Poney

Poni» orritik birbideratua)

Ponia, Poney, xaldi edo, batzuetan, pottoka (nahiz eta adierea hau zuzena ez izan), zaldi txiki bat da (Equus ferus caballus), soin gurutzera gehienez 150 zentimetro garai izatera heltzen dena. Garaiera hartatik behera dagoen edozein zaldi ponitzat jotzen da, nahiz eta egiazko poni arrazek berezko fenotipoa duten. Zaldien artean poniek berezko izaera eta gorpuzkera dute.

Shetland poney arrazako zaldia. Arraza honetako poniak txikienak dira.

Munduan poni arraza eta mota ugari dago. Hainbat enda zahar eta jatorrizkoak, baina beste asko sortu berriak, bereziki zaldiketarako.

Zaldi neurriko zaldiak, berriz, beste sailkapen taldean sartzen dira.

Sakontzeko, irakurri: «Zaldi (sailkapena)»

Antzinakoagoak diren poni arrazek, jatorrizkoenakk izateaz gain, zaldi arkaikoen ezaugarriak atxiki dituzte. Esate baterako, bizkarrean zehar duten marra, baita hanketan agertzen diren marrak ere, edota hanka ilunak. Mutur zurixkak, zurda mardulak eta erdi zutunik zein izaera handia. Handiagoak diren zaldiak baino nortasun handiagoa edukitzen dute sarritan.

Sakontzeko, irakurri: «Tarpan»
Sakontzeko, irakurri: «Przewalskii zaldia»

Ezaugarriak

aldatu

Poneyak abere indartsu eta landatarrak dira. Beraien pisua batez beste 100 kilo ingurukoa da, baina esate baterako pottoka poneya izanik 200-250 kiloko aberea da, eta Shetland poney txikienak 100 kilotik behera izan dezake. Hainbat poney txiki edo miniaturen endak are txikiagoak izan daitezke.

Itxura indartsua daukate, soslai zuzena eta belarriak hiruki forman eta ez barrura zuzenduta, handiagoak diren zaldien kasuan ez bezala.

Etimologia

aldatu
 
Shetland poney eta zelako zaldi bat parez pare
  • Poneya "pony" da ingelesez eta "poney" frantsesez. Hitza segur aski egun desagerturik dagoen "poulenet" frantses hitzatik dator. Poulenet "poulain" hitzatik dator, hau da, (moxala). Erdi aroko frantsesean moxala "pulain" deitzen zuten, eta hitza hau bere aldetik Erdi Aroko latinaren "pullamen"etik zetorren segur aski, "abere gaztea" esanahiarekin, eta azken hau bere aldetik latin klasikoaren "pullus".
  • Euskaraz berriz joera dago poney arraza guztiak "pottoka" deitzeko, eta hitza poneyaren sinonimo gisa erabili ohi da, nahiz eta pottoka bertako enda zehatza izan. "Behoka" hitza batzuetan ere poneyaren sinonimo gisa erabiltzen da, "behor gazte" esan nahi duena (ik. nafar behoka). "Zaldiko" litzateke beste sinonimoa, hots, "zaldi gazte".

Euskal Herriko poney endak

aldatu

Euskal Herrian bertakoak diren zenbait poni arraza dago:

Bertako enda hauetaz gain beste zenbait poney enda zabaldurik daude Euskal Herrian. Esate baterako, Shetland poneyak gero eta ugariago dira Euskal Herrian lursail txikiak garbitzeko zein maskota gisa..

Kanpo-estekak

aldatu