Pitillas
Pitillas[4][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Erriberriko merindadean eta Erdialdea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 50,1 kilometrora. Altuera 336 eta 684 metro artekoa da, eta 42,30 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 530 biztanle zituen.
Pitillas | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Pitillasko ikuspegia mendebaldetik | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Erriberri | ||
Eskualdea | Erdialdea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Tafalla | ||
Izen ofiziala | Pitillas | ||
Alkatea (2019-2023) | Pedro Jose Labari Elduaien (talde independente) | ||
Posta kodea | 31392 | ||
INE kodea | 31205 | ||
Herritarra | pitillastar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°25′19″N 1°37′16″W / 42.422°N 1.621°W | ||
Azalera | 42,3 km² | ||
Garaiera | 336-684 metro | ||
Distantzia | 50,1 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 530 (2023: 9) | ||
Dentsitatea | 1,25 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 28,97 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 38,83 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 75,41 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 12,19 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu ez-euskalduna | ||
Euskaldunak[2][3] | % 5,80 (2018: %4,94) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | XIV. mendea (independentzia) | ||
Webgunea | www.pitillas.es |
Uxueko mendilerroaren azpian dagoen herri txiki bat da Pitillas, Zidakos ibaiak zeharkatzen duena. Ziurrenik XI. mendearen amaieran garatu zen Uxueko jendearekin. Herri txiki honek Tafallaldeko arkitektura tradizionala du, osorik harriz egindako etxeak ditu, baina beste eremu batzuetatik inportatutako estilo batzuk ere badaude, Erriberatik bereziki. Pitillasen Pitillasko aintzira nabarmentzen da, 1987an Natura Erreserba izendatu zuten 250 hektarea baino gehiagoko hezegunea.
Bertako biztanleak pitillastarrak dira.
Izena
aldatuPitillas toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Pitillas
- nafar erromantzez edo aragoieraz: Pitiellas
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[5]
- Pitieyllas (1268)
- Pitielas (1277)
- Pitiellas (1280)
- Pitiellas (1349)
- Pithieillas (1366)
- Pitillas (1587)
- Pitillas (1800)
- Pitillas (1979)
Etimologia
aldatuPitillas izen enigmatikoa da, jatorriari buruzko hainbat hipotesi sortu dituena. Julio Caro Barojak Petilla eta Pitillas izenak Petelia bezalako "izen klasiko ezagunekin" lotzen ditu. Koldo Mitxelenak, uste handirik gabe, populazio horien izenak Betelu izenarekin lotzen ditu: «Kontuan hartu behar da, amaiera desberdinarekin (Betelu), XI. mendean Petilla, Petiella ez ote dituen boteretuko, hemen Pitella 1139n, eta Pitillas». Pitillas Nafarroan ez ezik, Pitellas ere badago, Aragoiko herri hustua, Erdi Aroan Pitellas, Pitiellas eta Pitellis dokumentatuta.
1979ko Euskal Herriko udalen izendegian, Euskaltzaindiak Bitirieta forma proposatzen zuen, 1990ean atzera egin eta Pitillas aukeratu zuen arren.
Ezaugarriak
aldatuArmarria
aldatuPitillasko armarriak honako blasoi hau du:[6]
« | Armarri erdibitua: lehen hondo horri batez eta aurrean urrezko Done Petriko irudi eseria batez osatuta dago, bere ezkerreko eskuan bi giltza dituela, eta bigarren hondo urdin batez eta aurrean Ebanjelioen liburua irekia, haren gainean bere kolorezko bi esku, zin egiteko prest. | » |
Bandera
aldatuPitillasko banderak Pitillasko armarri dauka hondo gorri baten gainean.
Geografia
aldatuPitillas Tafallaldean dago, Nafarroako Erriberako eremu lauaren hasieran, Uxueko mendilerroaren mendebaldean. Zidakos ibaiak atzeratzen du.
Mugakideak
aldatuInguru naturala eta kokapena
aldatuHerria, Nafarroa Garaiko erdialdean kokatzen da, N-121 errepidean, Erriberri-Tafalla norabidean.
