Skewb
Skewb hitza, ingelesezko skew (okertua) eta cube (kuboa) hitzetatik dator. Skewba, Rubiken kuboaren motako buruhausgarri mekaniko bat da, biratu eta posizioz alda daitezkeen atalez osatua.. Tony Durham kazetari ingelesak asmatu zuen, eta Uwe Meffertek merkaturatu, hasiera batean, Pyraminx Cube izenarekin. Douglas Hofstadterrek Skewb hitza asmatu zuen Scientific American aldizkariko artikulu batean, 1982ko uztailean.
Deskribapena
aldatuRubiken kuboa, bere aurpegiekiko paraleloak diren sei planok moztua dagoen bitartean, skewba, diagonal nagusiekiko perpendikularrak diren lau planoz bakarrik moztua dago. Plano hauetako bakoitzak, kuboa, bi zati berdinetan banatzen du. Errotazio edo mugimendu bat, kuboerdi hauetako edozein, 120 gradu biratzean datza.
Skewba, bi atal motaz osatuta dago: zortzi izkina, horietako bakoitza hiru kolorekoa, eta karratu formako kolore bakarreko sei erdigune. Mugimendu bakoitzak, lau izkina eta hiru erdigune mugitzen ditu.
Skewba, Pyraminx buruhausgarriarekin lotua dago, honek ere, lau errotazio ardatz baititu. Ertzen erdialdeko sei atalak, skewbeko sei erdiko atalekin bat datoz, eta pyraminxeko izkinetako lau atalak, skewbeko lau izkinekin bat datoz.
Ebazpen bikainenak
aldatuSkewba ebazteko egin beharreko bira kopuru gehiena, 11 da. Buruhausgarriaren 3.149.280 posizio ezberdin daude, ordenagailu batek ebazpen egokiena aurkitu ahal izateko adinako kopuru txikia. Taulan, bilaketa horren emaitza laburbiltzen da, p buruhausgarria ebazteko n bira behar dituzten posizio kopurua delarik.
n | p |
---|---|
0 | 1 |
1 | 8 |
2 | 48 |
3 | 288 |
4 | 1.728 |
5 | 10.248 |
6 | 59.304 |
7 | 315.198 |
8 | 1.225.483 |
9 | 1.455.856 |
10 | 81.028 |
11 | 90 |
Guztira | 3.149.280 |
Antzeko beste buruhausgarri batzuk
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)Skewb buruhausgarria