Rh faktorea

Globulu gorrietan ager daitekeen antigeno-mota, odol-taldeak sailkatzeko erabiltzen dena

Rh faktorea Rhesus makako (Macaca mulatta) tximinoaren eritrozitoen zelula mintzean dagoen antigenoa da, gizaki gehienek ere (�ak) dutena. Izena (Rh edo Rhesus faktorea) tximino horretatik dator. Haien eritrozitoetan aipatutako antigenoa dutenak Rh dira, gainontzeko guztiak Rh- izanik. Antigeno horrek egitura proteikoa du. Karl Landsteiner austriarrak eta Alexander Wiener estatubatuarrak 1940an aurkitu zuten estreinakoz Rh faktorea, Rhesus tximinoarekin lanean ari zirela.

Rh antigenoa ez da antigeno bakarra, antigeno batzuen konbinazioa baizik. Ohikoenak 6 antigeno dira, letra hauekin izendatzen direnak: c, d, e, C, D eta E. D antigenoa da garrantzitsuena, eta Rh eragiten duena (konbinazio batean D antigenoa agertzen denean -cDe, adibidez- banakoa Rh da). Antigeno horiek kodetzen dituzten geneak gizakiaren 1. kromosoman daude, eta hiru alelo pare desberdinak dituzte: C/c, D/d eta E/e. Rh duen banako baten genotipoa, beraz, honako hau izan liteke: ccDDee, baina baita hau: ccDdee edo beste hau ere: CCDdee (DD eta Dd genotipoek Rh fenotipoa eragiten baitute).

Rh- direnek Rh faktorearen aurkako antigorputzak sortzen dituzte mota horretako odola jasotzen badute (transfusio batean, esaterako). Odol taldeen (ABO) aldean, gizakiaren plasmak ez ditu Rh faktorearen aurkako antigorputzak; baina Rh- den pertsona bati Rh den beste pertsona baten odola injektatzen bazaio, egun gutxitan anti-Rh antigorputzak sortuko ditu, eta bigarren transfusio batean emailearen (Rh ) eritrozitoak deuseztatuko ditu. Antzeko mekanismo baten bidez, Rh duen umeki batek Rh- den amaren odolean antigorputzen sintesia eragingo du, eritroblastosi fetal izeneko gaitza sortuz.

Odol eta organoak emateko orduan kontuan hartu behar dira Rh faktorearen bateraezintasunak (emaile eta hartzailaren artekoak), aurrean azaldutako arazoak ager ez daitezen.

Genetika

aldatu

Rh faktorearen herentziak Mendelen legeak betetzen ditu. Aipatu den bezala, hiru alelo parek kontrolatzen dute Rharen fenotipoa, baina garrantzitsuena alelo pare bat da: D/d, hain zuzen ere (hurrengo adibidean R/r izendatuko duguna).

Rhari dagokionez, hiru genotipo egon daitezke populazio batean:

  • RR (fenotipo Rh )
  • Rr (fenotipo Rh )
  • rr (fenotipo Rh-)

R genea gainartzailea da, eta r azpirakorra. Rh positiboen artean Ea homozigotoa da (RR), eta Ua heterozigotoa (Rr)

  • Bi homozigoto (RR eta rr) gurutzatzen badira ondorengo guztiak berdinak izango dira, eta Rh : RR x rr = Rr (Rh )
  • Bi heterozigoto Rh gurutzatzen badira emaitza honako hau izango da: Rr x Rr = 25% RR, 50% Rr, 25% rr. Fenotipoari dagokionez: 75% Rh eta 25% Rh-
  • Heterozigoto bat Rh- homozigoto batekin gurutzatzean: Rr x rr = 50% Rr eta 50% rr. Fenotipoari dagokionez erdia Rh eta beste erdia Rh-

Arazoak haurdunaldian

aldatu

Amaren eta umekiaren Rh faktoreak bateraezinak direnean arazo larriak ager daitezke haurdunaldian. Zehazki, ama Rh- denean eta umekia Rh (umekiaren aita Rh delako), amaren immunitate-sistemak antigeno arrotzaren (Rh ) aurkako antigorputzak sortuko ditu, umekiaren eritrozitoak suntsituko dituztenak. Antigorputz horiek karena zeharkatzen badute umekiaren bizia arriskuan jar dezakete.

Gehienetan lehenengo haurdunaldian ez dago arazorik, amak ez baitu astirik izan antigorputz asko ekoizteko. Problemak hurrengo haurdunaldietan etortzen dira, amaren odolak umekiaren eritrozitoen aurkako antigorputzak dituenean. Ama eta umekiaren arteko bateraezintasun horrek sortzen duen gaitza eritroblastosi fetal deritzona da, batzuetan abortuak eragiten dituena.