Pitillas eta Santakara udalerrien artean dagoen Pitillasko aintzirak, den 250 eta 300 hektarea arteko azalera dauka. 1987. urtetik erretserba naturala da bertan babes hartzen duten ehunka hegazti espezie desberdinengatik. Neguan, Europatik barrena hegoalderantz datozen hegazti askoren negua igarotzeko tokia da aintzira.
Aintzirako ura euri uretik eta Uxueko mendilerrotik barrena datozen erreketatik dator.
Klima eta landaredia
aldatuPitillasek, klima emiterranear-kontinentala dauka, aldaketa termiko handia (urtaro batzuetan hogei gradurainokoa), eta uda nahiko sargori eta lehorrekin. Urteko batez besteko tenperatura 13-14 gradukoa eta prezipitazioak 450 eta 550mm bitartekoak dira. Prezipitaziorik ugarienak udazken eta udaberrian izaten dira, 70 bat egun urtero, eta ekaitzak maiz izaten dira maiatzean eta ekainean.
Landarediari dagokionez, birlandatutako pinuak (Pinus halepensis), eta Zidakos ibaiaren ondoko sastraka eta zuhaixkak baino ez dira mantentzen. Landatutako pinuak N-121 errepidearen ertzean ikus daitezke batez ere.
Estazio meteorologikoa
aldatuPitillasen ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Erriberri pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 389 metrora, Nafarroako Gobernuak 1931n jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]
Datu klimatikoak (Erriberri, 1981-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.2 | 22.5 | 27.0 | 29.5 | 35.0 | 39.0 | 40.0 | 39.5 | 37.5 | 29.5 | 25.0 | 19.5 | 40.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.2 | 11.3 | 14.9 | 16.9 | 21.4 | 26.1 | 29.1 | 28.8 | 24.9 | 19.2 | 13.1 | 9.7 | 18.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.5 | 6.8 | 9.9 | 11.8 | 15.9 | 20.1 | 22.6 | 22.5 | 19.2 | 14.5 | 9.2 | 6.1 | 13.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.7 | 2.4 | 4.8 | 6.7 | 10.3 | 14.0 | 16.2 | 16.2 | 13.5 | 9.7 | 5.4 | 2.4 | 8.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -9.0 | -8.0 | -7.0 | -1.5 | 0.9 | 3.0 | 8.5 | 5.5 | 4.0 | -1.0 | -7.5 | -10.0 | -10.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 29.8 | 27.4 | 34.3 | 58.0 | 46.5 | 39.7 | 21.0 | 25.1 | 38.8 | 52.7 | 51.1 | 37.9 | 462.3 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 44.3 | 25.5 | 40.6 | 61.5 | 37.3 | 49.5 | 55.4 | 48.0 | 66.0 | 50.0 | 52.3 | 34.8 | 66.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 9.7 | 8.9 | 8.3 | 10.2 | 9.8 | 6.5 | 4.9 | 4.5 | 6.7 | 9.8 | 10.1 | 9.9 | 99.1 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.4 | 1.3 | 0.8 | 0.3 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 0.8 | 4.6 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[8] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
aldatuJoangartzia izeneko muinoan erromatarren garaiko aztarna ugari aurkitu dira. Gaur egungo herria XI. mendetik aurrera garatu zen, Uxueko biztanleriak berpopulaturiko herri gixa. Pitillas mende askotan zehar Uxueren menpe izan zen, nahiz eta XIV. menderako izaera propioko udalerria izan zen. Herria, Piarres Santxitz Mendizorrotzekoa jaunaren jaurerri izan zen, eta 1281. urtean honen seme-alaba Juan eta Milia Santxitzek fidantza moduan jarri zuten udalerria Joana I.a Nafarroakoa erreginaren aurrean.
1349an, herritarrek, Sabasango aintziraren uren gaineko eskubidea lortu zuten Joan Conflans gobernadorearen eskutik. Horrez gain, animaliek aintzira uhaska moduan erabiltzeko pribilegioa ere lortu zuten. XVIII. mendean Ospitalea sortu zen, San Pedroko kofradiak zuzenduta. Hala ere, XX. mendearen hasieran, diru falta zela eta, ospitalea saldu eta lortutako dirua, herriko behartsuen beharretarako erabili zen. 1802an herria erregeordeak berretsi eta herritarrek proposaturiko alkate batek gobernatzen zuen, horrez gain, udaleko erregidoreak herritarrek izendatzen zituzten. 1835 eta 1845 urteetako erreformen ondorioz, Pitillas udalerri independiente bihurtu zen, urteetako jaurerriari amaiera emanez.
1847an herrian bi eskola zeuden bata mutilena eta bestea neskena. Mutilen eskolan esaterako, 36 haur zeuden, eta 36 errobo gariz dohaiturik zegoen. Herriko eliza, abadea eta bi onuradun zeuden, bata erregearen ordezkaria eta bestea Iruñeko katedraleko ordezkaria. XX. mendearen hasieran, goardia zibilaren koartela, txokolatea ekoizten zuten bi lantegi eta olio errota bat zeuden Pitillasen.
Demografia
aldatu2023 urteko erroldaren arabera 530 biztanle zituen Pitillask.[9]
1842 | 1857 | 1860 | 1877 | 1887 | 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | 2021 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
533 | 617 | 714 | 751 | 932 | 1046 | 1048 | 1320 | 1401 | 1308 | 1237 | 1242 | 1080 | 796 | 707 | 658 | 541 | 544 | 532 |
Ekonomia
aldatuHerritar gehienek nekazaritzarekin zerikusia duten iharduerak egiten dituzten arren, biztanler aktiboaren @a baino ez da aritzen lehen sektorean. Biztanle gehienentzako, nekazaritza, bigarren mailako iharduera da, lanbide nagusiaren osagarri.
Sekain landaketa nagusi den arren, lurren , lur ureztagarriak dira, batez ere, zerealak, ardoa eta olibondoak landatzeko erabiliak. XIX. mendearen amaieratik aurrera, herrian landutako lurren azalera asko handitu zen, ubideen hobetzeari esker. 1907ko irailaren 15ean, Nafarroako nekazal aurrezki kutxak sustaturiko koperatiba sortu zen, 1946ko martxoaren 30ean San Isidro Koperatiba, eta 1939ko maiatzaren 1ean Uxueko Andra Mariren Upategi Koperatiba. Lur amankomunek udalerrian landu daitezkeen lurren �,5 ziren XX. mendearen amaieran.
Politika
aldatuPitillasko udaletxea herrigunean dago, eta idazkaria, era berean, Beireko Udalako idazkaria da. Udalbatza udalerriko alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Pedro Jose Labari Elduaien da, Pitillasko Talde Independenteko hautagai gisa aurkeztu zena.
Hauteskundeak
aldatuUdal hauteskundeak
aldatuAlderdia | Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1979 | 1983 | 1987 | 1991 | 1995 | 1999 | 2003 | 2007 | 2011 | 2015 | 2019 | |
Pitillasko Talde Independentea | - | 7 | - | - | - | - | 4 | 4 | - | - | 5 |
Nafarroako Alderdi Sozialista | - | - | - | - | - | - | - | - | 6 | 7 | 2 |
Nafarroako Alderdi Popularra | - | - | - | - | - | - | - | - | 1 | - | - |
Pitillasko Alternatiba Demokratikoa | - | - | - | - | - | - | 3 | 3 | - | - | - |
Pitillas Solidarioa | - | - | - | - | - | - | 0 | - | - | - | - |
Pitillasko Talde Progresista Popularra | - | - | - | - | - | 7 | - | - | - | - | - |
Pitillasko Demokrata Independente Hautagaitza | 4 | - | - | 5 | 7 | - | - | - | - | - | - |
Zidakos | - | - | - | 2 | - | - | - | - | - | - | - |
Zinegotzi Independenteen Elkartea | 3 | - | 5 | - | - | - | - | - | - | - | - |
Zentro Demokratiko eta Soziala | - | - | 2 | - | - | - | - | - | - | - | - |
Foru hauteskundeak
aldatuHauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:
|
|
Udala
aldatuUdalaren egoitza eta udaletxea herrigunean dago.
XVII. mendeko harlanduzko eraikuntza da. XX. mendearen amaieran berriztu zuten, arkudun portiko txikia dauka, eta erdi puntuko arkua duen balkoia.
- HELBIDEA: Udaletxe Plaza, 1
Egungo banaketa
aldatuPitillasko Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Pedro Jose Labari Elduaien da, Pitillasko Talde Independentea zerrendakoa. Zinegotziak 6 daude:[10]
- Manuel Aierdi Oneka (Pitillasko Talde Independentea)
- Pedro Jose Sagardoi Alli (Pitillasko Talde Independentea)
- Maria Dolores Lorente Aritzaleta (Pitillasko Talde Independentea)
- Iosu Erdoziain Medina (Pitillasko Talde Independentea)
- Francisco Arrazubi Perez (Nafarroako Alderdi Sozialista)
- Isabel Bikuña Martin (Nafarroako Alderdi Sozialista)
Alkateak
aldatu1979tik, Pitillasek 4 alkate izan ditu:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[11] | |
Jesus Sagardoi Sagues[12] | 1979 | 1983 | Pitillasko Demokrata Independente Hautagaitza | |
Jesus Sagardoi Sagues[13] | 1983 | 1987 | Pitillasko Talde Independentea | |
Rafael Esparza Hernández[13] | 1987 | 1991 | Zinegotzi Independenteen Elkartea | |
Rafael Esparza Hernández[13] | 1991 | 1999 | Pitillasko Demokrata Independente Hautagaitza | |
Rafael Esparza Hernández[13] | 1999 | 2003 | Pitillasko Talde Progresista Popularra | |
Amador Jimenez Herrero[14] | 2003 | 2011 | Pitillasko Talde Independentea | |
Amador Jimenez Herrero[14] | 2011 | 2019 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Pedro Jose Labari Elduaien[15] | 2019 | jardunean | Pitillasko Talde Independentea |
Garraioa
aldatuNafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 324 linea zerbitzua ematen dio udalerri honi. Herriak bi autobus geldialdi du zeharkarrikan: bat Figarolerantz eta beste bat Tafallarantz.
|
Kultura
aldatuEuskara
aldatuLuis Luziano Bonapartek, 1869an, Pitillas ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[16]
Koldo Zuazok, 2010ean, Pitillas ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[17]
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Pitillas eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 0,94k zekien euskaraz, 2010ean % 0,86k eta 2018n % 5,80k.
Jaiak
aldatu- Uxuerako erromeria, apirilaren 25ean
- Uraren jaia, maiatzaren hirugarren igandean
- San Pedroko jaia, ekainaren 29an
- San Ramongo jaiak, abuztuaren azken asteburuan
Ondarea
aldatuOndasun nabarmenak
aldatu- San Pedro eliza, XVI. mendean eraikitako kristiau eliza, pizkundetar estiloan.
- Pitillasko jauregia, Erdi Aroko jauregia.
Eremu naturalak
aldatu- Pitillasko aintzira, biodibertsitate handiko hezegune endorreikoa, Nafarroako bigarren handiena.
Pitillastar ospetsuak
aldatu- Jose Cadena Eleta (1855-1918), elizgizon.
- Matias Sagardoi Allo (1901-1990), militar.
- Roberto Jimenez Alli (1973-), politikari.
Irudiak
aldatu-
Udaletxea
-
Udalerriko lurrak
-
Txoriak Pitillasko aintziran
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ «Pitillas - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1990). Heraldica municipal, merindad de Olite. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0276-7. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ .
- ↑ Erriberriko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «Pitillas» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Pitillasko Udala. Udalbatza. www.pitillas.es
- ↑ (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- ↑ «PITILLAS - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
- ↑ a b c d «PITILLAS - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
- ↑ a b Pitillasko Udala. Sari anonimoa Pitillasen bizilagun batzuen lanerako. www.pitillas.es
- ↑ (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Beirek eta Pitillasek arreta medikoaren ordutegiaren murrizketa salatu dute» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.