Real Zaragoza
Real Zaragoza Espainiako futbol taldea da, Zaragoza hirikoa hain zuzen ere. 1932an fundaturik, lehen mailan aritzen da.
Ezizena(k) | Blancos Maños | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1932 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | La Romareda estadioa edukiera: 34.596 lagun inaugurazioa: 1957 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Christian Lapetra | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Víctor Fernández | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | 2. maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 14.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.RealZaragoza.com | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Historia
aldatuTalde ugari Zaragozan
aldatuSobradielgo kondeak beste batzuekin batera Zaragoza Foot-Ball Club taldea sortu zuen 1903an. Kondea bera jokalari kapitaina eta presidentea zen eta berak sartu zuen historiako lehenengo gola. 1907ean desagertu zen taldea.
Beranduago Iberia Sociedad Cultural agertu zen. Liztorrak ezizena eman zitzaien beren jantzi hori-beltzagatik eta futbolean jokatzerakoan erakusten zuten grinagatik.
Hirugarren talde bat ere sortu zen 1921ean Zaragoza tomate izenaz ezagutzen zena bere kamiseta gorria zela eta. Medikuntzako ikasleek sortu zuten Ricardo Arribas jaunaren gidaritzapean eta Aragoiko Futbol Federazioaren sortzaileetako bat izan zen. Diru egonkortasunik lortzen ez zuenez beste talde batzuekin (Fuenclara eta Stadium) fusionatu zen Zaragoza Club Deportivo eratuz.
Iberia S.C. Liztorrak eta Zaragoza C.D. Tomateak taldeen arteko lehia izugarria izan zen urte haietan, baina berriz ere diru arazoak izan ziren eta azkenean 1932an biek bat egin zuten Zaragoza Fútbol Club izenarenpean. Gaur egun duen uniforme zuri-urdina hartu zuen (Aragoiko Federazioaren koloreak) eta bigarren uniformeak Iberiaren hori-beltza mantendu zuen eta hirugarrenak Tomateen elastiko gorria.
Gazte talde indartsua zeukan Los Alifantes ezizenarekin ezagutzen zirenak, baina Gerra Zibilak dena zapuztu zuen. 1951ean izena aldatu zuen Real Zaragoza Club Deportivo izatera pasatuz. Horretarako bere barnean zegoen Real Sociedad Atlética Stadium taldearen Errege eskubidea erabili zuen. Gerraren ondorengo hamarkada pare batean ere ez zuen emaitza aipagarririk izan taldeak.
Los magníficos eta Los Zaraguayos
aldatu60. hamarkadaren hasieran Torrero zelai zaharra saldu eta La Romareda eraiki zuen. 1961-62an Juan Seminario jokalariak Pitxitxi Saria eskuratu eta taldearen "urrezko aroa"ri hasiera eman zitzaion. Canario, Santos, Marcelino, Villa eta Lapetra aurrelariek Los magníficos taldea osatu zuten eta urte haietan lau Kopa final jokatu zituzten, bi irabaziz. Ferien Kopan ere bi final jokatu zituzten, lehenengoa irabazi eta bigarrena galdu. Eta Europako Errekopan ere final erdietara iritsi ziren.
70. hamarkadako belaunaldiak Los Zaraguayos ezizena jaso zuen, jokalari uruguaytar eta paraguaytar ugari baitzituen. Ez zuten titulurik lortu baina bai Ligako 2. postua 1975ean eta Kopa finala jokatu ere 1976an. Hamarkadaren bukaeran ordea bigarren mailan aritu zen denboraldi batez.
Kopa tituluak eta Europako Errekopa
aldatu80. hamarkadatik aurrera Lehen mailan erdi inguruan aritu izan da (urte gutxi batzuk bigarren mailan ere bai). Hala ere Kopan paer ona egin du 1986, 1994, 2001 eta 2004ean garaipenak lortuz. Txapelketa honetan tituluen sailkapenean seigarrena da.
Kopako garaipenek Europako txapelketetan aritzeko aureka eman izan diote eta 1995ean Europako Errekopa lortu zuen. Parisen jokatu zuen final hura Ingalaterrako Arsenal FC-ren aurka eta luzapeneko azken minutuan Nayim jokalariak zelaiaren erditik sartu zuen jadanik mitiko bihurtu den gola.