Euskaldunen Rh faktorea

aldatu

Hainbat berezitasun genetikoren artean (odol taldeetan, HLA sisteman, etab) euskaldunek Rh negatiboaren munduko frekuentziarik handienetariko bat dute. Genetika eta antropologia fisikoan aditu diren guztiek hori badakite ere, ebidentzia zientifiko hau behin eta berriz kolokan jartzen dute zientzialariak ez diren batzuek, arrazoi politikoak direla medio (euskal abertzaletasunaren aurkako diskurtso setatian) [1]

Jatorri euskalduneko M.A. Etcheverry mediku argentinarrak euskaldunen Rharen inguruan lehenengo ikerketa sakona egin zuen 1945 aldean; ikerketa horrek agerian jarri zuen euskaldunek Rh negatiboaren frekuentzia handia zutela (3a, munduko populazioaren bataz bestekoa ekoa izanik) [2]. Pixka bat geroago (1950ean) Arthur E. Mourent Etcheverryren antzeko ondorioetara iritsi zen, bere ikerketak agerian jarri baitzuen euskaldunek aldameneko herriek ez zuten berezitasun nabarmena zeukatela odol-antigenoei dagokionez:

« Odol taldeek O taldearen frekuentzia handia eta B taldearen Europako txikiena aditzera ematen dute euskaldunen kasuan. Rhari dagokionez, kontinentearen Rh negatiboaren frekuentziarik altuena (0a). Labur esanda, bi alderdi horiek -odol taldea eta Rh- argi asko frogatzen dute euskaldunen berezitasuna, aldameneko herriek oso gutxi aldatu dutena »
Arthur E. Mourent (Biometrika, vol. 21, London 1949)

Genetista gehienen ustez gizakiaren jatorrizko Rh positiboa zen. Mutazio baten bidez agertu omen zen aspaldian Rh negatiboa, Europan besterik ez dagoena. Rh mota honen dentsitaterik handiena Euskal Herrian dago, eta bere frekuentzia jaisten da Europako ekialderantz joan ahala. Onartuen dagoen hipotesiaren arabera, Europako jatorrizko biztanleriak Rh negatiboaren frekuentzia handia izango zukeen, neolitikoaren aurretik. Inbasio indoeuroparrak -Asiatik etorriak- Rh positiboa zabalduko zuten Europan zehar, baina haien eragina ahultzen zen mendebaldera joan heinean. Inbasio honen aztarnak urriak diren tokietan -Euskal Herrian, kasu- Rh negatibo ezaugarri genetikoa iraungo zukeen, isolamendu fisiko eta -beharbada- hizkuntz isolamenduari esker [3].

Luigi Luca Cavalli-Sforza genetista ospetsuak Europako biztanleriaren azterketa genetiko sakona burutu du urte luzeetan. Euskaldunen Rh negatiboak eta aztertutako beste gene batzuek ere ondorio honetara eraman zuten: euskaldunak dira, ezaugarri genetikoei dagokionez, Europako biztanle zaharrenekin antza gehiago dutenak. Genetikaren mapak, gainera, bat etortzen dira arkeologiak eta hizkuntzalaritzak emandakoekin.[4][5][6]

« Azpimarratu beharra dago gizaki neolitikoak iritsi ziren garaiko lehen europarren ondorengoak ongien ordezkatzen dituen lurraldea euskaldunena dela. Herri horrek Europako indoeuropar izeneko familikoak diren populazio gehienekin alderatuta oso bestelako hizkuntzaz hitz egiten du... Gure analisia guztiz bat dator hipotesi honekin: euskaldunak gizaki neolitikoak iritsi baino lehen Frantziako hego-mendebaldean eta Espainiako iparraldean zeuden gizaki paleolitikoengandik zuzenean sortuak izatea nahikoa litekeena da... Endogamia erlatibo bati esker, beren hizkuntza (indoeuroparrekiko oso bestelakoa dena) gordetzeak erraztuta, diferentzia genetikoa mantendu ahal izan zuten inguruko populazioekiko; diferentzia horrek, neurri batean behintzat, haien jatorrizko egitura genetikoa islatu behar du. »
L. Cavalli-Sforza: Geneak, Herriak eta Hizkuntzak, 143 orrialdea

Erreferentziak

aldatu
  1. Las perlas de Arzallus
  2. Rh negativo y vascos
  3. Euskal zibilizazioa, Gaiak (Oinarrizko liburutegia)
  4. Geneak, Herriak eta Hizkuntzak. Luca Cavalli-Sforza, Gaiak, 1996
  5. Antzinako Europaren azken gordelekua ote gara?
  6. Contribución de los grupos sanguíneos al estudio de la antropologia de los vascos [1]

Kanpo estekak

aldatu