Rafael Balantzategi
(«Rafael Balanzategi» orritik birbideratua)
Rafael Balantzategi Escobar (Lesaka, Nafarroa Garaia, 1853ko otsailaren 4a - Ondarroa?, ?) kazetaria eta politikaria izan zen. Bigarren Karlistaldian boluntario, 1876an erbesteratu zen. Madrilen El Cabecilla (1882-1890) astekaria sortu zuen. 1890ean Zarautzen ezkondu eta Ondarroako telegrafista bilakatu zen. Oso jarrera sutsua mantendu zuen abertzaletasunaren aurka.
Rafael Balantzategi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lesaka, 1853ko otsailaren 4a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Ondarroa, ? ( urte) |
Familia | |
Aita | Pedro Balanzategi |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta telegrafista |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Karlistaldia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Elkarte Tradizionalista |
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |