Drupa

barnean hezur bat duen fruitu karpelobakarra
Polidrupa» orritik birbideratua)

Drupa fruitu indehiszente mamitsu eta hezurdun bat da, pistilo karpelobakarretik eratorria. Epikarpo fina, mesokarpo mamitsua eta endokarpoa hezur gogor bihurtuta dauzka. Drupak dira esaterako arana, gerezia[1] eta oliba.

Mertxika drupa tipiko bat da.
Mugurdia polidrupa bat da, drupeolo ugariz eratutako fruitu anizkoitza.

Fruitu batzuk, drupa ugariz osatuak daude, mulkotan eratuak. Hauei polidrupa deritze. Horien artean daude esaterako masustak eta mugurdiak.

Drupa hitza latinezko drupa oliva esapidetik dator, oliba heldua esan nahi duena.

Ezaugarriak

aldatu
 
Drupa baten egitura eskematikoa (mertxika), era berean fruitua eta hazia erakutsiz.

Druparen ezaugarri nagusiak dira perikarpo mamitsu bat (sarkokarpo izeneko mesokarpoa, epikarpo ehuntsu batek estalia) eta endokarpo gogorra (esklerifikatua, esklerokarpo izenekoa).

Perikarpoak mamia osatzen du eta sarri jangarria da. Hala ere, batzuetan ez da hala, Juglandaceae familian adibidez (intxaurra bezala), non perikarpoa ezin den jan.

Endokarpoak hazia osatzen du eta jatorria du karpeloaren barne epidermisean. Batzuetan, hazia da jangarria, adibidez intxaura eta arbendola.

Endokarpoa mamitsua bada, orduan baia bat da, adibidez datila (nahiz eta olibaren antza izan.

Adibideak

aldatu

Drupak

aldatu

Polidrupak

aldatu

Ikus, baita

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu