Punto de Vista Zinemaldia

urtero Iruñean egiten den zinema jaialdia

Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia urtero Iruñean (Nafarroa) antolatzen den zinema jaialdia da. Zinema dokumentalean dago espezializatuta, eta otsailean edo martxoan egiten dute.[1] 2005. urtean sortu zuten. Nafarroako Gobernuak bultzatzen du, eta haren NICDO sozietate publikoak antolatu. Baluarte jauregia da jaialdiaren egoitza nagusia. Banatzen dituen saririk garrantzitsuenak film onenaren Punto de Vista Sari Nagusia eta zuzendari onenaren Jean Vigo saria dira.[2] Gaur egun, Manuel Asín da zuzendari artistikoa.[3]

Punto de Vista
Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia
Sorrera2005
Lekua Iruñea (Nafarroa)
 Euskal Herria
Kokapena42°48′49″N 1°38′50″W / 42.81361°N 1.64722°W / 42.81361; -1.64722
Punto de Vista Zinemaldia is located in Iruñea
Punto de Vista Zinemaldia
Punto de Vista Zinemaldia
Punto de Vista Zinemaldia (Iruñea)
AntolatzaileaNafarroako Gobernua
SariaPunto de Vista Sari Nagusia
Jean Vigo saria
Proiekzio aretoakCivican (2005-2013)
Golem zinemak (2006)
Saide zinemak (2008)
Kondestablearen jauregia (2010-2013)
Baluarte jauregia (2015-gaur egun)
Zuzendari artistikoaManuel Asín
EgoitzaBaluarte jauregia
WebguneaWebgunea
Ez nahastu Iruñeko Zinemaldiarekin

Historia

aldatu

Nafarroako Ikus-entzunezko Sorkuntza Lehiaketaren oinordeko zuzena da Punto de Vista zinemaldia.[4] Jaialdi hark hamar urtez iraun zuen, 1993tik 2002ra (Iruñeko I. Bideo Erakusketa gisa sortu zen, baina Nafarroako Bideo Jaialdia izena hartu zuen hurrengo urtean; 1999an bihurtu zen Nafarroako Ikus-entzunezko Sorkuntza Lehiaketa).[5] Garai hartan, Euskal Herrian sortutako bideo ekoizpenaren erakusketa testuinguru nagusietako bat izan zen. Ana Herrerak koordinatu zuen jaialdia.[6]

2002. urtean, jaialdiaren norabidea aztertzen hasi ziren, eta Punto de Vista proiektua sortzen hasi zen. Aurretik jaialdian zinema dokumentalaren eta esperimentalaren arteko mugako eremua lantzen aritu eta gero, 2005ean sortu zuten Punto de Vista. 2010. eta 2014. urteen artean, INAAC fundazio publikoak antolatu zuen, eta ondoren, UPNren esku zegoen Nafarroako Gobernuak INAAC itxi eta gero, Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuak kudeatu zuen lehenik,[7] eta NICDO enpresa publikoak 2018tik aurrera.[8]

2005etik 2011ra, urtero antolatu zuten jaialdia; 2011n, ordea, bi urtez behin antolatzea erabaki zuten, finantzaketa publiko faltarengatik. Jaialdia desagertzeko arriskuan ere egon zen krisi haren hasieran, zuzendaritzak publikoki salatu zuenez.[9] 2015az geroztik urtero egin dute berriro.

Ana Herrera izan zen jaialdiaren zuzendari exekutiboa sorreratik, eta hari lotuta egon zen 2015era arte.[10] 2006tik aurrera, erabaki zuten zuzendaritza bikoitza ezartzea jaialdia kudeatzeko: bata exekutiboa eta bestea artistikoa. Zuzendaritza artistikoa lau urtean behin aldatzen da; lehiaketa publikoa egiten dute 2016az geroztik.[11] Zinemaldiaren sortzaile izandako Carlos Mugiro izan zen lehen zuzendari artistikoa, 2009ra arte. Josetxo Cerdánek zuzendu zituen 2010eko, 2011ko eta 2013ko jaialdiak, murrizketen urteetan, eta Oskar Alegria zuzendari izendatu zutenean berreskuratu zuen zinemaldiak urteroko maiztasuna.[12] 2017an, Garbiñe Ortega komisarioak irabazi zuen zuzendari artistiko izateko lehiaketa publikoa,[13] eta 2018tik 2021era aritu zen jardunean. 2022tik, Manuel Asín da jaialdiko zuzendari artistikoa; 2025ekoa izango du azken jaialdia.[14]

Atzera begirakoak

aldatu

Lehen urtetik, atzera begirakoak izan dira Punto de Vista zinemaldiaren bereizgarrietako bat. Zinemagileei, joerei, herrialdeei eta ildoei erreparatu izan diete ziklo horietan, «zinemaren memoria ahaztua berreskuratzeko» asmoz. Jaialdiaren «espiritua» jasotzen dute, antolatzaileen hitzetan.[15]

Atzera begirako hauek programatu dituzte:

