Samiera
Samiera Eskandinaviako iparraldean samiek mintzatzen duten uraldar hizkuntza da, laponiera izenez ere ezaguna. 20.000 bat lagunek mintzatzen dute eta beste uraldar hizkuntzekin harremana du (finlandiera, estoniera, kareliera...). Modu askotara izendatzen da nazioartean: saami (hizkuntza), samic eta abar. Egun, euskaraz, laponiera izena (Laponia lurraldeari lotua) baztertzeko joera dago, samiak gutxiesteko erabili izan baita.
Samiera | |
---|---|
Sami hizkuntzen banaketa geografikoa: 1. Hegoaldeko samiera, 2. Ume samiera, 3. Pite samiera, 4. Lule samiera, 5. Iparraldeko samiera, 6. Skolt samiera, 7. Inari samiera, 8. Kildin samiera, 9. Ter samiera. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusia |
Hiztunak | 20.000 inguru |
Ofizialtasuna | Norvegiako inguru batzuetan onarpen ofiziala du; Suedia eta Finlandiako udal erakunde batzuetan gutxiengo baten hizkuntza gisa onartuta dago. |
Eskualdea | Laponia |
Araugilea | Ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza uraldar hizkuntzak Ugrofinlandiar hizkuntzak Fino-permiar hizkuntzak Fino-volgaitar hizkuntzak hizkuntza fino-samiak | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | smi |
Glottolog | saam1281 |
Linguasphere | 41-AAB |
IETF | smi |
Historia
aldatu1948an, samiera biziberritzeko egitasmo bat eraman zen aurrera: ipar samiera izeneko aldaera hartu eta finkatu zuten, hiztun gehien zituen dialektoa zela ikusita. Hala ere, Errusiako samiek euren hizkuntza alfabeto zirilikoaren aldaera hedatu batez idaztea erabaki zuten, 1937an ofizialki onartua.
Adibidea
aldatuZenbakiak, ipar samieraz idatzita:
- 1 - okta
- 2 - guokte
- 3 - golbma
- 4 - njeallje
- 5 - vihtta
- 6 - guhtta
- 7 - čieža
- 8 - gávcci
- 9 - ovcci
- 10 - logi
- 20 - guoktelogi
- 30 - golbmalogi
Egoera soziolinguistikoa
aldatuEgoera soziolinguistikoa oso kaskarra da: hiztun gutxi ditu eta, gainera, hainbat dialekto literariotan banatuta. Hizkuntzaren aldaerez hitz egiten bada ere, forma literario finkatu horiek hizkuntzak direla esatea zehatzagoa da, samiera hizkuntza horien multzoa izanik. Bederatzi hizkuntza dira eta bakoitzak dialektoak[1] ditu. Aldaeron tamaina txikia dela eta, hala ere, dialektoez hitz egiten da normalean, nahiz eta batzuetan hiztunek ez duten elkar ulertzen. Ondoko taldeak ditu:
Hegoaldeko taldea:
- 1: Hegoaldeko samiera (Norvegia, Suedia): 500 bat hiztun. ISO 639-2: sma
Erdiko taldea:
- 2 eta 3: Ume samiera eta Pite samiera beste aldaera batzuk dira. Aldaerok galtzear daude, bakoitzak 20 hiztun baino gutxiago baititu.
- 4: Lule samiera (Norvegia, Suedia): Samieraren baitako bigarren talde handiena, 1.500 bat hiztunekin. ISO 639-2: smj
Iparraldeko taldea:
- 5: Iparraldeko samiera (Norvegia, Suedia eta Finlandia): 15.000 hiztun inguru dituela uste da, hots, 2002an samieraren hiztunak zirenen % 75 baino gehiago. ISO 639-1/ISO 639-2: se/sme
Ekialdeko taldea:
- 6: Skolt samiera (Näätämö eta Nellim-Keväjärvi distrituak, Inari udalerria, Finlandia; Errusian ere mintzatzen da): 400 bat hiztun. SIL: LPK, ISO 639-2: sms
- 7: Inariera (Enare Sami) (Inari, Finlandia): 500 bat hiztun. SIL: LPI, ISO 639-2: smn
- 8: Kildin samiera (Errusiako Kola penintsula): 650 bat hiztun SIL: LPD
- 9: Ter samiera beste aldaera bat da, galtzear dagoena, 20 hiztun baino gutxiago baitu.
Akkala samierari dagokionez, azken hiztuna 2003an hil zen. Kemi samiera, azkenik, XIX. mendean galdu zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Elustondo, Miel A.. (2018). «Etorkizuneko liderrak elkar ezagutzen. > 'Samiera Finlandian'» Argia (2.615 zk.) ISSN 0213-909X. (Noiz kontsultatua: 2018-10-10).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- 'Samien iraultza isila' erreportajea Argia astekarian (2007-02-25)
- Ole Henrik Magga samien lehen lehendakariarekin elkarrizketa Argia astekarian (2007-02-25
- Aili Keskitalo samien legebiltzarreko lehendakariarekin elkarrizketa Argia astekarian(2007-02-25)
- Sami eskolei buruzko bideoa Argia.com-en
- (Ingelesez) Samiera baliabideak.
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |