Somalilandia Britainiarra
Somalilandia Britainiarra[1] Afrikako Adarrean egon zen koloniaren izena izan zen. Lurraldea Egiptoren esku egon zen 1870reko hamarkadan zehar, baina ondoren britainiarren esku utzi zuten. Hortaz, Somalilandia Britainiarreko protektoratuaren sorrera 1884an gertatu zen, britainiarrek eskualda Egiptotik banatzean. Indiatik kudeatzen zen 1898ra arte, gero Londresetik eta ondoren, 1905ra arte, bertan ezarri zela Bulego Koloniala. 1940an Italiak okupatu zuen, baina 1941ean Britainia Handiak berriro konkistatu zuen. 1960ko ekainaren 26an Somaliland moduan independizatu zen eta lau egun geroago Somalia Italiarrarekin batu eta Somalia sortu zen.
Somalilandia Britainiarra British Somaliland | |||||
---|---|---|---|---|---|
1884 – 1960 | |||||
Kolonia | |||||
| |||||
Somalilandia Britainiarreko mapa | |||||
Geografia | |||||
Hiriburua | Hargeisa | ||||
Kultura | |||||
Erlijioa | Islama | ||||
Historia | |||||
|
1991ean, Somaliako gobernu zentralaren apurketaren ostean, Somalilandia Britainiarrak bere independentzia aldarrikatu zuen maiatzean, "Somalilandeko Errepublika" izenaz. Errepublikak denbora laburrez independente izandako Somalilandeko estatuaren ondorengotzat du bere burua.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Afrika kolonialeko toponimia. .
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Somaliako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |