Poloniar armadaren Donibane Lohizuneko ebakuazioa
Poloniar armadaren Donibane Lohizuneko ebakuazioa 1940ko ekainean egin zen II. Mundu Gerran. Frantziako Guduan borrokatzen Poloniar Armadako 55.000 soldadu ibili ziren, baina hilabete horretako armistizioaren ondoren, haien egoera aldatu egin zen.
Pétain mariskal frantsesak armistizioa eta unitate militarren desmobilizazioa deitu zuen ekainaren 16an, baina poloniarrek borrokan jarraitu zuten, harik eta ekainaren 19an Władysław Sikorski poloniar buruzagi nagusiak kostaldera erretreta egiteko agindu zuen arte, gero itsasontziz Erresuma Batura ebakuatuak izateko, Oriel operazioan kokatuta. Zenbait unitate ez ziren gai izan Saint-Nazairen itsasontzirik hartzeko, eta borrokatuz erretretan joan ziren hegoalderantz Donibane Lohizuneraino. Bertan hondartzara eta arrantzako kai-muturrera bildu ziren.
Gdynia-America bidaiari lineako Batory and Sobieski itsasontziak kaian ainguratu ziren eta, bertan, herritarrek lagundu egin zituzten soldaduak itsasontzietaraino garraiatzen. Gero, itsasontzi gehiago heldu ziren operazioan laguntzera. Guztira Poloniar Armadako 24,352 borrokalarik lortu zuten Frantzia uztea ekainaren 25a baino lehen. Azken ebakuatutako bat Ronald Hugh Campbell izan zen, Frantziako britainiar enbaxadorea.