Piotr Nikolajevitx Krasnov (errusieraz: Пётр Николаевич Краснов; 1869ko irailaren 22agreg./irailaren 10ajul. - 1947ko urtarrilaren 16a), Piotr Krasnov moduan ere ezaguna, errusiar jeneral kosako tsarista izan zen[1].

Piotr Krasnov

Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1869ko irailaren 10a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
Dongo Errepublika
 Hirugarren Reicha
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaLefortovo Prison (en) Itzuli1947ko urtarrilaren 16a (77 urte)
Hobiratze lekuaDonskoy Monastery (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra: urkatzea
Familia
AitaNikolay Krasnov
Ezkontidea(k)Lydia Fedorovna Krasnov
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaPavel Military School (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, ofizierra, historialaria eta politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraErrusiako Armada Inperiala
GraduaGeneral of the Cavalry (en) Itzuli
maior jeneral
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Errusiako Gerra Zibila
Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Bigarren Mundu Gerra
Errusia-Japonia Gerra
Kerenski-Krasnov Matxinada
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Biografia

aldatu

Kornilov afera eta Urriko Iraultza

aldatu

Armada tsaristan karrera egin ondoren, Lehen Mundu Gerran, jeneral tituluarekin, zaldizko batailoi kosako batzuk zuzendu zituen. Errusiako Behin-behineko Gobernuaren garaian Kornilov aferan parte hartu zuen eta Urriko Iraultza Sozialista gertatzerakoan, Kerenskik armadako komandante goren izendatu zuen jaiotzen ari zen Iraultza zapal zedin eta boterea Kerenskiri itzul ziezaion (“Kerenski-Krasnov matxinada”). Boltxebikeek preso hartu bazuten ere, Krasnovek Iraultzaren aurka borrokatuko ez zuela hitza eman ostean aske utzi zuten. Hala ere, hitza jan egin zuen[1].

Matxinadan parte hartzaile

aldatu

1918an, Don Eskualdeko Kosakoen Hordako buruzagi izendatuko zuten eta Don Eskualdean matxinada kosako antisobietar bat piztu zuen. 1919an, bere armada kosakoa Denikin jeneralak Ukrainan eta Errusiako Hegoaldean zuzentzen zuen Armada Zuriaren hierarkia pean jarri zuen; hala ere, Armada Zuriarekin desadostasun politiko sakonak izango zituen (itxuraz, Krasnovek “nazionalismo kosakoa” defendatzen zuen, eta hori Armada Zuriko errusiar inperialistek ez zuten ondo ikusten) eta urte horretantxe Alemaniara erbesteratu zen[1].

Erbestean

aldatu

Bertan, zenbait jarduera propagandistiko antisobietarretan sartu zen, Bigarren Mundu Gerra iritsi arte. Guda horretan bere aberriari traizio egin zion eta Sobietar Herria eraso zuten faxista alemaniarren zerbitzura jarri zen; Wehrmachtrako eta Waffen-SSrako kosako antikomunistez osatutako dibisioak eratu zituen. Bigarren Mundu Gerran SESBk Alemania garaitu ondoren, sobietarrek Krasnov bere traizioagatik epaitu, hiltzera kondenatu eta exekutatu egin zuten[1].

Bestelakoak

aldatu

Erbestean zegoela idatzi zuen Bi buruko arranotik bandera gorrira eleberria Literaturako Nobel Sarian hautagai izendatu zuten[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e Krasnov, Piotr, K17 2017-05-05. CC0 Domeinu Publikoa