakumea Zanzibarren. | |
Biztanleak guztira | |
c. 500.000 | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Tanzania Kenya: 110.614 Mozambike Oman | |
Hizkuntza | |
Swahili | |
Erlijioa | |
Islama | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Bantu |
Hitzaren etimologia
aldatuSwahili hitza arabieratik dator, sawāḥil سواحل, sāḥil ساحل hitzaren plurala. Euskaraz "kostaldea" esan nahi du. Izen horrekin marinel arabiarrek kostaldeko biztanleak izendatzen zituzten; kostaldetar horiekin tratuan aritzen ziren, alegia.
Historia
aldatuSwahili etniak garrantzi handia izan du Afrikako historian zehar, bereziki merkataritzan eta esklaboen merkataritzan. Afrika ekialdeko kostaldean merkataritza-hiri askoren erorkinak ikus daitezke oraindik-orain. Halaber, 1880ko hamarkadaren hasieran, Europako zenbait estatuen kolonizazio baino urte batzuk lehenago, estatu askoren funtzionamenduan sartu ziren. Ondoren, kolonizazioa martxan zegoenean administrazio-erakunde horietako batzuetan jarraitu zuten.[3]
Populazio nagusiak
aldatu- Kenya: 110.614 pertsona (2009. urtean)
- Tanzania: 657.000 pertsona
- Somalia: 7.000 pertsona
- Kongoko Errepublika Demokratikoa: 39.000 pertsona
- Saudi Arabia: 205.000 pertsona
Hizkuntzak
aldatuSwahiliek, swahili hizkuntzarekin batera, dauden estatuen hizkuntza nagusiak erabiltzen dituzte: Kenian eta Tanzanian ingelesa, Mozanbiken portugesa, somaliera Somalian.
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://www.joshuaproject.net/peoples.php?rop3=109644 Swahili people listing] - JoshuaProject.
- ↑ http://www.africa.upenn.edu/NEH/neh.html
- ↑ Elikia M'Bokolo (eta beste batzuk): Afrique noire : histoire et civilisations, II. liburuki, Hatier-AUF, 2008 (3. edizioa), ISBN 978-2-218-75050-2.
Ikus, gainera
aldatu- Swahili hizkuntza
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez):Swahiliak Afrikako historian.