  • Su Friedrich. Lotzen gaituzten begiztak (2024)[16]
  • Joël Akafou. Haute Bourgeoisie Française-aren abentura klandestinoak (2024)[17]
  • Zuhaitzetatik hurbil (2024)[18]
  • Beste garai batzuk datoz | Es nahen andere Zeiten. Peter Nestlerren filmak (2023)[19]
  • Zuhaitzetatik urrun (2023)[20]
  • Nork azalduko du historia? Zinema dokumentalaren hastapenak Marokon (2022)[21]
  • Topaketa ibaian (2022)[22]
  • Nancy Holt (2021)[23]
  • Amos Vogel (2021)[24]
  • Ute Aurand, Renate Sami, Helga Fanderl, Jeannette Muñoz (2020)[25]
  • An Oceanic Feeling (2020)[26]
  • Anne Charlotte Robertson (2020)[27]
  • Jonathan Schwartz (2019)[28]
  • Marcia Hafif (2019)[29]
  • Korrespondentziak: filmak eskutitzen gisara (2018)[30]
  • Luciano Emmer (2017)[31]
  • Hegan (2017)[32]
  • Jean-Daniel Pollet. Etxea eta mundua (2016)[33]
  • Ten Years Older. Denbora eta zinema (2016)[34]
  • Uharteak (2015)[35]
  • Margaret Tait (2015)[36]
  • Eduardo Coutinho. Begirada eta ahotsa (2013)[37]
  • Thomas Heise. Bilaketaren zatiak (2013)[38]
  • Tupi or not Tupi. Kanibaleak banpiroaren kontra (2011)[39]
  • Pertsonala politikoa da (2011)[40]
  • Las afinidades de Vigo (2010)[41]
  • Signal Fires: el cine de Jem Cohen (2010)[42]
  • La segunda vida de las imágenes (2009)
  • Heterodocsias. Sin fin (2009)
  • James Benning (2009)
  • Heterodocsias. La mano que mira (2008)
  • El silencio (2008)[43]
  • Ermanno Olmi (2008)[44]
  • Querido Andrei (2007)[45]
  • Conocer a David Perlov (2007)[46]
  • La forma que piensa (2007)[47]
  • Homenaje X Films (2006)
  • El cine de los mil años (2006)
  • Homenaje Pío Caro Baroja (2005)[48]
  • Homenaje Jean Vigo (2005)[49]
  • Raymond Depardon (2005)[50]

Zuzendari artistikoak

aldatu

Punto de Vista zinemaldiko zuzendaritza lau urtean behin aldatzen da, lehiaketa publiko bidez. Orain arte, honako hauek izan dira zuzendari artistikoak:[51]

Erreferentziak

aldatu
  1. Atal ofiziala. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  2. Palmaresa. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  3. «Manuel Asin izango da Ikuspuntu jaialdiko zuzendari artistikoa 2025era arte» Berria 2021-06-17 (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  4. Aurrekariak. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  5. Maraví, Pablo. (2021). «Euskal Herria bideoartearen ekoizpen eta hedapen eremu gisa laurogeiko eta laurogeita hamarreko hamarkadetan» ZINE (Donostia: Elias Querejeta Zine Eskola, Euskadiko Filmategia, Donostiako Zinemaldia) 2: 58. ISSN 2792-6761. (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  6. Aurrekariak. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  7. «El patronato de la fundación CRANA acuerda su disolución» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  8. Aurrekariak. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  9. (Gaztelaniaz) «El Punto de Vista fulminado por el gobierno de Navarra» Fotogramas 2011-09-21 (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  10. Antolakuntza. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  11. (Gaztelaniaz) EP. (2016-11-22). «Cultura saca a concurso las direcciones artísticas de sus festivales de danza, música antigua, teatro y documental» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  12. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2014-11-04). «El Festival de Cine Documental Punto de Vista volverá a ser anual» GARA (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  13. «Garbiñe Ortega izendatu dute Ikuspuntu jaialdiko zuzendari artistiko» Berria 2017-04-11 (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  14. Erredakzioa. (2021-06-16). «Manuel Asín da Punto de Vista jaialdiko zuzendari artistiko berria» Zinea (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  15. Atzera begiradak. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  16. Su Friedrich. Lotzen gaituzten begiztak. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  17. Joël Akafou. Haute Bourgeoisie Française-aren abentura klandestinoak. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  18. Zuhaitzetatik hurbil. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  19. Beste garai batzuk datoz | Es nahen andere Zeiten. Peter Nestlerren filmak. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  20. Zuhaitzetatik urrun. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  21. Nork azalduko du historia? Zinema dokumentalaren hastapenak Marokon. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  22. Topaketa ibaian. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  23. Nancy Holt. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  24. Amos Vogel. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  25. Ute Aurand, Renate Sami, Helga Fanderl, Jeannette Muñoz. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  26. An Oceanic Feeling. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  27. Anne Charlotte Robertson. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  28. Jonathan Schwartz. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  29. Marcia Hafif. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  30. Korrespondentziak: filmak eskutitzen gisara. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  31. Luciano Emmer. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  32. Hegan. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  33. Pollet. Etxea eta mundua. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  34. Ten Years Older. Denbora eta zinema. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  35. Uharteak. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  36. Margaret Tait. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  37. Eduardo Coutinho. Begirada eta ahotsa. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  38. Thomas Heise. Bilaketaren zatiak. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  39. Tupi or not Tupi. Kanibaleak banpiroaren kontra. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  40. Pertsonala politikoa da. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  41. Las afinidades de Vigo. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  42. Signal Fires: el cine de Jem Cohen. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  43. El silencio. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  44. Ermanno Olmi. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  45. Querido Andrei. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  46. Conocer a David Perlov. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  47. La forma que piensa. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  48. Homenaje Pío Baroja. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  49. Homenaje Jean Vigo. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  50. Raymond Depardon. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  51. Antolakuntza. Punto de Vista (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu