Shinzō Abe
Shinzō Abe (japonieraz: 安倍 晋三 Abe Shinzō , abe ɕinzoː ahoskatua; Nagato, 1954ko irailaren 21a - Nara, Japonia, 2022ko uztailaren 8a) Japoniako Lehen ministroa izan zen. Alderdi Liberal Demokrataren buruzagi nagusia[1], Bigarren Mundu Gerra eta gero jaiotako lehendabiziko Lehen Ministroa izan zen.
2006an lehendabizikoz hautatu zuten, historian lehen ministrorik gazteena izanik. Osasun-arazoak zirela medio, 2007an kargua utzi zuen. Bere ordezkoek ez zuten luzaro iraun eta 2012an itzuli zen. Berriz ere Lehen ministro izan zen 2012tik 2020ko abendura arte, Japonian kargu horretan denbora gehien egon den politikaria bihurtuz. 2020ko irailean berriz ere osasun-arazoengatik utzi zuen kargua[2].
2022ko uztailaren 8an hil zuten tiroz mitin bat ematen ari zenean[3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Foster, Malcolm. Abe wins vote to lead Japan main opposition party. Associated Press.
- ↑ «Japoniako lehen ministroak kargua utziko du, osasun arrazoiengatik» EITB 2020-08-28 (Noiz kontsultatua: 2022-07-08).
- ↑ Berria. «Hil egin dute Japoniako lehen ministro ohia, tirokatuta» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-07-08).
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Japonieraz)
Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |