Sexto Julio Afrikano
Sexto Julio Afrikano (c. 160 – c. 240; antzinako grezieraz: Σέξτος Ἰούλιος ὁ Ἀφρικανός edo ὁ Λίβυς) kristau-afrikar eragineko historialari eta apologialari helenista bat izan zen.
Sexto Julio Afrikano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aelia Capitolina, 160 |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | Jerusalem, 240 (egutegi gregorianoa) (79/80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera latina |
Irakaslea(k) | Heraclas of Alexandria (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, historialaria eta filosofoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Bizitza
aldatuSexto Julio Afrikano Aelia Capitolinan jaio zen (antzinako Jerusalem), eta Septimio Severo enperadorearen zerbitzupeko ofiziala izan zen. Alexandro Severok, Erroman berarentzako liburutegi bat antolatzeko agindu zion. Nolabaiteko adiskidetasuna izan zuen Origenesekin. Nikopolisen ere bizi izan zen, Palestina (Emaus) eta, "tradizioaren arabera", Emauseko gotzain izan zen, baina, litekeena da hori gezurra izatea. Jerusalemen hil zen, 250. urtean.
Egiptorekin lotutako lanak
aldatuKronikak (kronografia), herri greziar eta juduaren lehen historia sinkronikoa, Sorreraren garaitik (K.a. 5500ean bere kalkuluen arabera), Heliogabalo enperadorearen garairarte (221. urtea). Kronikak laneko bost liburuak, hauetatik, zati batzuk baino mantentzen ez direlarik, ezinbesteko erreferentzia dira Sinzelo, Eusebio Zesareakoa, Kronika Paschaleren egile izan zen Zedrenusentzat eta ondorengo beste batzuentzat.
Julio Afrikanok Manetonengandik kopiatu zuen, bere kristau afrikarraren pentsamoldera egokituz, historialari moduan baino gehiago, apologiagile bezala idatziz.