Zientzia honek sare konplexuak aztertzen ditu, hala nola telekomunikazio-sareak, sare informatikoak, sare biologikoak, sare semantikoak, sare kognitiboak eta sare sozialak. Horretarako, aintzat hartzen ditu, batetik, nodoek (edo erpinek) irudikatutako elementu edo aktoreak eta, bestetik, loturak (ertzak) edo elementu zein aktoreen arteko harremanak. Alor akademiko hau honako teoria eta metodotan oinarritzen da: matematikan Grafo teoria barne hartzen duten alorretan, fisikan mekanika estatistikoan, informatikan informazioaren bistaratzean eta datu-meatzaritzan, estatistikan inferentzia estatistikoan eta soziologian gizarte egituran. Estatu Batuetako Ikerketarako Kontseilu Nazionalak honela definitzen du Sareen Zientzia: "irudikapenen azterketa da eta irudikapenok iragarri daitezkeen ereduak sortzen dituzten saretutako fenomeno fisiko, biologiko eta sozial gisa aztertzen ditu[1]".

Erreferentziak

aldatu
  1. Network Science. National Academies Press 2005-12-15  doi:10.17226/11516. ISBN 978-0-309-10026-7. (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).

Kanpo estekak

aldatu