Silencio (kluba)

Parisko aretoa

Silencio Parisko 2. barrutian dagoen elkarte pribatua eta itixa da. Barruan edaritegi, jatetxe, zinema eta aretoa dago. Silencio David Lynch zuzendariak irudikatutako multzoa da. 142. Rue Montmartren dago kokatuta, elkarte zahar baten sotoetan.[1]

Silencio (kluba)
Kokapena
Historia eta erabilera
Irekiera1969ko martxoaren 26a
Kontaktua
Helbidearue Monmatre 142-143
David Lynch 2011n.

Deskribapena

aldatu

Silencio aretoa David Lynchek idatzi eta zuzendutako eta 2001ean plazaratutako Mulholland Drive filmaren kabaretaren erreferentzia gisa aurkezten da. Antzinako zinema baten eszena dakar gogora, pantaila gortina irristakorrekin enmarkatuta. Dantza pista, jatetxea eta bibliotea bat ere badaude. 700 m2-ko azalerarekin, gelak urrezko orriarekin forratuta daude eta moda futuristako altzariekin hornituta. Lekua kideentzat erreserbatuta dago, baina gauerditik aurrera irekitzen da.[2]

Historia

aldatu

Rue Montmartreren 142 eta 144 zenbakiak joera errepublikar sozialista zuen L'Aurore egunkariaren egoitza eta inprenta izan ziren, 1897 eta 1913 artean. Eraikin honetan Emile Zolaren "J'accuse…!" manifestua argitaratu zen 1892an.[3] L'Humanité egunkaria 1913tik 1931era 142. zenbakian egin zen. 2011n, David Lynch zuzendariak diseinatutako Private Club Silencioren ateak ireki zituen L'Auroreko lokal zaharren sotoetan.[4]

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu