Shaanxi (陕西 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 205.800 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 37.050.000 biztanle bizi ziren bertan.

Shaanxi (陕西)
Shǎnxī Shěng
 Txinako Herri Errepublika
Administrazioa
Estatua Txina
Izen ofiziala陕西省
ISO 3166-2CN-SN
HiriburuaXi'an
governor of Shaanxi (en) ItzuliLiu Guozhong (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak34°16′00″N 108°54′00″E / 34.2666667°N 108.9°E / 34.2666667; 108.9
Azalera205,800 km²
MugakideakShanxi, Henan, Hubei, Chongqing, Sichuan, Gansu, Ningxia eta Barne Mongolia
Punturik altuenaMount Taibai (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria37.327.378 (2010)
39.528.999 (2020)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2010)
Dentsitatea180 bizt/km²
Informazio gehigarria
GobernadoreaYuan Chunqing
EtniakHan �,5
Hui %0,4
Besteak %0,1
Ordu eremuaUTC 08:00
www.shaanxi.gov.cn

Inguru naturala eta kokapena

aldatu
 
Xi'ango terrakota soldaduak.

Shaanxi probintziaren mugakideak honakoak dira: Barne Mongolia lurralde autonomoa iparraldean, Shanxi probintzia ekialdean, Henan probintzia hego-ekialdean, Chongqing udaltasuna, Hubei probintzia eta Sichuan probintzia hegoaldean, eta Gansu probintzia mendebaldean.

Probintziako hiriburua Xi'an hiria da.

Geografia

aldatu

Shaanxik duen iparraldetik hegoalderako hedadura handiak, klima ezberdinen agertzea posible egiten du. Iparraldean, Barne Mongoliako mugan, basamortua dago, erdialdean Loess goi-lautada, hegoaldean eta ekialdetik mendebalderako norabidean Qin mendiak, eta Qin mendietatikhegoaldera klima azpitropikaleko basoak.

Probintziako iparraldean hotz handia egiten du neguan eta beroa neguan, neguak eta udaberriak nahiko lehorrak izaten dira. Zenbat eta hegoalderago, ugariagoak izaten dira prezipitazioak, Asia hego-ekialdeko montzoiarekin batera maiatzetik urrira bitartean. Urteko batez-besteko tenperatura 9 eta 16 gradu artekoa da, -11 eta 3,5 gradu artean urtarrilean, eta 21 eta 28 gradu artean uztailean.

Shaanxi probintziako gunerik jendetsuena hegoaldean dago, probintziako hiriburu den Xi'an hiriaren inguruan. Iparraldeko klima hotzagoak baldintzatu egiten du bertako biztanleen bizimodua eta hori dela eta, hiri handiak urriak dira bertan.

Etniak

aldatu

Shaanxiko biztanleri gehiena Han etniakoa da. Hui etniako kideak, probintziaren ipar-mendebaldean bizi dira Ningxiatik gertu.

Banaketa administratiboa

aldatu
Mapa # Izena Txinera sinplifikatuz Pinyineraz Mota
 
1 Xi'an 西安市 Xī'ān Shì Azpiprobintzia mailako hiria
2 Ankang 安康市 Ānkāng Shì Prefektura mailako hiria
3 Baoji 宝鸡市 Bǎojī Shì Prefektura mailako hiria
4 Hanzhong 汉中市 Hànzhōng Shì Prefektura mailako hiria
5 Shangluo 商洛市 Shāngluò Shì Prefektura mailako hiria
6 Tongchuan 铜川市 Tóngchuān Shì Prefektura mailako hiria
7 Weinan 渭南市 Wèinán Shì Prefektura mailako hiria
8 Xianyang 咸阳市 Xiányáng Shì Prefektura mailako hiria
9 Yan'an 延安市 Yán'ān Shì Prefektura mailako hiria
10 Yulin 榆林市 Yúlín Shì Prefektura mailako hiria

Politika

aldatu

Shaanxi probintziako gobernadorea Yuan Chunqing da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Zhao Leji da.

Garraioa

aldatu

Aireportuak

aldatu
Kokapen Hiria NAZE NAGE Aireportuaren izena
SHAANXI
Ankang ZLAK AKA Ankang Aireportua
Hanzhong ZLHZ HZG Hanzhong Aireportua
Xi'an ZLXY XIY Xi'an Xianyang Nazioarteko Aireportua
Yan'an ZLYA ENY Yan'an Aireportua
Yulin ZLYL UYN Yulin Aireportua

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.