Azken urteak
aldatu2007an UEFA Europa Leaguerako sailkatu bazen ere hurrengo urtean maila galdu zuen. Urtebete baino ez zuen bigarren mailan egin, baina ordutik aurrera ez du denboraldi lasairik ezagutu. Istilu ugari, diru arazoak eta urtero azken jardunaldirarte tentsio handia. 2011-12 urtean denboraldiaren erdialdera kluba bigarren mailan ikusten zen eta zaletuak zuzendaritza taldearekin ere oso haserre zebiltzan. Manolo Jimenez entrenatzaile andaluziarra ekarri zuten eta izugarrizko txanpa eginez azken jardunaldian salbatzea lortu zuen. Hala ere hurrengo urtean bide beretik jarraitu zuen eta azken postuan gelditu zenez maila galdu zuen.
Hurrengo denboraldiak bigarren mailan egin ditu, eta igoera play-offerako sailkatu den arren ez du helburua betetzea lortu.
Uniformea
aldatuReal Zaragozaren uniforme zuri-urdinak Aragoiko Federazioaren koloreak dira eta bigarren uniformeak Iberia taldearen hori-beltza mantendu zuen eta hirugarrenak Tomateen elastiko gorria.
Historikoak
aldatu
|
|
|
|
|
Etxeko ekipamendua
aldatu
|
|
|
|
|
Kanpoko ekipamendua
aldatu
|
|
Datuak
aldatu2024-25 barne:
- Denboraldiak 1. mailan: 59
- Denboraldiak 2. mailan: 25
- Denboraldiak 2. B mailan: 0
- Denboraldiak 3. mailan: 4
- Ligako posturik onena: 2.a Lehen mailan (1974-75)
Azken urteetako ibilbidea
aldatuUrtea | Espainiako Liga | Errege Kopa | Esp. Superkopa | Europa |
---|---|---|---|---|
1992-93 | 9.a | 2.a | 1/8 (UEFA Kopa) | |
1993-94 | 3.a | 1.a | ||
1994-95 | 7.a | 1/8 | 2.a | 1.a (Errekopa) |
1995-96 | 13.a | 1/4 | 2.a (Superkopa) 1/4 (Errekopa) | |
1996-97 | 14.a | 1/16 | ||
1997-98 | 13.a | Finalerdiak | ||
1998-99 | 9.a | 1/32 | ||
1999-2000 | 4.a | 1/8 | ||
2000-01 | 17.a | 1.a | 1. itzulia (UEFA Kopa) | |
2001-02 | 20.a (jeitsi) | 1/32 | 2.a | 1/32 (UEFA Kopa) |
2002-03 | 2.a (2. mailan) | 1/16 | ||
2003-04 | 12.a | 1.a | ||
2004-05 | 12.a | 1/32 | 1.a | 1/8 (Europa League) |
2005-06 | 11.a | 2.a | ||
2006-07 | 6.a | 1/4 | ||
2007-08 | 18.a (jeitsi) | 1/8 | 1. itzulia (Europa League) | |
2008-09 | 2.a (2. mailan) | 2. itzulia | ||
2009-10 | 14.a | 1/16 | ||
2010-11 | 13.a | 1/16 | ||
2011-12 | 16.a | 1/16 | ||
2012-13 | 20.a (jeitsi) | 1/4 | ||
2013-14 | 14.a (2. mailan) | 2. itzulia | ||
2014-15 | 6.a (2. mailan) | 2. itzulia | ||
2015-16 | 8.a (2. mailan) | 3. itzulia | ||
2016-17 | 16.a (2. mailan) | 2. itzulia | ||
2017-18 | 3.a (2. mailan) | 1/16 | ||
2018-19 | 15.a (2. mailan) | 3. itzulia | ||
2019-20 | 3.a (2. mailan) | 1/8 | ||
2020-21 | 15.a (2. mailan) | 2. itzulia | ||
2021-22 | 10.a (2. mailan) | 1/16 | ||
2022-23 | 12.a (2. mailan) | 1. itzulia | ||
2023-24 | 14.a (2. mailan) | 1. itzulia | ||
2024-25 | (2. mailan) | 2. itzulia |
2023/2024 Taldea
aldatu2023ko abuztuaren 29an eguneratua.
|
|
Utzitako jokalariak
aldatu
|
Irabazitako txapelketak
aldatuEspainiako txapelketak: 11
aldatubigarren 1974-75 denboraldian.
1964, 1966, 1986, 1994, 2001, 2004
2004
1978
1933, 1934
1941
Nazioarteko txapelketak: 2
aldatu1995
1964
Lagunartekoak
aldatu1994
1965
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala
2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak | |
---|---|
Albacete | Alcorcón | Amorebieta | Andorra | Burgos | Cartagena | Eibar | Eldense | Elx | Espanyol | Huesca | Leganés Levante | Mirandés | Oviedo | Racing Ferrol | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Valladolid | Villarreal B | Zaragoza |