San Joan Ante Portam Latinam

Wikimediako argipen orri

San Joan Ante Portam Latinam Joan Ebanjelariaren martirioa gogoratzen duen izena da. Erromako Latina atearen aurrean olio irakinetan sartuz martirizatu omen zuten, eta Jainkoak inolako kalterik gabe salbatu omen zuen; une horren oroigarri da, hain zuzen, San Joan Ante Portam Latinam izena. Kopisten garaitik, liburugintzan dihardutenen santu zaindaria da (gaur egun, inprimatzaileen zaindaria): izan ere, liburuak eskuz kopiatu behar ziren garai haietan, tinta egiteko osagaiak galdara batean berotuz urtzen zituzten.[1]

Euskal Herrian badira hainbat baseliza, San Joan Ante Portam Latinam gurtzen dutenak:

Guardian, San Joan Ante Portam Latinam izeneko aztarnategi arkeologikoa ere badago, izen bereko kofradia bati lotua.

Erreferentziak

aldatu
  1. JRequena: «SAN JUAN ANTE PORTAM LATINAM, Patrón de los impresores», 2005-07-31 (2010-07-08an hartua).