Shan (estatua)
Shan (shaneraz: မိူင်းတႆး; birmanieraz: ရှမ်းပြည်နယ်) Myanmarko zazpi estatuetako bat da, herrialdearen ekialdean dagoena. Bertan bizi den etnia nagusia shan herria da. 155.801 kilometro koadroko eremua dauka, eta 2019an 6.332.188 biztanle zituen.[1] Hiriburua Taunggyi da. Gehienbat herri txikiz osaturik dago.
Shan မိူင်းတႆး | ||
---|---|---|
Myanmar | ||
Administrazioa | ||
Estatua | MMR | |
Izen ofiziala | ရှမ်းပြည်နယ် | |
ISO 3166-2 | MM-17 | |
Hiriburua | Taunggyi | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 21°30′N 98°00′E / 21.5°N 98°E | |
Azalera | 155.801 km² | |
Mugakideak | Katxin, Bokeo Province (en) , Kayin State (en) , Sagaing, Mandalay, Kayah State (en) , Mae Hong Son (en) , Txiang Mai, Chiang Rai (en) , Lūang Namthā (en) eta Yunnan | |
Demografia | ||
Biztanleria | 5.824.432 (2014) | |
Dentsitatea | 40,64 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Herri nagusiak | Shan, bamar, txinatar, ingeles, katxin, naga, intha, palaung, Pa-O eta indiarrak. | |
Erlijioak | Budismoa, Kristautasuna, Islama eta Hinduismoa | |
shanstate.gov.mm |
Historia
aldatuShanak XIII-XVI. mende bitartean nagusi izan ziren egungo Myanmarko alde gehienetan, baina behera egin zuen haien aginpideak, printzerri txiki askotan banatu baitzen erresuma hura. 1922an eratu zen Shan Estatuen Elkartea. 1948an Myanmarko estatuaren barnean geratu zen, autonomia maila handi batekin. 1974an konstituzio berri bat aldarrikatu zuten Myanmarren, eta guztiz murriztu zuten autonomia maila hura.
1958an shan gerrillak hasi ziren My gobernuaren aurka, estatu burujabe baten alde. Opioaren trafikoa izugarri hazi da shanen lurraldean, azken urteotan.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Myanmar: Regions, States, Major Cities & Towns - Population. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2019-12-30).
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Myanmarko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |