Pied-noir
Pied-noir (pjenwaʁ ahoskatua, “oin beltz”) direlakoak, pluralez pieds-noirs, europar jatorriko kolonoak izan ziren, frantziar agintaldian (1830-1962 bitartean) Aljeria Frantsesan, Marokoko Protektoratu Frantsesan edo Tunisiako Protektoratu Frantsesan bizi izan zirenak. Deskolonizazio garaian, hau da, 1956 eta 1962 artean, egotziak izan ziren herrialde horietatik. Iparraldeko Afrikako juduei ere, 1870ean frantziar herritartasuna lortu baitzuten, pied-noir deitzen zieten.
Pieds-noirs | |
---|---|
Espainiar pied-noir baten lehen jaunartze, Sidi-Bel-Abbès XX. mendearen hasiera. | |
Biztanleak guztira | |
Lehen 1,4 milioi (biztanleriaren a) | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Aljer, Oran, Konstantina | |
Hizkuntza | |
Frantses, Gaztelania, Okzitaniera, Katalan | |
Erlijioa | |
Katolizismo • Judaismo • Protestantismo • Ateismo | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
1830eko ekainaren 18tik independentziara arte, Aljeria administratiboki Frantziako eskualde bat izan zen. Bertan bizi ziren europarrak aljeriar edo colons (kolono) ziren; musulmanei, berriz arabiar, musulman edo indigena esaten zieten. Hitza 1962an, Aljeriako Independentzia Gerra bukatu eta berehala, sortu zen. 1960ko erroldaren arabera, Aljerian 1.050.000 ez-musulman (gehienak katolikoak baina baita 130.000 judu ere) bizi ziren, biztanleriaren a zena.[1] Gerran zehar, pieds-noirsek frantziarren alde egin zuten, Nazio Askatasunerako Frontea (FLN) edo Mouvement National Algérien (MNA) nazionalistak borrokatuz. Gatazkak Frantziako Laugarren Errepublika-ren erorialdia eta europarren exodo masiboa eragin zituen: 800.000 pieds-noirs Frantzia kontinentalera joan ziren baina 200.000 inguruk geratzea erabaki zuten. 1965ean hauek 100.000 besterik ez ziren eta hamarkadaren amaieran 50.000 baino ez.[2] Frantziara alde egin zutenek ezkertiar alderdiek bultzaturiko ostrazismoa jasan eta Errepublikaren amaieraren errua bota zieten. Beraz, alienazio bikoitza jasan zuten: alde batetik aberrian eta bestetik bere adopzio-lurrean.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Cook, Bernard A.. (2001). Europe since 1945: an encyclopedia. New York: Garland, 398 or. ISBN 0-8153-4057-5..
- ↑ «"Pieds-noirs": ceux qui ont choisi de rester» La Dépêche du Midi 2012/03/10.
- ↑ Naylor, Phillip Chiviges. (2000). France and Algeria: A History of Decolonization and Transformation. University Press of Florida, 9–23, 14 or. ISBN 0-8130-3096-X..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |