Pirinioetako Hitzarmena

Pirinioetako Hitzarmena (edo Pirinioetako Bakea) Espainia eta Frantziako monarkiek sinatutako 124 artikulutako Nazioarteko Hitzarmen bat da.1659ko azaroaren 7an Bidaso ibaiaren erdian sinatu zen, gaur egun Irun eta Hendaia herriek zaintzen duten Konpantzia uhartean (Faisaien Uhartea ere deitua, eta horregatik Faisaien Uharteko Hitzarmena ere esaten zaio akordioari),[1][2] Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herriaren arteko mugan, helburu hau izanik: 1635ean Hogeita Hamar Urteko Gerran abiatu zen gatazka amaiaraztea.[3]

Pirinioetako Hitzarmena
Irudia
Motabake itun
tratatu
Honen izena daramaPirinioak
Honen parte daGrands documents de l'histoire de France - Archives nationales (en) Itzuli
Indarraldi1659ko azaroaren 7a - 
Data1659ko azaroaren 7a
KokalekuKonpantzia
HerrialdeaFrantzia eta Espainia
Parte-hartzaileak
Sinatzailea

Aurrekariak

aldatu

Espainiak 1620an herbeheretar errebeldeen eta 1634an suediarren aurka Nördlingenen lortutako garaipenen ondoren sartu zen Frantzia Hogeita Hamar Urteko Gerran. 1640an espainiar politikan trabak jartzen hasi zen, kataluniar matxinatuei babesa emanez Segalarien Gerran, Espainiak 1648an Frondaren Matxinada babesten zuen aldi berean. Westfaliako Bakearen negoziaketetan, 1648an, Hogeita Hamar Urteko Gerrari amaiera eman ziotenak, Alsazia eta Lorrenako lurraldeak bereganatu zituen, Espainiak Italian eta Flandrian zituen lurraldeak Suitza eta Franche-Comtéren bidez elkartzen zituen Espainiar Bidea deritzona itxiz. Guzti honek Frantzia eta Espainiaren arteko gerra ireki bat izan zuen emaitza bezala.

Hitzarmenaren ondorioak

aldatu

10 urtez gerran aritu ondoren Frantziak (Ingalaterrarekin aliatua) espainiar tropak garaitu zituen Dunetako guduan. Bakea urte bete beranduago sinatu zen Konpantzia uhartean, sinatu zutenak Luis de Haro, Filipe IV.a Espainiakoaren ordezkaria eta Julio Mazarino kardinala, Luis XIV.a Frantziakoaren ordezkaria izan zirelarik.

Iparraldeko mugan, Frantziak Artoisko konderria eskuratu zuen, bai eta Flandrian, Hainauten zein Luxenburgoko hiri garrantzitsuak ere; horien artean, Metz, Toul eta Verdun. Frantsesek Espainiari Charolais-eko Konderria itzuli zieten, bai eta Italiako hainbat lurralde konkistatu. Hegoaldeko mugan, berriz, Frantziari Rosellóko, Conflenteko zein Vallespirreko Konderriak aitortu zitzaizkien, bai eta Sardiniako zati bat; lurralde guztiak, Pirinioen iparraldean, Kataluniako matxinatuen laguntzarekin frantsesek okupaturiko lurraldeak. Espainiaren eta Frantziaren arteko muga Pirinioetan ezarriko da, Llíviako barrutia zein Arango harana salbuespen direlarik.

Hitzarmenaren zati zen ere Frantziako Luis XIV.aren eta Espainiako Felipe IV.aren alaba zein Austriako Maria Teresaren arteko ezkontza, ezkonsari modura 500,000 urre-ezkutu lortuko zituelarik Espainiako tronuari uko egitekotan. Ezkonsari hau errealitate egin izan ez zenez, aitzaki bikaina bihurtu zen Luis XIV.arentzat 1667ko Itzultze-gerrari hasiera emanez, Espainiarekiko hostilitateen berrezartzea suposatu zuena.

Amaitzeko, Tratatuan ere Segalarien Gerran (1640-1659) zehar konfiskaturiko jabegoen berreskuratzea barneratu zen, bai eta Gerra horretan parte arte zuten kideen indultua ere. Rosellóri dagokionez, usatgesak mantentzeko konpromisoa zegoen zen, bai eta Pirinioen iparraldean agertzen ziren instituzioena ere (Perpinyà-ko egoitzaren kasu). Zati hau, halaber, Luis XIV.ak ez zuen onartu. Urte baten geroago, 1660. urtean, Usatgesak boteregabetuak izan ziren, Ipar Kataluniako berezko instituzioen bertan behera uztea suposatu zuena, bai eta esparru publikoan katalanaren erabilera, katalanez hitz egitea zein idaztea zigortuta egotera bihurtu ere.

Erreferentziak

aldatu
  1. «International Relations and the Role of France 1648-60». The New Cambridge modern history.. ISBN 0521221285. PMC 182532. (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  2. Yetano, Isabel (2010). «Embajadas paralelas. Breve período de paz entre las continuas luchas que mantuvieron España y Francia en el siglo XVII». Espacio, tiempo y forma. Serie IV, Historia moderna (Madrid: UNED) 23: 111-128. ISSN 1131-768X.
  3. Sáinz, Luis Ignacio (2006). «La isla de los faisanes: Diego de Velázquez y Felipe IV Reflexiones sobre las representaciones políticas». Argumentos (Mexiko Hiria: Universidad Autónoma Metropolitana) 19 (51). ISSN 0187-5795.

Kanpo estekak

aldatu