Streaminga Internet bidez egiten den bideo eta soinuaren transmisioa da[1], datu-bidalketa handiak egiten dira audio eta bideoak zuzenean transmititzen direnean eta datu-korrontea bidali dela edo streaming bidez transmititu dela esaten da hartzaileak datuak jasotzeko fitxategi osoak deskargatzeko beharrik ez daukanean. Hartzaileak fitxategia ordenagailuaz erreproduzi dezake, fitxategi osoa deskargatua izan gabe.

Streaminga edo datu-korrontea era jarraituan transmititzeko teknika bat da. Igorleak aldez aurretik grabatutako fitxategiak edo unean uneko ikuskizunak zuzenean eskain ditzake, bat-bateko komunikazioa lortuz. Teknika horren ezaugarririk nabariena informazioa jaso bitartean ikuskatu edo entzuteko aukera izatea da, fitxategiaren deskarga osoa egiteko beharrik gabe.

Funtzionamendua

aldatu
  • Igorlearen aldetik:

Kodetzaileak fitxategiak sortzen ditu, web zerbitzariak fitxategi horiek sarean jartzen ditu eta streaming zerbitzariak fitxategiak bidaltzen ditu.

  • Hartzailearen aldetik:

Internet-nabigatzaile bat eta erreproduzitzeko aplikazio laguntzaile bat besterik ez da behar: lehena, eskaerak egiteko streaming zerbitzariari; bigarrena, fitxategia erreproduzitzeko.

Fitxategi bat erreproduzitzeko, nabigatzaileak fitxategiaren eskaera egiten dio web zerbitzariari eta horrek metafitxategia itzultzen dio. Horrek erreproduzitzaileari metafitxategia pasatzen dio. Erreproduzitzaileak streaming zerbitzariarekin komunikazioan hasten da RTSP (kontrolerako kanala) protokoloaren bitartez. Horrek datu basera jotzen du fitxategiaren bila eta RTP/RTCP (soinu eta bideo kanala) pasatzen dio erreproduzitzaileari. Erreproduzitzaileak, buffer baten bitartez, datuak jasotzen dituen heinean erreproduzitzen ditu. Eta zuzeneko streaminga baldin bada, streaming-zerbitzaria zuzenean kodetzailearekin jartzen da komunikazioan, datuak jasotzeko sare lokal edo konexio zuzen baten bitartez.

Estrategiak

aldatu

Hemen agertzen dira streaming arazoak gainditzeko bi estrategia.

CDN sistemak: Horren ideia da edukiak erabiltzaileei hurbiltzea CDN zerbitzarien bitartez. Eduki hauek zerbitzari gehienetan banatzen dira. Hemen erabiltzaile batek eskaera bat egiten duenean DNS-aren bitartez erabakitzen da zein den CDN zerbitzari egokiena erabiltzailearentzat.

P2P sistemak: Haren funtzionamendua azken finean sare bat da: hor, aldi berean, erabiltzaile guztiak bezero eta zerbitzari dira. Hau da, eskaera bat dagoenean edukia banatzeko, erabiltzaile bakoitzak bere ondokoei banatzen die eta hauek beraien ondokoei eta horrela denbora guztian. Honek egiten du zenbat eta eskaera gehiago egon orduan eta hobe funtzionatzea, sistema eskalagarritasun handiarekin bihurtuz.

Erreferentziak

aldatu
  1. "streaming", Euskalterm. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).

Bibliografia

aldatu
  • J. Kurose, K.W. Ross: (Ingelesez) Computer Networks, 3, 4 eta 5. edizioak.
  • S. Weistein: (Ingelesez) The multimedia Internet.
  • B.A. Forouzan: (Ingelesez) TCP/IP Protocol suite. 4.edizioa (12, 16 eta 25 kapituluak).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu