Sueboak[1] (latinez: suebi edo suevi, antzinako alemanez: swēbaz) germaniar herri-multzo bat izan ziren. Jatorriz iparraldeko Europakoak, egungo Alemaniara iritsi ziren Erromatar Inperioaren amaieran, eta baita Iberiar penintsulara ere.[2]

Sueboen migrazioak.

Historia

aldatu

Markomaniarrak, quaditarrak, hermunduritarrak, semnonesdarrak eta langobardiarrak ziren talde suebo nagusiak. K.a. I. mendean, leinu gehienak Elba ibaiaren inguruan bizi ziren.[3] Hori zela eta, erromatarrek Mare Suebicum deitzen zioten Itsaso Baltikoari. Tazitok suebo izena eman zien ekialdeko germaniar herri guztiei.

Migrazioen Garaian, hegoaldera eta mendebaldera jo zuten eta gaurko Alemaniaren hego-mendebaldean kokatu. Bertan dago Suabia izeneko eskualde historiko-kulturala da, Baden-Württemberg estatuaren ekialdea eta Bavariaren mendebaldea hartzen dituena, Ulm hiriaren inguruan.

Hunoengandik ihesi, suebo, bandalo eta alano batzuk, Rhin ibaia eta Pirinioak zeharkaturik, Iberiar penintsulan sartu ziren. 409. urtean, sueboak Gallaecia probintzian kokatu ziren, Ermeriko buru zutelarik. Sueboen Erresuma sortu zuten, Bracara Augusta (gaurko Braga, Portugal) hiriburu zuena. 456an, Teodoriko II.a errege bisigodoak, burgundiar tropen laguntzarekin, azpiratu zituen Órbigo ibaiaren bazterrean, Astorgatik hurbil.[2] Harrezkero, bisigodoen mende bizi izan ziren, 585ean Leovigildok erresuma beretu zuen arte.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 6 or..
  2. a b Suevi. European Kingdoms: Germanic Tribes, historyfiles.co.uk (Noiz kontsultatua: 2024-12-4).
  3. a b Suebo. Lur hiztegi entziklopedikoa, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-4).

Kanpo estekak

aldatu