Robert Watson-Watt
Robert Watson-Watt (Brechin, 1892ko apirilaren 13a - Inverness, 1973ko abenduaren 5a) eskoziar fisikaria izan zen . Dundeeko Unibertsitateko irakasle izan zen; geroago britainiar meteorologia-zerbitzuetan aritu zen, eta Aire Ministerioko komunikazio-zuzendari izendatu zuten. Irrati-uhinen igorpen eta harrerari buruzko lanak egin zituen, eta objektuen distantzia neurtzeko sistema bat asmatu zuen: sistema horren arabera, gorputz bati irrati-uhinak igorri eta gorputz horretan islatzen direnean atzera itzultzeko ematen duten denbora neurtuz kalkulatzen da gorputza zein distantziatara dagoen. Sistema horri esker 1935ean hegazkin baten ibilbidea jarraitu ahal izan zuen lehen aldiz. Watson-Watten lanak oinarrizkoak izan ziren radarra asmatzeko.
Robert Watson-Watt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Robert Alexander Watson |
Jaiotza | Brechin, 1892ko apirilaren 13a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Erresuma Batua |
Heriotza | Inverness, 1973ko abenduaren 5a (81 urte) |
Familia | |
Aita | Patrick Watson Watt |
Ezkontidea(k) | Jane Trefusis Forbes (en) (1966ko martxoaren 10a - |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Brechin High School (en) University of Dundee (en) 1912) |
Hezkuntza-maila | Zientziatan graduatua |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, asmatzailea eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | University of Dundee (en) Met Office Air Ministry (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Royal Society Nazioarteko Astronomia Elkartea |
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Watson-Watt |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.